Mostrando entradas con la etiqueta kortezubi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kortezubi. Mostrar todas las entradas

2025/03/10

ADES Errekan gora!


 20250309: Oskar E, Koldobika, Gotzon, Oier.

Basondo (Kortezubi). Atzoko explo jardunaldi gogoangarrixa egin zeben Oskarrek eta Carlos Takomanok: urpetik sartuta, ADES Errekan gora jarraittu zeben, urjauzixa eskaladan gaindittuta, eta aurrera "martxa militarrian" territorixo ezezagunetan aurreratu ziran, galerixa horren espeleometrixia bikoiztuta, harik eta bloke anabasa baten atzera egittia pentsau zeben arte. 01:00ak aldian urten ziran eta, ordu txikixetan, ez dabe lo askorik egin kontizu: 03:00etarako topo datuak KMZra pasauta zittuezen, eta gaur goizian han etorri da Oskar barriro, barko jardunan osteko konjetura-stormingian parte hartzera, eta bertan geratutako materixala etaratzen laguntzeko. Izan be, gaur horretxetara sartu gara: bertan geratutako gauzak 4 petatetan sartu eta, ondo kargauta, kanpora ekartzeko. 

Arazo barik egin dogu, eta Lezikan zeozer hartu eta gero, Sarrikoleara juan gara, bertako biztanlieri euren terrenuan egin nahi doguzen arva probak azaltzeko; argi berdia emon deskue.

2024/10/06

Armintxe, Bustenkoba, Bosquete

 20241006: Petrus, Gotzon, Oier.

Aste hau mugimendu handikoa izan da.

Lehenik, astean zehar eginiko eurien ostean, Armintxen (Lekeitio) uholde episodio berri bat errejistratu dugu, bertako grabatuen "3 sektorea" ur lokaztuarekin berriro zikinduz (ohikoa da hau urtean bizpahiru aldiz gertatzea). Etsigarria da, bertako labar-arte aztarnategia aurkitu genuenetik 8 urte pasatu berri diren honetan, Administrazioaren aldetik uholdeen arazoa oraindik konpondu barik egotea.


 Zapatuan, ostera, Kortezubin izan gara. Azkenaldian herrian egiten ari garen esplorazio handiei segida emanez, oraingoan Bustenkoba historikoari tokatu zaio. 5 orduko explorazio eta topografia saioaren ostean, bi inkognita gelditu dira esploratzeko, haietako bat haize korronte sendoarekin. Gainera, kobazuloaren hirugarrengo sarrera bat aurkitu dugu.


 Zapatu-domekan, baita ere, Euskal Espeleo Laguntzaren Simulakro Orokorrean parte hartu du. Kasu honetan zailtasun nabarmeneko leize bat aukeratu da, Sima del Bosquete (Izaba). Leize honetan jada erreskate bat burutu zen 2016ean, eta desobstruzkioen ostean Anialarrako sistemaren ebakuazio bide nagusia izateko aukera handiak dituenez, interesgarria zen bere ezaugarriak eta zailtasunak ezagutzea. Ederki ezagutu ditugu bai! Ustekabez betetako ariketa izan da, benetako erreskate batean kontuan hartu beharko diren hainbat eta hainbat detaileez jabetzeko balio izan diguna. 



2024/08/01

Ereñoko Arroilaren aurkikuntza


  20240731: Oskar E, Gotzon, Antua, Oier.

Basondoko Potoa. Juan dan zapatuko aurkikuntzan ostian (Olaldetik gorako 5 sifoia gaindittuta, galeria haizedun barrixak 100 metrotan), gaurko helburua sifoian topografixa zehatza, eta parte haizedunian zirriborro poligonala egittia izan da. Urpekari baten ekipua eruateko justo xamar, baiña allegau gara lekura; eta hurrengo ordu luziak planifikau doguz: ordu 2 sifoia topo, ordu 1 exploraziñua, ordu 1 bueltarako. Han juan da Oskar, eta konturatzerako Gotzon "espora fasian" sartuta zeguan, tela erreflexiboz estalittako eskiña baten. "Kabroia!" pentsau dot nik, "honek egin jok bere txokua eta bestiok hor konpon!". Baiña ez, itxuria: espazio minuskulo horretan, hirurok egotia aurreikusitta zekan! Ahal danik eta pegauena noski, eta etanol kandela batekin. Halan egin dogu ba, bi izter-urkulu eta hirugarrena bizkarka, hiru ordu gitxienez eta biharbada lau egoteko mentalizauta. Hotza gogorra izan da (kanpoko bero asfixiantiakin gogoratuta, hobeto eruaten zan) baiña txarrena ez da hori izan, ez bada eze posturia mantentzia -aldatu bihar zan bakotxian, zafarrantxo itzala zalako-. Azkenian Oskar uste baiño lehenago itzuli da, ordu bi ta erdira; albiste onekin gaiñera: ixa km 1 topografiau dittu, eta beste galeria haundi bat topau dau, Ereño aldetik datorren laterala, topografiau barik geldittu dana (gitxienez beste 200 m). Lastarrikerako norabide nagusixan, ostera 6garren sifoi bat topau dau. Bata zein bestia, hurrengo baten urpekari gehixagokin lagunduta ekin biharko jakon esploraziño ezin interesgarrixagua... 

