2013/08/04

200 bat metro sakon



130804: Ritxar, Antua, Oier.

Aritzganera (Ereño). E-77 lezara goiaz soka gehixagokin, jaisten segitzeko asmoz. Estuasun-ez-oso-estua pasau dogu (buztiñakin, hori bai), eta potzuetan behera segidu dogu eten barik, maillaka, frakzionatzen. 30 bat metro gehixago jaitsi doguz gure ojimetruan arabera. Gauza bat deigarrixa egin jaku: haitzuluan beste sektore baten sartu garala. Nik neuk ez detsat asko erreparau, baiña Antuanen esanetan horraiñok leziak konfiguraziño bat daka, eta hortik aurrera beste bat: garrantzi gehixagoko galerixia, edo... egixa esan, kanto rodauak bai ikusi dittudaz, leza honetan estraiñekotz. Azkenian estuasun bertikal batek geratu gaittu, espatula-biharrakin nasaittu biharko dana, eta ostian jarraitzeko aukera argixakin. Ojimetruak -200 metro inguruan genguazela esan desku; beraz “gure” lezen artian sakonenetakua bihurtu da onezkero (Iturritzekin konpetentzia estuan). Bertikalak praktikatzeko balixoko al desku! Hortan ni neu behintzat flojo nabil-eta.

Termometro asuntua.

Lau termometro ekarri doguz (alkoholezkuak, todo a cienekuak). Hiru instalau doguz, laugarrena hautsitta allegau da esploraziño puntara. Laurak kalibrau-edo egin doguz: danak junto tenperatura bera markatzen zeben; eta termometro digital batekin alderatuta, neurri bardintsua emoten zeben.
1-      Leza sarrera onduan. Azken ipiñi doguna izan da, eta 21 bat gradu markau dau (ez detsagu estabilizatzeko nahikua denpora laga). Kokapen definitibo hau emon arte -3 metrotan egon da eta 16ºC markau dau.
2-      Sarrerako potzu barrenian. Gaur 16ºC (16.00ak inguruan).
3-      20 metroko potzu barrenian (ate arabeskuana). Gaur 11ºC (15.30ak inguruan).
4-      Esandako moduan, laugarrengo termometrua gaurko puntan laga dogu; baiña hondatuta egon dala uste dogu (48ºC markatzen zittuan...).

Haiziari buruz, gaur bestetan baiño gitxiago zebixala esan dabe Ritxarrek eta Antuanek. Gaiñera, danok konturatu gara Potzu Arabeskuan kabezeratik gora “zeozer” dagola, beste lekutan igartzen ez dan korrientia hasten da han, biharbada handik gorako haizia epeltzen dabena... (hau oiñ okurridu jata).

Koko asuntua
  • Sarrerako potzu barrenian karabido haundi 1, Elona quimperiana 1 eta miriapodo 1 jaso dittudaz. Danak kanpotarrak seguraski.
  • Maskarillen potzu barrenian, zehazki Potzu Arabeskuan kabezeran horman, pseudoeskorpioi itxurako 1 jaso dot. Oso pozik geratu naiz, sekula ikusi barik nekalako.
  • Potzu Arabeskuan barrenian, koko arraro 1 jaso dot; ez dot asko begiratu izan nahi argixakin ez uxatzeko, baiña azkenian garrantzirik bako intsektu pterigota bat izan da.
  • 6 metroko potzuan kabezeran trampa de caida bat instalau dot, kakahues puria karnata moduan erabillitta. Zintta zurigorriz señalauta dago, bista-bistan eta kamiñotik aparte.

Barne bilatzailea