Mostrando entradas con la etiqueta basatza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta basatza. Mostrar todas las entradas

2015/03/15

Atxabrin, sektore adhesibua



2015-III-15: Josu, Unai, Iñaki, Idoia, Oier.


Atxabrin, desobstrukziñuakin segitzera eta tramo barrixan topua egittera.

Nere aldetik, 150117an ipiñittako tranpia kentzia zan lehentasuna; hortik aurrera, bestiei traba ez egittiakin konformatzen nintzan. Halan be, Gotzonek izandako ustekabian aurrian (buzua ahaztu!) kamaria enkomendau desta, eta alde grafikuakin enkargau naiz.

Tranpan, alkohol guztia lurrunduta topau dot, eta barruan zeguana ustelduta. Barriro bete dot alkoholez, eta bertan harrapau doten Lithobius batekin; Carlos Prietok hondakiñen artian ezer topau ahal izango ete dau!

Hortik sektore barrira sartu naiz zuzen-zuzenian. Handik aurrerakuak definitzeko, kontzeptuok etortzen jata burura: lokatz-festa; koba adhesibua; burdiñak eta sokak bizkor garbittu biharra... Espatuliakin amaittu dabenian, terminusera be juan naiz estuasun dibertigarri batetik (Unaien go-pruakin leku akogedore haren irudi batzu hartu doguz). Han biharra dakagu ondiok; beste edozein kobatan bertan behera lagako genduan, baiña kontuan hartuta haizia dagola (asko ez) eta lekua (Lezate gaiñian), ziurtzat hartu geinke lokatz festiak aurrera egingo dabela.

***OHARRA: gaur pantiña galdu dotela konturatu naiz. Mosketoi gorri eta polea anaranjau txiki batekin lotuta egongo da seguraski.  Iñok ikusi badau, esan mesedez! Baiña trabes egingo neuke Lezako Sakona inguruan (G-089) geratu jatala, baztarren baten botata.***








***

LE GOUFFRE DE ATXABRÉN --- EMOZIÑO EMULSIÑUAK

Lehenengo estuasunetik aurrera ikusten zen ze tonika hartuko zuen lezak. Pena bat da egia esan, ikusita zelako sarrera polita duen. 30 metroko putzu ikusgarri batek enkantoa ematen dio lezari. Hori eta Lezateren sifoiaren beste aldearen gainean bete-betean egoteak. Baina leza hobeto deskribitzeko, "texto-krokis" bat egingo dugu, hainbeste filosofia sartu gabe:

Lezaren fondotik gorantza deskribituta, honelakoa da, La Gouffre de Atxabrin!

Lezaren Fondoa-->estuasuna basatzan-->trepada harri zatiak jausten -->estuasuna basatzan -->soka txikia basatzan klaro -->beste soka bat lur bolak goitik jausten -->trepada putada kriston ostiarekin behean -->txirristada lekua -->putada-->putada petatea ataskatzekoa -->Sala VIP

Sala VIP-en Idoiak pintxo batzuk egin ditu Gaztai Idiazabala eta Solomoarekin. DIOSSSS zelako ONAAA!

Jarraitu dezagun goruntz:


Sala VIP -->putzu fondoa 8m dutxarekin -->putzu printzipala (ederra!!)-->pasamanosa behera lurra botatzen-->soka-->estuasun putada petatea trinkatzekoa al mas puro estilo Atxarte II - Kurubijo-->trepada-->putada-->trepada-->putada-->putada-->paso istua-->lezaren kanpoko hezurren gela.


Horrela Lezateruntz jarraitu behar badu (300m desn gehiago), GALARREGI en potencia bat daukagu hor. Ez da hobeto Galarregi bat amaitzea, 2 Galarregi eukitzea baino?