Gaiñera, Ereñotik datorren adar barri honek aurreikuspenak hausi dittu, kota diferentzial haundixak (ixa 200 metro!) hipotesis erakargarrixeri bidia zabalduta... Hain da eze, adituak hasi dira esaten aurkikuntza hau, bere garaian Paltzuaran errekia topau izanan parekua izan leikiala. Eta hori asko esatia da, gero!

2024/07/20

Basondo: Errealitate Paraleloaren esplorazioa, eta bio laginketa


 240720: Carlos, Urtza, Antua, Gotzon, Oier.

Basondoko Potoa: gaizki kontatu ez badur, Historian haitzulo honetan sartu den 3. espedizioa osatu dugu (1. urpekariak izan baziren, eta 2. joan den asteko ikuskatzaileak).

Gaurkoan, talde bitan banatuta jardun dugu: batetik, Omabeititxiko aportean, Errealitate Paraleloaren sektorean esploratzen aritu gara, 400 bat metro berri.

Bestetik, bio laginketan jardun dugu, Oma erreka nagusira heldu eta amont sifoirainoko tartean, Uzta ona, galerien ikusgarritasunarekin gozatuz!

2024/07/14

Basondo: Errealitate Paraleloan

 


240714: Antua, Oier.

Basondoko Potoan. Gauzak bizkor doaz (Omaerrekako Sistemaren sektore berri, handi eta ezezagun honetan sartu izanaren grina igartzen da!), eta lekua asko aldatu da joan den zapatuan egon nintzenetik. ADESeko kideek ordutik hona egindako saioetan, tutu sendoa ezarri da (eskerrikasko Espartako lagunak!), eta beheko badaezpadako harria 3 puntalez hartuz eta torlojuz lotuz aseguratu da. Halan, sarbide segurua lortuta, atzo abiatu zen esplorazioa. Urpekariek topografiatutako bidea errebisatu zen, argazkiak eginez eta hainbat inkognita identifikatuz. Lehenik Omabeitiko aportean behera, eta gero Omaerreka nagusiko galeria handietan, amont eta aval. Gaur helburua apalagoa izan da: sarreran brikolagea, eta bio laginketa. Gainera, Omabeititik irten barik, Antuanek Errealitate Paraleloaren Gela aurkitu du, eskalada bat mereziko duena, agian haize korrontearen azalpena emateko.

Bio laginak: 1 Lithobius, 1 Neobisium, 1 Oxychillus, 1 Cryptazeca, 10-15 Iberozospeum, 1 Meta.


2024/06/29

Pintxazua Basondon


 240629: Peña, Urtza, Koldobika, Antua, Gotzon, Oier.

Aurtenetxe (Basondo, Kortezubi). Javi, etxeko jaunan baimena eskuratuta, bere terrenuan beherengo dolinia desobstruitziari ekitten detsagu, behera allegau dirazen urpekarixekin bat egitteko. Eguna ezin da txarragua izan (euri asko), baiña aukeria aprobetxau biharra dago. Harrixak, hondakiñak eta lokatza banatuta (asmua da, material honekin gero zarradura bat eraikitzia) lehelengo pare bat ordutan metro bat sakondu dogu. Gutako batzuk alde egin bihar genduala, bestiak segidu dabe eta beste metro bat kendu dabela esan deskue. Bixar segiduko dabe, pintxazo garrantzitsu hau behingotz burutzeko esperantziakin. 

PD: habemus sarrera barrixa! Segurtasun kontu batzuk konpondu biharko diraz, baiña bixamonian, domekan, helburua lortu dala jakin dot.

2022/02/06

Omabeititxiki

220205: Unai, Oskar F, Gotzon, Antua, Oier.

