2013/09/29

Alozako Zuluko Ganarun Gateri

Part: Unai, Josu, Gotzon, Bikain



Ondarrutarra ulertzen ez duenarentzako: Alozako Zuluko Behiaren Gatera. Horrela deituko da orain dela urte bete eskas hasitako Gorozika eta Ondarroako espeleologiak jarraituko duen edo bertan behera geratuko den erabakiko duen gatera. Gotzonek gogoa zuen gatera famatu hori ikusteko, klaru zegoen ala ez eta nolako haizea zuen. Eskaladako soka kentzeko eta gaterari trumoi hotsa ateratzeko asmoarekin geratu gara goizeko 10-etan Gorozikako parking-ean...

Ondarrutar bat gehiago izango balitz bezala, han zegoen Gotzon bere Audi marroiarekin Zeberiotarrak Gozikako parking-era heldu garenerako. Beti bezala, bakea arnasten da Gozikan, Lea Artibai eskualdeko bista ederrez inguraturik zauden bitartean. Itxasoa, Santa Eufemi, Oiz, Illuntzar,...

Ordu 2etan geratuta geundela bagenekienez, Berriatuan Antua eta Jabirekin katalogoari buruz hitz egiteko, txorradarik gabe Alozara jeitsi gara. Berriro, tradizioak agintzen duen bezala, Alozako Zulura heltzeko, sastraka eta larrekin burrukan egin behar da, eta bertatik zintzilik dauden armiarmekin.

Koba-sumideroaren sarrera ez da batere erakargarria (sarreran dauden armiarmek zerikusia izango dute agian) baina sartzen uzten da. Gotzon argazkiak ateratzen joan den bitartean, Unai aurretik joan da eta 15metroko putzua ekipatu du. Gero gure Gatera Garbi maitea pasatu eta laister heldu gara arrakala ikusgarrira.

Gotzonek argazkiak ateratzen jarraitu du, eta, Unaiek, han utzita zegoen eskaladako soka desekipatu duen bitartean, Josu Burrunbadarako prestatzen hasi da. Nos hacemos unas pajitas?

"Unai, aber hor goxan, prest e!" esan dio Josuk gateratik, zintzilik zegoen Unairi. Baina isiltasuna egon da, minuto de silencio. Eta ez da ezer pasa!

2 minuto de silencio eta gero (norbaitek pagatuko du hau!), azkenengo magia trukoaren peskisan geratu da gaurko Alozako esplorazioa. Orduan, berbetan geundela, etorri garen gateratik zarata bat entzun da, hormetan zehar transmititzen. Zer dago hor? Ura al dator? edo Antua?


Orduan konturatu gara Antua ezin dela izan, lesionatuta dago eta. La costumbre...


 Eta TRUMOIKADA!

"OOOstia txo!" entzun da gateratik. Bikain da. Ondarruko representazioa al completo dago orain.

Kristoren hainkari (haginkada, mordisco) kendu diogu gaterari. Azken pajita zen baina oso ona. Bi bloke eder atera ditugu, eta lur piloa kendu dugu. Gaterak jarraitzen du, baina metro bat desobstrukzioa eta gero errazago dago jarraitzeko. Gatera zuzena da. Aireak aurpegian jotzen du, freskura ederrean.


Gateraren sarreraren gainean, repisatxo baten, behi baten plastikozko estatua txiki bat aurkitu dugu. Metro bat gorago. Hain gora heltzen da ura?! Ganarun Gateri.

Antua parking-ean zegoen gure zain. Urepel tabernara joan gara, eta bokadilo-flauta bana jan dugu denok. Jabi ere han zegoen, katalogo etabarrari buruz hitz egiteko, eta PETRUS!

Tabernan Unai Trotixa GEMA-ko markiñarra ere topatu dugu. Orubixe inguruari buruz egon gara hizketan, eta Santa Eufemi-ko karstari buruz ere bai.

Gero katalogoari buruz hizketan egon gara, eta zeinek edukiko duen zonalde bakoitzaren erantzunkizuna, eta datuak nola sartu behar ditugun eta zeinek sartuko dituen eta nola. Katalogo bat izateko beti, eta azkenengo datuak egoteko beti katalogo horretan.

Beste domeka bat espeleologiari dedikatuta. Eta ondo dedikatuta!




2 comentarios:

Unai dijo...

Aupa Oier: erabakitakoaren arabera, bakoitzak katalogoan zonalde baten kargua izango du eta sektore hortako datuak aktualizatuta izan beharko ditu. Petrusek Iluntzar, Gotzonek Galarrei, Nik Unaiek Mereludi ta Santa eufemi, antuak eta jabik zeberio aldea eta zuk Oier ispaster-lekeitio, hau da IS siglak.

Oier Gorosabel Larrañaga dijo...

OK!


Barne bilatzailea