2013/09/22

Aldekoerrotan 100 metro gehiago!

Part: Idoia, Gotzon, Leire, Antoine, Richard, Unai, Bikain


Bai, sifoirantzako bidean desobstruitu behar zena bota eta gero, pasua zabaldu dugu eta 100m galeria inguru topografiatu dugu. Baina galeriak sifoiaren beste aldeko galerietarantz ez doaz. Beste sektore berri bat topatu al dugu Aldekoerrotan? Haizea badago behintzat...


Hiru helburu betetzeko asmoz geratu gara oraingoan Santa Luzian. Batetik, martilluaren froga egiteko sifoiaren alde bietatik, desobstruitzeko bide ona zein den jakin dezagun, desobstrukzioa jarraitzea, eta fondoko gela handian dagoen libreko eskalada bat argitzea.

Antoine eta Richard gure bi buzeadoreek sifoia pasa nahi izan dute, baina Richard-ek ur azpiko estulekua ez du ikusi nola pasa, eta proiektua bertan behera utzi behar izan dute.

Unai eta Bikain gela handira joan dira eskalada famatu hori ikustera. Dirudienez ADESeko gazte batzuek orain dela urte batzuk egina zuten eskalada hori, eta metro batzuk gehitu zizkien kobari. Duda ordea, airerik zegoen ala ez ikustea zen. Bikain gela errekistatzen zegoen bitartean, Unai hasi da eskalada egiten. Erdia harri onean da, eta beste erdia harri ez hain onean eta lokatzez bustia. Unaiek eskalada erdia egin du, baina beste erdian zaplasteko eder bat hartzeko probabilitate gehiegi ikusi du. Ez horrela Bikainek, goraino igo bait da azkenean. Badago galeriatxoren bat goian, baina amaitu egiten da eta airerik ez dago.

Orduan Antua eta Ritxar agertu dira gela handira. Gotzon neska biekin (txarto ez e!) desobstrukzioan dago jo ta ke.


Burugogorkeriak jota, GAESeko biak eta Ondarrutar biak gela handira urak botatzen dituen meandrotxo-afluente-errekara joan dira. Bertatik gelatik eskuinera, gatera baten sartuta, errekatxo bat dator. Baina gatera itxi egiten da kolada batzuekin. Han ibili gara mailukadaka, eta dexente zati kendu dugu. Erreleboz errelebo, mekauendiosez mekauendios, burugogorkeriak jota mailuka hormatik irteten duen kolada-kalabaza baten kontra. Azkenean Unai bakarrik geratu da mailuka, eta denak desobstrukziora joan dira, jende artera, kolada horretaz nazkaturik. Zertxobait gehiago egon eta gero, mailua Kaskoa eta Naos-etik zelako hurbil zegoen konturatuta, eta bakarrik zegoela gatera busti baten, izterretatik erreka bat pasatzen, Unaiek ere buelta egin du, kolada jausteko puntu-puntuan utziz.

Desobstrukziora heldu denean: "Unaaai! Que ya han pasadoo!!!"

Desobstrukzioko gatera eta gero, pare bat metro altura eta zabalerako gela eta gaterak daude, zertxobait laberintikoa, lurrak kolada ematen du. Orduan putzu bat agertu zaigu 5-10 metro ingurukoa. Hormak lokatzezkoak, eta behean ez da ur zaratarik entzuten. Behean ura badago baina, ur estankatua da. Sifoiaren gainean gaude? Ezin izan dugu putzua jeitsi monty faltagatik.

Kanpoan furgonetan, topoak esan digu galeria horiek ez doazela sifoirantza. Beste sektore bat da orduan?

Bitartean, Unai eta Bikain ekipoak garbitzen dabiltza errekan. Erreka hori Aldekoerrotan sartzen da. Kobatik atera dugun lokatza berriro kobara...







Barne bilatzailea