2008/03/30

Topo praktikak Iñubijan

080329: Bikain, Oier.

Iñubija I-ian, galerixa sekundarixuak topografiatzera goiaz. Lehelengua, jakiña, meandrito putitotik aurrerakua. Ez dakigu zein dan azken puntua, eta badaezpada Trifurkaziñotik hasten gara neurtzen (=00); meandritua eta gero, 50 puntua topatzen dogu (=07) eta fraktura haundixan eskuma eta ezkerra hartzen doguz. Eskumakua caos de bloques baten amaitzen da, 2-3 pisotako maillan baiña jarraitzeko itxurarik ez; ezkerrekuan, aurretik esplorautako bidetik errekara jaisten gara. Frakturan hondo-hondotik errekaraiñok zuzen-zuzen urtetzen daben katazulo bat topatzen dogu; beraz han jarrittako soka eta lazo guztiak erretiratzen doguz. Behin errekan, goraka hasten gara eta laberinto itxurako lokatz ranpen artian Faunuan Laberintoraiñok allegatzen gara.

X jauna: topo praktikak ustez ondo urten dira, baiña oin kriston buruhaustia darabiltt, ia zelan enkajau hartutako datuak Iñubija I-eko topografixa artxibo nagusixakin. Eguen goizian libre zagoz, ezta? Etorri zeinke Cruz Rojara bixon artian begiratzeko?

2008/03/24

Más Iñubija





Se trataba, primero, pasarlo bien, cosa que lo hemos conseguido. Segundo, vamos a aprovechar las intensas lluvias caídas en las últimas horas para evaluar la respuesta de la cueva ante posibles crecidas. Lo que observamos es que justo en la base de los pozos de entrada, el nivel del agua ha estado unas horas antes lo menos tres metros por encima de su cota normal, hasta el punto de haber cubierto totalmente el pasamanos que tenemos colocado. El resto de las galerías fósiles apenas si se han activado. Tan solo algunos goteos puntuales rompen la normalidad. En un punto dado hemos conseguido escuchar bajo nuestros pies una corriente de agua que posiblemente se pueda corresponder con un afluente del río principal. Completamos la jornada con la realización de tres fotografías. A la salida, en la base de los pozos de entrada comprobamos cómo el nivel del agua ha vuelto a ascender alrededor de treinta centímetros, pero no nos plantea problema alguno.

2008/03/21

Fotos Iñubija


















Hoy nos hemos ido a Iñubija acompañados por Iñaki Latasa, del GAES de Bilbao. Todos hemos aprendido algo de él en esta entretenida entrada. Fundamentalmente dedicamos la jornada a realizar unas cuantas fotografías de la última gran galería descubierta. También topografiamos una lateral que suma otros 160 metros al desarrollo de la cueva. Aunque estaba previsto -y para ello arrastramos el material necesario hasta el fondo- explorar algunas de las incógnitas de la gran galería, después de 9 horas decidimos que no estábamos para sufrir y que otro día será. Hasta la próxima. Aquí os va una muestra de la fotos realizadas. No es que nos hallamos lucido mucho, pero para algo ya servirán.

2008/03/16

Mortadelo II y los 3 enanitos: egun produktibua.



080316: Urtza, Bikain, Igor, Oier.

Illuntzarko Lezan. Helburu nagusixa: artaldia osorik urtetzia. Bigarren maillako helburuak: hondoraiñok allegatzia, 60 metroko amildegixan argazki bat egittia, erlaitzeko meandrua eta 500 gelia errebisatzia, eta lezia desinstalatzia. Programa betetxua.

Ataskoz atasko, eta frakzionamendu bakotxian denpora pillua pasauta, 3 bat ordu egitten dogu aurreko egunian heldutako beherengo punturaiñok. Hortik behera Igor eta Oier goiaz, eta 7 bat metrotako jaitsieria egin eta gero, ikusten dogu jarraitzeko spitak jarri bihar dirala (parabolt bati torlojua falta jakolako). 4 ordu pasatu dira eta ondiok asko dago egitteko, beraz goraka hastia erabagitzen dogu.

