2013/09/28

El Sindrome de Los Cojones - Santa Luziako "InorReskate" Eskola Zabalik!

Part: Leire, Oier, Antua, Ritxar, Gotzon, Iñaki, Josu, Unai, Petrus, Maite, Bikain, Martin, eta handik paseatzen zeuden Gernikar kurioso guztiak



Gaurtik aurrera, ADESen autorreskate (edo hobeto esanda inor-reskate) eskola zabalik dago. Gernikako Santa Luzia parkeko arbolen gerizpe ederrean, lokalaren alboan eta kotxetik hurbil, espeleoko erreskate-praktikak egiteko aukera izango duzu! Guk probatu dugu, zuk zergatik ez? 

Gesaltza-n egingo den urteko erreskate simulakro nagusia oso hurbil dago, baina ADESko berriok ideia gutxi daukagu inor erreskatatzeari buruz. Horregatik kurtsilo intentsibo baten beharra izan dugu. Praktikak egiteko leku perfektoaren bila genbiltzan bitartean, bertan Santa Luziako parkearen arboletan egitea pentsatu dugu.


Ritxar eta Gotzon monitore eta Antua superbisore (bere bendatutako hanka eta guzti) jarrita 4 arbola ekipatu ditugu sokaz. Teknika ugari praktikatu ditugu:

- Bertikal batean korapilo bat pasatzea. Teoriz jakin beharrekoa da eta ez oso zaila egiteko, baina gutxitan egiten denez komeni da fresko edukitzeko errepaso bat ematea.

- Deszendedorearekin sokan gora igotzea, puñoaren laguntzaz. Beste gauza ebidente bat, baina ez da izaten hain ebidentea koba baten barruan zaudenean...

- Kargarekin tenso dagoen soka baten behera rapelatzea. Espektakularra, baina bajatzeko deszendedora jartzen duzun modu "kuriosoak" yuyu galanta ematen du.

- Jeisten konorte gabe geratu den baten erreskatea, behetik gora. Lehenengo Roce-ak hasi dira emen, izter kontra izter, arnes kontra arnes, barrabil kontra barrabil!

- La joya de la corona: kroll contra kroll-a. Pitxazo sistema praktikatu da, baina egunaren azkenean "mao" sistema ere erabili da. Uy, uf, AI!, todos muertos! eta halako asko entzun dira. Potru akalanbratu asko egon dira, sindrome del arnes ez baine sindrome de los cojones bai!

Inkosziente asko egon da zintzilik. Zauritu asko erreskatatu dira ere. Batzuk erreskatatu aurretik ez zeuden zaurituta eta gero bai. Beste batzutan ordea, zaurituak erreskatadorea lagundu behar izan

du erreskatatzen.


Bitartean, Gernikako kaleko jentea flipatzen zegoen. Ze osti egiten daude hauek hemen?!

Bazkari "humilde bat gero: tortilla patata 2 klase, sapua, piperrada, jamoia, sardinak, zumoa, fanta, kokakola, gaztaia, galletak, ogia a puntapala... Idoiaaa, que te viene la competenciaa....


Arratsaldean, klink-klank-klunk egitea tokatu zaigu. Espit-ak sartzen ikasi dugu modu tradizionalean. Bertako parke atzeko zementu bloke bat hartu eta eskultorearenak egiten hasi gara, Gotzon irakasle. Gero kontrapesu batzuk praktikatu ditugu, teoria ikusteko bada ere, eta polipasto eta tirolina bat egin dugu.



Beste gauza asko ere geratu dira esan gabe egun honetan egin ditugunak, baina arratsaldeko 7retan amaitu dugu batzuk, neka neka eginda; Junirako kanpoko mahaietan, Iñubijako penuria eta gela ederrei buruz hizketan...

Inor erreskatatuko al dugu inoiz? Hobe ez...



Barne bilatzailea