2013/08/24

Oinizeko (eta ez Oinizeko) sokak garbi daude

Part: Martin, Santi, Gotzon, Unai

Gauza gitxi esateko. Oiniz leza desekipatu dugu, eta han geratu da hasieran zegoen bezala. Martin, Santiren semearentzako, sarrerako leza ikusgarria jeistea (eta igotzea) kurtsillo potentea izan da, baina egin du. Unaientzako ere, kurtsiloa egon da; leizea ekipatu bait du, eta gero irtetzerakoan meandroko putzuak desekipatu ditu eta baita leize handia ere, kristoren patxadarekin hori bai (hurrengoan arinago egingo dugu, inork Ertzainetara deitu ez dezan!). Gotzonek tita batean kendu ditu eskaladako sokak, eta pasamanos ingurukoak ere, ahal den txapa gutxien uzteko asmoarekin. 

Karakosta ingurura joan gara gero materiala garbitzera. Han zegoen soka eta mosketoi piloarekin bazirudien ADES lokaleko material ia dena bertan zegoela. Unaiei ia bihotzekoak eman dio (ia gehiago nekatu bait da soka piloa garbitzen leizan baino) Gotzonek 60 metroko eskaladako soka dinamiko bi txorta "extra" ere ekarri dituenean garbitzeko.

Lea Ibai eder eta garbiak basa-kontaminazio inportantea eduki du. Ez dakigu Lekeitioko hondartzan zer esango duten honi buruz.

Lore edo "flor"en bat igarri dugu soketako baten. Zuten Basatza-rekubrimientuarekin ez gara konturatu ere egin leizan gora geundenean. Santiren eritziz, santuren bat daukagu igual hor goian gu ADESkoak zaintzen.

Que San Basaguren nos proteja...

Oñiz lezeko zaindariari eskerrak emonez  (Martin Urrutia)

Gaur joan naz ADESeko kideekaz Oñizeko lezera. Orain arte Ereñoko kanteran praktika batzuk egin eta Endeitzako lezian pare bat biderrez jaitsita egon naz bakarrik; beraz, gaurko hau izan da ADESeko jendeagaz egin dotan lenenegoetako sartukera.

Lezearen sarreran 25 metroko putzua dago, guztiz bertikala. Gotzonek pinu batean lotu dau soka, eta Unaik instalatu dau beheraino. Sarrerako zuloa gurutzatuten dauen gaztaina adar batean egon da jarrita desbiadore bat, sokak horma ez ikutzeko, eta sokatik eskegita jartzen zaren lehen unea ez da oso erraza izan. Ondoren, sokaren frakzionamendu bat jarrita egon da horman, eta nik nire praktiketako irakaskuntzak gogora ekarten hasi behar izan dot, baina nahiko ondo konpondu naz. Handik behera bertikalean 10 bat metro jaitsi ostean soka mosketoi batetik pasatzen zala ikusi dot, eta automatikoki hormari lotuta egon anklajean eskegi naz, jaisteko gailua soltatu, soka kendu eta beherago jartzeko. Eta lasai jarraitu dot beheraino.

Heldu nazenean, Gotzonek galdetu dost ea zer egin dotan, eta kontatu deutsat zelan pasatu dotan azken anklajea. Gotzonek esan dost  inoiz egin behar ez dan gauza bat egin dotela: ha ez zala frakzionamendua, deribadore bat baino, eta handik eskegita geratu nazenean, beste inongo sokari lotuta egon barik, itzelezko arriskua pasatu dotela. Ganera, deribadorearen anklajea ez dago ondo jarrita, tornillo erdia sartuta bakarrik horman. Egin behar dauen lana egiteko ondo, baina inoiz ere ez handik eskegitzeko.

Konturatzen hasi naz orduan zeretik libratu nazen. Ondo ikasi dot zer diferentzia dagoen “frakzionamendua” eta “deribadorearen” artean. Handik aurrerako ibilaldian ia ez naz konturatu be egin zelako lekuetatik joan nazen, horixe neukan eta buruan sartuta, a zelako tornillotik eskegita egon nazen une batean, lurretik 15 metro gorago.


Lezearen amaierara helduta, soka guztiak batu doguz, horixe zan eta gaur egin beharreko zeregina. Handik kanpora urten dodanean begirada bat bota deutsat putzu ilunari, eta eskerrik beroenak emon baita be han sakonean gordeta egoan lezeko zaindariari, halako akats teknikoa egin arren ibilaldia onik amaitzeko emondako babesagatik.