2015/01/25

Atxabrin-en hasi eta Atxabrón-en amaitxu

Part.: Antua eta Josu
Pelikularen kritika ona zen. Bost izarrekoa: "Un bozo muy bonito de 37m...", "De aquí a Lezate...", "Es como estar en las galerias del Sahara de Lezate...". Kritika hain ona zen, ze Antua eta biok (ni resakakin) Atxabrin-eko -45m-tara utzi zen desobstrukzioa egitera joan gara.

Leza honen garaiera ohikoa baino handiagoa izan da. Hori dela eta lau petate eraman ditugu bion artean. Lezaren sarrerara heldu bezain laster konturatu nahiz, agian Lezatera heltzeko falta diren 350m desnibelak bajatzea posible izango dela oraingoan. Atxabrinek aukera hori emango digula... JA!

Sartu bezain laster ordea, Antua, bidez konfunditu eta faltarik egiten ez zuen estuazun batzutan ibili gara gora eta behera. Beroketa... Halako batean bidea topatu eta han hasi gara jeisten. Eztuasun 1, eztuasun 2, 3 eztuasun, eta 37m-ko putzu zoragarria!! -45m-ak heldu diren arte.

Bertan zegoen desobstrukzioa zain. Hasieran mailuakin, eta jarraian indar gehiagorekin, zabaldu egin dugu. Pasatu eta... aiba! galeria desfondatu egin da!! "Traeme cuerda, arnes, taladro...". Bitartean, haizea etengabe irtetzen. Hotza, oso hotza. Agian "Gozillo" bat daukagu zain. Plantan lezatetik oso hurbil gaude, baina kotek -350m falta direla esaten digute.

Halako batean Antuak, "no voy a decir nada, pero he tirado una piedra y no he oido el golpe...".

Emozioa: "nivel MAX"

Soka instalatu eta beheraino! 3m!! eta gero beste 5m! guztira 15m... :-( Antuak golperik ez du entzun, ze kobazuloa erabat procelosoa bihurtu da. Lokatza non-nahi, pareta, sabaia eta lurrean.

Beste bi eztuasun ere pasatu ditugu. Eta jarripena, haize eta guzti, desobstrukzio batean utzi dugu. -60m inguruan.

Gaurko irteeratik bi konklusio atera ditut:
1. Jendeak ez daki pelikulei buruz.
2. Hobe du, Atxabrin-ek jarrera aldatu, ze bestela Galarregi II deitu ahal izango dugu.

LEIZEAK EZ DIRA ZABORTEGIAK!!!

DOLINA BATETIK ZABORRA JAURTITZEN BADOZU, EZ DA DESAGERTZEN...

URAK ERREKAN BEHERA DARAMA ETA AZKENEAN ZUK EDATEN DUZU!!!

Nazkagarria da Lea-Artibai eta Urdaibai moduko paraje ederretan horrelako lekuak topatzea... Zaindu ingurunea!!!

2015/01/17

Atxabrin, Lezateko giltza?



150117: Antua, Iñaki, Gotzon, Oier.

Atxabrin (Aulestia). Antuanek astelehenian topau zeban lezihau. Artadi eder batian zabaltzen da, argi eta garbixa, eta 10 bat metrora allegau zan bera. Hortik aurrera, estuasunak baiña jarraipen argixa. Lehelengo bide ebidentienetik jaitsi dira (ni ez nintzan kabitzen), baiña ez dabe jarraitzeko modurik topau. Gero beste jaitsiera paralelo batetik: lehelengo estuasun bat pasau eta gero, Gotzonek egin dau lehelengo saiakeria; ez zan sartzen, eta pizkat nasaittu eta gero (lur soltia kenduta) katazulo baten geratu da, potzu haundi baten kabezeran. Gorako maniobria errezteko espatula kolpe bat emonda, Antuan jaitsi da aurretik instalatzen, eta gero danok atzetik. Potzu ikusgarri eta sakona, zabala eta dana koladaz eta formaziñoz tapizauta; ahal danik eta gitxien zikintzen saiatu gara, danak leku beretik pasauta. Errekatxo bat daka barrenian, gaur 0,5 l/s inguru zerabixana. Sedimentuen itxuriangaittik, tarteka barren hori urez betetzen da eta hónek sedimentuak meandruan jarraipena blokeau dabe. Jarraipen posible bi identifikau doguz, espatula biharra eskatuko dabenak. Bertan lekuan grabedade tranpa bat ipiñi dot, fruta zatitxuekin.

Sarrerako gelatxuan hazur asko ikusi doguz, ganadu edo zaldixenak itxuraz; halan be, ez apurtzeko baztartzen saiatu gara. Handik behera be ikusten ziran, sarreratik jausitta itxuraz. Jakitunak, leziau Lezate gaiñian gelditzen dala esan dabe, azken sifoian inguruan. Gaurko topuan KMZ-ak ikusitta, ederto ikusten da hori eta lekuan interesa biderkatu egitten da.

