2008/04/27

Iñubijatik Maalerrekara


080426: X jauna, Oier.

Iñubijan sartu gara, "Igorren potzua" eta "7a+" geletako azpikaldiak errebisatzeko. Hasieran emaitzak eskasak izan badira be, X jaunaren begixetako X izpiak (hortik izena) bloke batzuen artian jarraipena topau dabe, eta ustez galerixa marjinal txiki bat zana hode luze, emankorra eta aukeraz betia bihurtu da. Azkenian, "Apirillan 26ko urjauzixan" geratu bihar izan gara, soka faltan.

Kanpoko planuekin alderatuta, pista ezkerrekaldeko lubakixan bertan genguazela konturatu gara. Bertatik doia Maalerrekia, eta ha harriartian galtzen dan ingurua ikuskatzen, hainbeste hobi penetrable ikusi doguz. Euretako bat haize korriente nabarmenakin, eta gaur lurpetik ikuskatutako guniakin konektatzeko aukera askokin.

Juan baiño lehenago, Goitxi basarrixan geratu gara leku-izenak galdetzeko. "Maalerreka" hor agertu da, eta bide batez beheko larre zabalen partia "Zelaata" izena dakala jakin dogu.

2008/04/13

Bihar teknikuak

inubija080401.jpg
080412 X jauna, Bikain,Oier.

Iñubija I-an bihar txikixak: Zisterna inguruan desobstrukziñua (40 metro barri, eta ez da amaittu); Katuan Pasuan gaiñetik ezkerrerako gune bi topografiau (desfondiak: estuasunetan agortu dira, eta beste zeozer be neurtu da baiña kronista hau ez zeguan bertan).

Arratsaldez, garbiketia Zallo auzoko errekan: sokak, petatiak, mosketoiak.

2008/04/06

Sevilla aldian


080406: Urtza, Ander, Bikain, X jauna, Oier.


Iñubija I-ko plana: Sevillako galerixan hazur muestrak hartu; bide nagusi inguru guztia topografiatu. Plan hau bete dogu, ez dogu ustekaberik izan, eta 10 ordu ta erdi egin doguz barruan. Kronista hau korputza banatuta, baiña gustora eta gauza produktibuak eginda moduan geratu da.

Barne bilatzailea