2013/08/25

Aritzgainek agintzen du.


Bikain, Ritxar eta Josu. 3 pertsona, 220m-ko leize bat, eta bertan, bere mugetan, sakonenean, gure helburua, Aritzgaine I -eko desobstrukzioa. Koba honetara hurbiltzen garen edozein txangotan bezala, Ereñozarreko baselizarako bide hertzean utzi dugu kotxea. Gaurkoan jende gutxi animatu da, oporrak eta bestelakoak direla tarteko (Aritzgaineko soka-derrapeei buruz entzun diren historiek ere ez dute asko lagudu).

Baina egin beharrekoa egiteko, talde fina. Desobstrukzioa, tubo oso eztu bat 45º-ko aldapa beherako maldarekin. Aurreko irteeran hasitako lanari ekin, eta sabaia apurtzen sahiatu gara, ea bere jarraipenaren inguruko dudak argitzen genituen. Guzti hori, esperantza bakar batekin, gu eta Oma-Basondoko kolektoaren arteko 100-150m-ko desnibela gainditzea.

2 orduko lana, eta 3 espatula kolpe eta gero, tunela argi geratu da, eta jarraian klasiko bat bihurtzen ari den esaldia, "se acabó", "no hay forma", "hay que hacer un tunel", "ahí dentro no hay forma de moverse"… Hurrengo batean berriro gertatzen bada, kamisetak aterako ditugu esaldi horiekin, mentalizatzen joateko bada ere...

Egia esan itxura txarra zuen hasiera-hasieratik, hala eta guztiz ere, 3 irteera antolatu ditugu, eta behin eta berriz, esperantzaz beterik, sakonune horiek gainditzeko gai ikusten ginen…. baina batzutan ahaztu egiten zaigo kobazuloak agintzen duela, eta bere onespenik gabe ez dagoela pasatzerik.

Ea Aritzgaine-IIk erruki gehiago erakusten digun hurrengo irteeretan, Ereñozarreko esplorazioak bizirik dirau eta..

Sartu ez direnentzako: 250m soka geratzen dira ateratzeko, eta sarreratik hurbil eskalada bat egiteko. Beraz, garbitu croll eta basic-ak, beste bisita bat zor diogu Aritzgaineri eta...

2 comentarios:

mileto dijo...

Pero no habeis pasado? cobardes

Mutruku dijo...

Aquello es una locura, yo voto por volver a Aritzgaine II. :-)


Barne bilatzailea