2015/01/17

Atxabrin, Lezateko giltza?



150117: Antua, Iñaki, Gotzon, Oier.

Atxabrin (Aulestia). Antuanek astelehenian topau zeban lezihau. Artadi eder batian zabaltzen da, argi eta garbixa, eta 10 bat metrora allegau zan bera. Hortik aurrera, estuasunak baiña jarraipen argixa. Lehelengo bide ebidentienetik jaitsi dira (ni ez nintzan kabitzen), baiña ez dabe jarraitzeko modurik topau. Gero beste jaitsiera paralelo batetik: lehelengo estuasun bat pasau eta gero, Gotzonek egin dau lehelengo saiakeria; ez zan sartzen, eta pizkat nasaittu eta gero (lur soltia kenduta) katazulo baten geratu da, potzu haundi baten kabezeran. Gorako maniobria errezteko espatula kolpe bat emonda, Antuan jaitsi da aurretik instalatzen, eta gero danok atzetik. Potzu ikusgarri eta sakona, zabala eta dana koladaz eta formaziñoz tapizauta; ahal danik eta gitxien zikintzen saiatu gara, danak leku beretik pasauta. Errekatxo bat daka barrenian, gaur 0,5 l/s inguru zerabixana. Sedimentuen itxuriangaittik, tarteka barren hori urez betetzen da eta hónek sedimentuak meandruan jarraipena blokeau dabe. Jarraipen posible bi identifikau doguz, espatula biharra eskatuko dabenak. Bertan lekuan grabedade tranpa bat ipiñi dot, fruta zatitxuekin.

Sarrerako gelatxuan hazur asko ikusi doguz, ganadu edo zaldixenak itxuraz; halan be, ez apurtzeko baztartzen saiatu gara. Handik behera be ikusten ziran, sarreratik jausitta itxuraz. Jakitunak, leziau Lezate gaiñian gelditzen dala esan dabe, azken sifoian inguruan. Gaurko topuan KMZ-ak ikusitta, ederto ikusten da hori eta lekuan interesa biderkatu egitten da.

Bio lagin bakarrak sarrerako gelatxuan bakarrik hartu dittudaz, handik behera ez dot ezer ikusi eta: Meta menardi 1, 3 masma ipurdihaundi txiki, Trichoniscoides 1, marraskillo ertain 2, marraskillo txiki 1.

Barne bilatzailea