2015/05/31

OH LA LA!



Los compañeros Laurent y Lotina prosiguen con su extraordinario trabajo de exploración del Omaerreka subterráneo entre sifones. Con los últimos avances han logrado aumentar la espeleometría hasta más allá de los 4 kilómetros. Este sábado han explorado una lateral que no es otra más que la correspondiente al sumidero de la sima Dolatazulo. Prácticamente han establecido la unión con esta sima. Ahora queda ver si entre todos somos capaces de completarla.

Aquí copiamos su crónica y unas fotos:

Kronika: Lastarike 30/05/2015 Laurent, Loti

Entramos en Lastarike con intención de bucear el sifón río abajo, y explorar un afluente visto entre el sifón 1 y 2 río arriba. El primer objetivo se quedo a medias, habrá que volver con más aire para encontrar la salida del sifón en estas aguas turbias, pero la sensación es buena (poca profundidad -7m, y galería cómoda) y el premio sería gordo... El segundo objetivo se cumplo de la mejor de las maneras: exploramos y topografíamos 420m en el afluente, con una progresión horizontal sencilla, y parece que el final alcanzado(impenetrable) corresponde precisamente a un sumidero conocido en superficie. También guardamos en el bolsillo 2 incógnitas interesantes que necesitarán taladro (2 escaladitas de 4m) y otra salida cuando recuperemos fuerzas... 

 


ESKERRIK ASKO, LAURENT TA LOTINA

Antua! Gotzon! ZER - DA - HOR !!

Part: Antua, Gotzon, Unai

Olabarri/Lezabizkarrako lezia amaituta? Jo, jo, jo...

Olentzeron Putzua, Abenduak 28ko putzuak eta Menhirren Gela-ko Classic Hits-ak disfrutatu eta gero, zuek guztiontzako, ADES Espeleologia Elkartearen partez:

                                                ATHLETIC TXAPELDUN GELA!

Haiek ez dute finala irabazi, baina Guk bai.

Link Honetan Duzue bideoa:

https://drive.google.com/file/d/0B3HJH11q8X49MkdWOWF0bGNlZFU/view?usp=sharing

Ondo Segi!



2015/05/27

Maltrato Espeleológico


2015/05/16
Part. Iñaki, Gotzon, Idoia, Martin eta Josu

Nahikoa da! Hori da Olabarri Sensations kronikaren bigarren kapitulua.

Mila gauza genituen esploratzeko Olabarrin: Errekara jeisten zen putzua, Menhir-en gelako putzu bat, estratoa esploratzea eta eskalada bat gorantz. Ba putzua inpenetrablea da, erreka fraktura txiki batean dagoen aporte bat da, beste putzua kolmatatuta dgo, estratoa eztutu egiten da 20cm-ko zabaleradun bide amaigabe baten eta eskalada goruntz eztuasun batean gelditzen da.

Jarraitzeko bide bakarra, eskaladatik izango da, haizea bertatik bait doa, eta Gotzonek eztuasun batean utzi zuen jarraipena. Mailu batekin zabaltzeko bezelakoa.

Hala ere, topoaren arabera itxura txarra du. Olentzeroren putzuaren kotan gaude, eta plantan 25m-tara. Ea zer aurkitzen dugun hurrengo irteeran. Espero hirugarren kronika, hau baino motibazio gehiagokoa izatea!

2015/05/23

LL de Victoria



150523: Lotina, Laurent, Gotzon, Iñaki, Antua, Mariano, Santi, Martin, Oier.



Talde bittan banatuta, goizian goizetik Laurent eta Lotina Lastarriken behera sartu dira, sifoirik sifoi, azken denporaldixan topautako galerixetan zihar. Juan dan astian errekia entzundako puntura juan dira, eta beste guztiok Bolunzulon behera sartu gara, danok puntu horretan 11:00etan egoteko hitzartuta. Susmatutako moduan, allegau besain laster alkar entzun eta ixa ikusi dogu: ondo egindako topografia eta kalkuluen ondorixua! Loti eta Laurentek sokia instalau dabe, eta 3 frakzionamendu eginda “LL pausuan” behera guregana errez allegau dira, justu-justu “V” formadun estalagmita bateraiñok. Euforia, argazkixak... Gaurkua egun haundixa izan da, Lastarrike eta Bolunzulo bat eginda geratu diralako “Omaerrekako Sisteman”.

