2008/04/27

Iñubijatik Maalerrekara


080426: X jauna, Oier.

Iñubijan sartu gara, "Igorren potzua" eta "7a+" geletako azpikaldiak errebisatzeko. Hasieran emaitzak eskasak izan badira be, X jaunaren begixetako X izpiak (hortik izena) bloke batzuen artian jarraipena topau dabe, eta ustez galerixa marjinal txiki bat zana hode luze, emankorra eta aukeraz betia bihurtu da. Azkenian, "Apirillan 26ko urjauzixan" geratu bihar izan gara, soka faltan.

Kanpoko planuekin alderatuta, pista ezkerrekaldeko lubakixan bertan genguazela konturatu gara. Bertatik doia Maalerrekia, eta ha harriartian galtzen dan ingurua ikuskatzen, hainbeste hobi penetrable ikusi doguz. Euretako bat haize korriente nabarmenakin, eta gaur lurpetik ikuskatutako guniakin konektatzeko aukera askokin.

Juan baiño lehenago, Goitxi basarrixan geratu gara leku-izenak galdetzeko. "Maalerreka" hor agertu da, eta bide batez beheko larre zabalen partia "Zelaata" izena dakala jakin dogu.

Barne bilatzailea