Bio lagin bakarrak sarrerako gelatxuan bakarrik hartu dittudaz, handik behera ez dot ezer ikusi eta: Meta menardi 1, 3 masma ipurdihaundi txiki, Trichoniscoides 1, marraskillo ertain 2, marraskillo txiki 1.

2015/01/14

Argin Zuloa



Falloak badaude esan. Lehenengo "entidadezko" topoa da eta...

Oraindik inkognita bat dago...

2015/01/12

Torca de Carlista.

Gure taldekide den Javi Morenok, Diego Dulantoren laguntzarekin (http://descendedor.blogspot.com.es/), 2014 urte osoa eman dute (ekainetik gutxi gora behera) Karlistaren troka famatuari topografia berritu bat egiten.


Gaur egungo teknikekin, gero ta gehiago ikusten dira kobazuloen 3Dn egindako topografia ikusgarriak (Santimamiñe, Chauvet, Ardalesko trinitateko kobazuloa...) normalean Leica 3D eskaner pisutsuekin egin ohi direnak.

Espeleologook, ez dugu gehienetan tramankulu hauek erabiltzeko aukerarik (benetan pentsaezina da Karlistaren trokaren bertikaletatik tramankulu hau zintzilika eramatea), baina aukera dugu eskuragarri ditugun material xumeagoekin eta pazientzia askorekin emaitza politak lortzea.

Javik eta Diegok, Disto X2 batez baliatuz, zenbait sarrera egin dituzte leize famatu honetara, 3Dn topografia berritzaile bat egiteko asmoarekin (aurrekoa G.U.M. taldeak egindakoa da, orain dela 50 urte inguru).

Hona hemen emaitza:

2015/01/11

Olabarri: Putzuak, Harriak, Lokatza, Sonbreroaren teknika eta Meditación trascendental (-127m, No coment...)

URTARRILAK 10, Gotzon, Antua, Oier, Idoia, Josu, Martín eta Iñaki.



Jende asko agian leza batera joateko ez? batek esan duen moduan, pasaden astean Argin Zulorako ez ziren hainbeste "boluntario" egon.

Eguna ongi hasteko, "buri"-a etxean ahaztu dut, beraz forro polar batez eta kantzontzilo hutsekin bajatu dot lezia.

10:30-11:00ak inguru sartu gara. Potzu ikusgarrixa sarrerakua, baina hurrengoan hobeto jarri beharko dugu inbentoa, lokatz bloke batzuk erortzen zirelako, eta 67 metro izatean, ba akojonatzen du.

Behin behean....
(No coment...)

Bi magoen lan ikusgarri baten ondoren -127 metrotara utzi dugu topoa, estuasun batean haize ugarirekin. Eta denok lezio asko ikasi ditugu, nik adibidez, sonbreroaren teknika, Gotzoni nire espeleobizitza osoan zehar eskertuko diodana. Eskerrik asko.

21:30etan heldu gara kotxeetara bizirik, hori ere eskertzekoa da.

****************************



150110: Gotzon, Idoia, Antua, Iñaki, Martin, Josu, Oier.

Olabarriko lezan. Lehelengo Olentzero potzuan argazkixak egittia tokau da: Gotzonek behetik gora kamariakin, Idoiak esegitta eta nik goittik behera flashakin egin doguz, eta bestiak puntara aurreratu dira. Potzu barreneko estuasuna pasau, eta meandro-katazulotik aurrera eginda, Gotzon hankaz aurrera pasau zeban potzua instalau eta hortik aurrera esploratzera juan dirazela uste dot. Izan be, Olentzeron bertan zeguan hildako ugaratxo baten inguruko kokuak hartzen entretenidu egin naiz, eta konturatu naizenerako Gotzon eta Idoia aurreregi zeguazen; estuasuna pasatzen saiatu naiz, baiña toraxak ez zestan emoten eta ez naiz ausartu aurrera egittera.

Horretara, gaur egun kontenplatibua tokau jata: lehelengo orduan koko billaketan jarduteko aprobetxau dot, bai ondo aprobetxau be! Gero zehaztuko dot harrapautako guztia. Bigarren orduan, gorputza pizkat berotzeko potzua igo eta jaisten ibilli naiz, bide batez sokorroko kontrapesuan aparatu aldaketa bizkorra praktikauaz. Hirugarren orduan, pizkat aspertzen hasi naiz: zeozer jan eta erdi-lo-erdi-esna egon naiz lurrian jarritta. Potzua igo ta jaisten barriro hasi naizenian, bestiak etortzen sentidu dittudaz.