Gero, danok gora igo dogu, oiñ arte urpekarixak baiño ezagutzen ez zittuezen galeria barrixak ikustera. Afluente bat da, txarto ulertu ez badot Gabika aldetik datorrena, eta benetan ikusgarrixa Oma Errekiakin bat egitten daben zonia: Herkulesen Kolumnak... Apal Formako konkreziñuak, uran gaiñian... dana Kortezubiko lurpeko luxuzko spa horretan.

Ondiok ez dot Lastarrike ezagutzen: batzu bertara juateko urten bihar ziran, urpekarixei materixala etaratzen laguntzeko, eta Gotzon, Iñaki eta Antua juan dira; beste laurok galeria barrixak ezagutzen geratu gara. Laurent eta Lotina bere leku naturaletik urten dabe (urpetik), eta gu Lastarrike aldera eta Bolunzulo aldera doiazen sifoien artian inkognita posiblien billa ibilli gara. Asko dago han begiratzeko... Ni neu ez dot “makiñia” larregi fortzau nahi izan, eta Lastarrike sifoian aurreko urjauzira allegau baiña ez dot jaitsi, indarrak gordetzeko; eskerrak, kanpo aldera justo-justuan allegau naiz eta.

Bio aldetik, koko asko hartu dittudaz, hainbeste eze, kontua be galdu egin doten. Danak erreka nagusi ondoko terraza haretsuetan eta hormetan: 4 edo 5 liniphiidae, lithobiusak beste horrenbeste, beste 2-3 klase masma, danak txikixak (Prietok emondako pintza barrixekin, zelako ondo!), 2-3 retinella, 3-4 zospeum, miriapodo bat, karabido bat... Koba osuan Quaestus billa ibilli banaiz be, ez dot alerik ikusi... urtetzian sarrerara allegau garanian arte. Kanpua bistan nekala, 4-5 ikusi dittudaz korrikan, baiña danak iges egin deste.

Lorpenak lorpen, gaur gehixen lilluratu nabena paisajia bera izan da. Bolunzulo lehelengotz bisittau nebanian lez (2008xan, nere noten arabera), errota eta boluen artian haraiñok jaistia sorgingarrixa da guztiz. Gaur, gaiñera, Martinen aittittan etxetik egin dogu sartu-urteeria, eta hango ortu berezittik pasatzia be –altzairuzko landara harrigarriz beteta- ahozabalik laga gaittu. Urten garanian, Martinen gurasuak ezagutzia, eta harek etara deskuen merienda ederra jatia benetako plazerra izan da!


2015/05/18

Lastarrike-Bolunzulo

El compañero Laurent nos ha hecho llegar esta bonita crónica sobre la exploración realizada este sábado en Lastarrike. Algunos estamos inmersos en un ataque de envidia.


16/05/2015

Que es lo que hace que una salida sea exitosa?
Que uno esté con amigos echando unas risas? Que haya mucha exploración? Que uno salga tan cansado como contento? Que el trabajo de un día diese para pensar una semana?   

Que es lo que hace que una salida resulte amarga?
Que se encuentre desechos y malos olores a lo largo de toda la cueva? Que no se vea apenas la cueva por la falta de gafas graduadas? Que no se pueda cumplir todos los objetivos por falta de tiempo?

Todo eso es parte de lo que nos paso el sábado en Lastarike, donde entramos José, Marije, Loti (grupo Burnia) y Laurent a seguir con las exploraciones post sifón empezadas en 2014. Tras el corto pero laborioso equipamiento y porteo hasta el primer sifón, los invitados del Burnia fueron a visitar y revisar el resto de la cueva, mientras Loti y Laurent se sumergían por las aguas turbias y “aromáticas” del primer sifón rio arriba. Otro laborioso porteo más tarde, estábamos en la orilla del segundo sifón. Dejamos allí el material de escalada y pasamos con lo de topo. Detrás, pudimos avanzar fácilmente por la galería principal del río hasta un tercer sifón, probablemente el sifón de conexión con Bolunzulo. Arrancamos con la topo, mirando de paso un afluente interesante y una galería fósil. Una vez de vuelta donde habíamos dejado las botellas, cerrando la topo, habíamos acumulado 560m de topo. Ya era hora de salir, ya que los otros objetivos previstos y el porteo de salida nos habrían dado las uvas, y mucho más. Así que quedamos en volver pronto, para intentar concretar la conexión con Bolunzulo y seguir sorprendido por esta cueva.


2015/05/17

Aníbal Herrero (GUM)


Sustatu.eus | Aníbal Herrero (GUM) © cc-by-sa: txikillana


150517: Oier.

