2013/09/26

Ez da neretako, zuendako baiño




Sokatik txintxilizk konorte barik geratuko banitza...

...15 minutu izango neukez, asko jota, kolapsoz hil aurretik.

Horregaittik, ondoko lagunak ni leku segurura jaisteko prozedimentua ezagutzia nahiko neuke.
Felix Ruiz de Arkaute
Iturria: ARSIP artxiboa.

Halakuetan, ezin gara erreskate taldia aillegatzeko zain egon. Edozeiñi pasau leikixo. Felix Ruiz de Arkaute –historiako euskal espeleologo garrantzitsuena- ezbehar arrunt baten ondorioz hil zan; ondoko lagunak autosocorro maniobra basikuekin errez konpondu zeikian, baiña... gaztetxo hasibarri hárek ez zeken esperientziarik, eta bere maisua modu izugarrixan hiltzen ikusi bihar izan zeben.

Autosocorro eta erreskate saiuak egittiak alperguria emoten desta, zalantzarik bez. Baiña... zuetako batek istripua badaka, ustekabian izango da. Orduan ez dot izango errepasatzeko eta esperimentuak egitteko astirik. Minutu gitxi izango dittudaz zuen bizitzia salbatzeko. Horretarako prozedimentua ondo ezagutzia nahi dot.

Ez da asko, nerekin dabillen lagunari gauza bera eskatzia.

Asteburu honetan, autosocorro eta erreskate teknikia errepasauko dogu ADES-en. Datorren hilleko Simulakro Orokorrerako, eta... zapatueroko esploraziñuetarako.



Barne bilatzailea