Kanpora allegau naizenian, kontenplaziñotik konbertsaziñora pasau gara, bestiak urten ahala. Banan banan, eta jausten ziran harrixak sahiestu biharraz, operaziñua asko luzatu da eta beste hiru bat ordu pasau dira Martin desinstalatzen urten arte. Aittu dotenangaittik, terminusetik aurrera meandro bat nasaitzen jardun dabe (5 espatula kolpiak, maillukadak eta korputzak tatarrazian entzun dittudaz) Josuk eta Antuak txandaka, postura eskasian biharrian; gero oso nekatuta urten dabe. Antza danez, katazulo txiki baten atarixan geldittu dira, haize korrientiakin, postura errezian nasaitzeko modukua. Guztira, 25 metro gehixago plantan eta -15 altzaduan.

Bio: ugaratxuan gorpuan inguruan Quaestus (10-15); har zuri txikixak, seguraski euli larbak (2); pareteko txokuetan masma txikixak (6-8); Meta menardi (1); Meta bourneti (1); Lithobius (5-6); Elona (1); har haundixa (1); opilioi bakartixa (1); intsektu baltz txikixa (1); intsektu zuri txiki saltokarixa (1); miriapodo zuri txikixa (1).

2015/01/07

UB-009 Berije Lezia

Part.: Ritxar, Antua eta Josu

Pasadan astean egon ginen Berije-ko dolinan urzuloa eta lezia esploratzen. Ur zuloa bloke-kaos bat zen esplorazio arriskutsukoa. Lezia aldiz, jeits, esploratu eta topoa egin genuen.



2015/01/05

Erregeen oparia

NUN NAGO?


  


2015/01/03

SISTEMA DEL GÁNDARAN, KANTABRIAN

URTARRILAK 3, Gotzon, Antua, Oier, Idoia, Javi, Josu eta Iñaki.



Urteko lehen zapatu honetan Gandarara joan gara, hidrologia gailuekin zenbait neurketa egiteko kolektore honetan (108 km osatzen dituen galeria sarearekin, ez dela gutxi).

Kolektorearen bi adar nagusiak neurtu ditugu: emaitza probisionalak, 260-300 litro/segundu lehenengoak (gehien ezagutzen den sektorea) eta 1100 litro/segundu bigarrenak (sektore garrantzitsuena eta guztiz ezezaguna). Oier-ek ere, bioespeleologia lagin bilketan jardun du, eta emaitza pozgarriekin gainera.

Baina gauza hauek gutxiengoak izan dira, izan ere egun polita bizi izan baitugu gaur Espeleologiaren Himalaia den  Alto Asón-eko bailara honetan.

Eta gainera, konpainia ezin honean, Patrick Degouve (http://karstexplo.fr/blog/) eta Peter Smith (http://matienzocaves.org.uk/page1.htm) espeleologo handiekin. A zer sorpresa, etxean azken honen liburu bat daukadala gogoratu dudanean!

***
















150103: Patrick Degouve, Peter Smith, Javi, Gotzon, Idoia, Josu, Iñaki, Antua, Oier.

La Gandara (Kantabria), EEE-n aparatuekin neurri hidrologikuak hartzera (aforuak, tenperaturak...). Aukera parebakua Gotzonek hainbestetan eta hainbestetan goretsittako eskualdeko zuluei trazia hartzeko; benetan be, galerixen dimentsiñuak inpresionatzeko modukuak dira. Gaiñera, ohore haundixa izan da Patrick deskubritzaille eta esploratzailliakin jardutia, etorkizunian gogoratuko dan pertsonia, Sandrine emaztiakin batera. Bestalde, gaurkuan Peter hurreratu jaku Matienzotik; Ason alboko eskualde horretan aspaldittik esploraziñua daroien inglesak be interesauta ei dagoz hango sistemetan mota honetako frogak egitteko... Elkarlan interesgarrixa gaurkua, beraz.

Gaur egin dogun ibilbidia ez da iñundik iñora gogorra izan (500 bat metro erreken bilguneraiñok, 120 kilometro dittuan kueba batian...), baiña erakustaldi modura lagin esanguratsua izan da. Beste lagin mota batian, biologikuan, ni neuriakin ibilli naiz: bestiak neurrixak hartzen ziharduela zera harrapau dot nik; errekako aporte txikixetan: 7 bat Trichoniscoides?, miriapodo zuri 1; han bertan, ittogin baten azpiko potzuan, Scutigera itxurako 1, baiña zurixa eta oso txikixa (0,5 mm zabal, 3 mm luze); Lithobius itxurako bat be ikusi dot, baiña iges egin desta; gorutzkuan, sarrera azpiko gelan, Meta menardi 1 eta Meta bourneti 1.

Etxerutzkuan, Patrickek euren bordara gonbidatu gaittu, guk ezetz eta ezetz jardun arren (jente larregi etxe txikirako). Bertan ezagutu dogu Sandrine, eta Gotzonen komentarixuei erreparauta pizkat bildurtuta genguazen arren (gitxienez ogrua zala pentsau zeikian), emakume atsegin eta maitagarrixa begittandu jata!




2015/01/01

2015 · Urte Berri On - ADES & Mundak Explorers

Abita, 30 de diciembre; Santi Urrutia, Santi Yaniz (photos), César Xplorer, Rober Garay








Barne bilatzailea