2013/08/24

Oinizeko (eta ez Oinizeko) sokak garbi daude

Part: Martin, Santi, Gotzon, Unai

Gauza gitxi esateko. Oiniz leza desekipatu dugu, eta han geratu da hasieran zegoen bezala. Martin, Santiren semearentzako, sarrerako leza ikusgarria jeistea (eta igotzea) kurtsillo potentea izan da, baina egin du. Unaientzako ere, kurtsiloa egon da; leizea ekipatu bait du, eta gero irtetzerakoan meandroko putzuak desekipatu ditu eta baita leize handia ere, kristoren patxadarekin hori bai (hurrengoan arinago egingo dugu, inork Ertzainetara deitu ez dezan!). Gotzonek tita batean kendu ditu eskaladako sokak, eta pasamanos ingurukoak ere, ahal den txapa gutxien uzteko asmoarekin. 

Karakosta ingurura joan gara gero materiala garbitzera. Han zegoen soka eta mosketoi piloarekin bazirudien ADES lokaleko material ia dena bertan zegoela. Unaiei ia bihotzekoak eman dio (ia gehiago nekatu bait da soka piloa garbitzen leizan baino) Gotzonek 60 metroko eskaladako soka dinamiko bi txorta "extra" ere ekarri dituenean garbitzeko.

Lea Ibai eder eta garbiak basa-kontaminazio inportantea eduki du. Ez dakigu Lekeitioko hondartzan zer esango duten honi buruz.

Lore edo "flor"en bat igarri dugu soketako baten. Zuten Basatza-rekubrimientuarekin ez gara konturatu ere egin leizan gora geundenean. Santiren eritziz, santuren bat daukagu igual hor goian gu ADESkoak zaintzen.

Que San Basaguren nos proteja...

Oñiz lezeko zaindariari eskerrak emonez  (Martin Urrutia)

Gaur joan naz ADESeko kideekaz Oñizeko lezera. Orain arte Ereñoko kanteran praktika batzuk egin eta Endeitzako lezian pare bat biderrez jaitsita egon naz bakarrik; beraz, gaurko hau izan da ADESeko jendeagaz egin dotan lenenegoetako sartukera.

Lezearen sarreran 25 metroko putzua dago, guztiz bertikala. Gotzonek pinu batean lotu dau soka, eta Unaik instalatu dau beheraino. Sarrerako zuloa gurutzatuten dauen gaztaina adar batean egon da jarrita desbiadore bat, sokak horma ez ikutzeko, eta sokatik eskegita jartzen zaren lehen unea ez da oso erraza izan. Ondoren, sokaren frakzionamendu bat jarrita egon da horman, eta nik nire praktiketako irakaskuntzak gogora ekarten hasi behar izan dot, baina nahiko ondo konpondu naz. Handik behera bertikalean 10 bat metro jaitsi ostean soka mosketoi batetik pasatzen zala ikusi dot, eta automatikoki hormari lotuta egon anklajean eskegi naz, jaisteko gailua soltatu, soka kendu eta beherago jartzeko. Eta lasai jarraitu dot beheraino.

Heldu nazenean, Gotzonek galdetu dost ea zer egin dotan, eta kontatu deutsat zelan pasatu dotan azken anklajea. Gotzonek esan dost  inoiz egin behar ez dan gauza bat egin dotela: ha ez zala frakzionamendua, deribadore bat baino, eta handik eskegita geratu nazenean, beste inongo sokari lotuta egon barik, itzelezko arriskua pasatu dotela. Ganera, deribadorearen anklajea ez dago ondo jarrita, tornillo erdia sartuta bakarrik horman. Egin behar dauen lana egiteko ondo, baina inoiz ere ez handik eskegitzeko.

Konturatzen hasi naz orduan zeretik libratu nazen. Ondo ikasi dot zer diferentzia dagoen “frakzionamendua” eta “deribadorearen” artean. Handik aurrerako ibilaldian ia ez naz konturatu be egin zelako lekuetatik joan nazen, horixe neukan eta buruan sartuta, a zelako tornillotik eskegita egon nazen une batean, lurretik 15 metro gorago.


Lezearen amaierara helduta, soka guztiak batu doguz, horixe zan eta gaur egin beharreko zeregina. Handik kanpora urten dodanean begirada bat bota deutsat putzu ilunari, eta eskerrik beroenak emon baita be han sakonean gordeta egoan lezeko zaindariari, halako akats teknikoa egin arren ibilaldia onik amaitzeko emondako babesagatik. 

2 comentarios:

catalunyalliure dijo...

Baina Oiñiz Lezie oiñiz lezia da edo ez

illiuntzarillune dijo...

aaauuuuummmm....


Barne bilatzailea