Hasiera korapillotsua eta gero (lehelengo hitzorduakin nahastau egin giñan), lortu dot azkenian Anibal Herrerokin geratzia. Interesgarrixa eta sakona, oso sakona: espeleometria aldetik, zein lurpeko bizipenen aldetik. Halan be, biharbada Anibalen ekarpen esanguratsuena sasoi hartako egoera soziopolitikuari buruz izan da: Francoren errejimenan barruan “bizirauteaz”, zentsuria intelijentziakin gainditziaz, eta askatasunaruntzko pausuak emotiaz. Elkarrizketatu askon laguntzaz konturatzen nabil: sasoi hartan, haitzuluak kanpoko giro asfixiante xamarrian arnasgune be baziran.  

2015/05/10

Otoion Paseatzen Hasi gara - Lekeitio Territory

Part: Antua eta Unai

Antuak Otoioko karst-ean oraindik sinistu egiten du. Sinisten du barruan zerbait eduki behar duela, kolektoreren bat, ura itsasora botatzen duena. Ezin da mendi osoa ezer eduki gabe egon. Kolektore edo koba-leza hori txikia edo handia, estua edo zabala, Urgitxi edo Galarregi izatea barruan, beste gauza bat da.

Baina zerbait egon behar du.

Horretan pentsatzen, Antuak Otoioko Labarra erakutsi dio Unairi. Ondarrutarrak ez ditu Lekitxo aldeko karstak ondo ezagutzen, eta turismo eguna da. Katarata bat erortzen omen da batzutan akantilado edo labarrean behera, euri asko egiten duenean. Behean itsaso aldean surjentzia bat omen dago, eta akantilado goian belarretan, Oskarrek ezagutzen du lagun bat koba bat ezagutzen duena.

Harkaitzetatik uretatik paseo bat eman dugu. Bueno, paseo bat + 15 metroko rappel kampana bolau bat. Topatu dugu surjentzia, baina ez da karstikoa, baina bai ikusgarria. Bi falla ikusten dira horma handian, estratoen artean. Eta falletako batek surjentzia bat du. Antuak topatu nahi zuena. Seguraski Otoioko talaia atzeko dolina alineazioarekin erlazionatuta egongo da.

Geologia kurtsiloak egon dira. Que si es la base del urgoniano, que si flysch negro de turbidita que no turbidita; que lumaquela abajo, eta taladroa zuloak egiten anklajeentzako orbitolina artean. Fosil asko dago, ez du betiko urgoniano arrezifala ematen, izango da baina...

video

Horman bertan, fosil erraldoi bat ikusi dugu. Behean duzue argazkia, ea zoom bat eginda lortzen duzuen ikustea. Izen teknikoa: "Nerinea Gigante del Cretacico Inferior. Longitud 25,5m. Gasterópodo".



Gero Lekeitioko Faroan zerbeza bat hartu dugu. Baina turistak ez bezala, gu ez geunden itsasoari begira. Gu Otoioren estratifikazoari begira geunden.

Gotzon eta Maite agertu dira farora kafe bat hartzera. Hondartzan egon dira eta Ispasterren bazkaltzen. Horiek bai jakin...

2015/05/06

ADES BERRIA


Reconozco la caligrafía de Pepe en el dietario de 1983. El 8 de febrero escribe:

Mariano nos comunica que han aprobado los estatutos en Madrid. Por lo tanto, en adelante somos un grupo reconocido y legalizado. Lo que fue una idea e ilusión, hoy se ha convertido en realidad.

Treinta y dos años después, Iñaki nos comunica que el nuevo ADES ESPELEOLOGIA ELKARTEA ya es oficial y tiene su propio NIF. A mí me apetece hablar de Santa Katalina, de Olabarri, de Galarregi...

Hainbeste urte pasatuta ere, ilusioa mantendu egin da!

2015/05/02

Antzorizen oporretan (Lamiña D'Or)



150502: Santi, Antua, Javi, Iñaki, Martin, Idoia, Unai, Josu, Tana, Amagoia, Oier.

Antzoriz I, II, III eta IV zuluetan bueltaka ibilli gara egun osuan (oharra: nomenklatura asuntuak argitzeko ikusi dropbox>varios>kronika oier). Mota guztietako lan ugari egin doguz eta oso pozik juan gara danok, ni behintzat bai. Antzorizetik Talaraiñoko labar luze eta zulatu horretan zer ez da egongo? Urte askorako biharra dakagu hor, nahi izan ezkeriok.

Barne bilatzailea