Tripodia gerrira lotuta, posiziño nahikua eskas eta deserosuan, argazkixa etaratzen saiatzen dogu. Flash bat honduan eta bat esegitta; diafragma 2,8. 4 segundutako exposiziñua. Enfoke luzia. Emaitzia artelan benetako bat da: “Illuntzarko illuntasuna”, speleoarten ohorezko lekua merezi dabena, espeleologian illuntasunari egitten detsagun gorazarrian sublimaziñua, modu estetiko baten sortutako zirraria eta sentimendu kontrajarriak adiarazten dabena, bizi-filosofia oso bat laburbilduz. Hori bai, amildegixa bera ondo-ondo ez da apreziatzen.

Bost bat ordu pasau dira Mortadeko II-garrenak bere bidaide dardartixetaz kupidatu eta argazki bartuluak gordetzia erabagitzen dabenian. Gorutzka abixatzen gara pizkat exploratzeko esperantzaz, baiña jakiña: ondiok gehixago luzatzen gara frakzionamentuetan. Gaiñera, atzetik datozen soka guztiak desinstalatzen eta kontu haundiz biltzen goiaz, gero eta karga gehixagokin beraz. Konturatzen gara, bide batez esanda, mosketoietako “8” batzu ez dirala oso ortodoxuak (¡gero guri esango deskue!). Tira: “500 gela” paretik pasatzen garazenian, 7 bat ordu juan jakuz. Espediziñoko gidarixak nerbixuak lehertuta–¡ze gogorra dan jentia jagotia!-, eta bestiak neke-hotzittu-kargatuta, hurrengo baten bueltatzia erabagitzen dogu. Sarrerako masma edo aramu erakusketia gure zain dakagu.

Potoko elorrixen ondotik urtenda, Illuntzarreko gaba nasaixakin topatzen gara. Bedratzi ordu ondo pasauta egin doguz, eta espediziñoko helburu bakarra lortu dogu: bizirik eta onik urtetzia. Ez da gitxi eta gaitzerdi. Ordu erdixan goiaz kotxietaraiñok, inguruko basarrittarrik harrittuko zan lau ipurtargixok illaran ikustian.

Jentia despedidu eta gero, Mortadelo II Gernikarako biajia daka pendiente: 4 petatietako gauzak distribuitzia. X jaunandako oharrak:

  • Soka guztiak Santa Luzian esegitta dagoz. Korapillo guztiak Igor, Bikain eta Urtzak egindakuak dira (reclamaciones...). Iñubijako sarrera sokia be bertan geratu da, mosketoia kendu baiña “8”xa soltatzia ahaztu jatan.
  • Lazo bi, lazuen kajan.
  • Hiru kaskuak bere lekuan.
  • Urtzak erabillittako arnesa eta burdiñak, esegitta.
  • 4 petatiak be, bertan: euretako bat basurara botatzeko moduan dago, ipurdiko zulua haundi-haundixa daka eta ezin da ezer eruan seguridadeko minimo batekin.
  • Kruzrojan, burillatzeko ekipua eta argazki materixala aulka baten gaiñian zabalik laga dot, pizkat sikatzeko.
  • Mosketoi guziak eta soka torlojodun hori (lazo?) pasilloko armarixuan dagoz. Ez neban euki garbitzeko denporarik (gabeko hamaikak ziran eta etxian barrabillak ebateko arriskua).
PD: aste honetan kazetari asko gure atzetik. Bizkaia Irratia, Radio Euskadi eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzako kazetarixak atendidu doguz.

2008/03/08

Iluntzarreko Lezan

080308: Petrus, Bikain, X jauna, Oier.

Illuntzarreko Lezara, sokorro fitxia prestatzeko. Instalaziñua errebisatzen eta konpontzen ibilli gara, baiña dana dala pendiente geratzen da taladruakin etortzia. Argazkixak eta krokisak etara doguz. Hurrengo egunerako, barrixekin etorriko gara praktikatzera, argazki gehixago etaratzera eta falta diran leku bixak esploratzera (500 gelia, eta lehelengo amildegiko repisako meandro txikixa).

2008/03/01

Zazpileiza

080301:Ander, X jauna, Urtza, Bikain, Igor, Oier.

Zazpileizetan (Nabarniz) yumar praktikak egitten. Igor eta Oier instalatzen, eta bestiak bertikalak eta frakzionamenduak praktikatzen. Amaittu eta gero, Eduk jarrittako eskulturian billa juan gara eta haitzulo txiki, errez eta zoragarri hori ezagutu dogu. Esperientzia mistikuak.