Plana E-075 Omabetitxiki lezan (...) desob izan bada be, Ai Ene tabernan uste baiño gehixago luzatu gara, GIS gailluak egokitzeko minikurtsillo baten. Horretara, 10:30etan urten gara bertatik, Santa Luziatik materiala hartzera pasau, eta hara abixau garanerako 11:00ak pasauta izango ziran. Behin lezan, desob taldia estuasunetan aurrera egin dau, eta ni lehelengo 50 metrotan neure lagin bioespeleologikuekin entreteniduta geratu naiz. Eurei kaixo esateko buru-gorputza estuasunetan pixkat sartu dot, justu bildur/paniko arteko sentsaziño hori pixkat igartzeko (entrenau bihar da!) eta kanpora, eguardirako etxian egon bihar nintzan-eta. Pozik, kanpora ni bakarrik urtetzia lortu dotelako behintzat (ez da erreza! eta behiñ etxian, ukondoko eta orkatilleko min gozo horrek, saiatu naizela gogoratzen...).

Gaiñera, Lezikako parkiñian arropaz aldatzen nenguan, onduan familia bat bazkaltzera etorrittakuak. Aittitta etorri jata galdetzera, nun genbizen, eta bera be ibillittakua zala, eta... zein izango, eta GEVeko Juanjo Agirre! Poztu da gure esploraziñuen barri izatian.

Gerora jakin dogunez, pretentsiño askorik ez zekan sartualdi honetan uste baiño gauza gehixago lortu da. Nik 13:00ak aldian egin dot hanka, eta "pare bat saiakera egin eta amaitzeko" asmua, uste baiño gehixago luzatu da: azkenian 18:00etan urten dira, 200 metro barri explorau dabela esanez, eta jarraitzeko aukeriakin, Oma errekara bidian. Estreinaldi ona, Unairendako! Hori ez da beti gertatzen eta.

 Gaur jasotalo lagiñen zerrendia:
2 marraskillo biribil
2 Oxychillus
2 Meta
1 miriapodo
4 Lithobius
5 Quaestus
Bestalde, Gotzonen esanetan fonduan saguzar bi ikusi dittuez.

2020/07/11

Hello panic my old friend

200711: Martin I, Gotzon, Antua, Oskar E, Oier.

(translator friendly basque)


Hello panic, my old friend
I've come to talk with you again
Because a vision softly creeping
Left its seeds while I was caving
And the vision that was planted in my brain
Still remains
Within the sound of silence


Espeleologian daramatzadan 15 urteetan, esku bakarrarekin konta ditzaket Beldurra (letra larriz idatzia) sentitu dudan aldiak; ez preseski arriskuarekin lotuak (arriskua, espeleologian, gutxi pasatzen dugu mendizale "normalen" aldean) nire une berezi hauek ez baitira bereziki faktore horrekin lotuak izan, baizik eta estuasunekin edo, gaur bezala, harrapatua izatearen beldurrarekin.

Sentsazio berezia da, panikoarena; ez nuke esango gustukoa denik, bistan da; baina gerora, une horiek igaro ostean, geratzen zaidan hondarra ona da. Zerbait ondo egin izanaren nolabaiteko sentsazioa. Beldurrak, abantaila ebolutibo bezala, norbere burua zaintzen lagunduko balu bezala. Ez dugu ahaztu behar kanposantuak jende ausartez beteta daudela.

Ez dut tratatu bat idatzi nahi (nahiz eta horrenbesterako emango lukeen, gaur izan dudan sentsazio uholdeak). Bakarrik, nire gogorako, lurrin arteko flash batzuen inpresioak gorde: berez, sifonatzen ez den sifoi bat -pasatu ahal izango nukeena-; bloke artean sartu naizenekoa (duela bi aste ezagututako eremu bera); lagunak bloke horien ezegonkortasunari buruzko oharra (guztiz zentzuzkoa) egin duenean; egoera horretan galdutako beste laguna gogora etortzean, alarmak salto egin didan unea; itzulerarik gabeko bidean sartu aurretik atzera egiteko aukera; esploraziorako oztopoa ez izateko gogoa; eta etxean zain ditudanak; eta beste aitzaki merkeren bat; eta bihotzaren taupadak entzuteko mailan jarri zaizkidanean... Ez diot buelta gehiagorik eman nahi izan, eta bueltatzeko moduan nengoenez (bidea gogoratzen nuen), kanpora egitea erabaki dut.
 
Berez, ez da alferriko eguna izan niretako. Martin I-ren topo horretan zeozertxo lagundu (gaur Galeria Fetidoa, mirakuluz ubegitik kanpora isurtzean iturri garden potable bihurtzen den ur hori, alegia), eta betaurreko barik ere koko batzuk jaso; nik horrekin eguna egin dut, eta besteak eskalada hori egitera joan diren bitartean, kanporantzko bidea lasaia izan da. Halabeharrez. Bide filosofikoa. Beste behin ere, umetoki atabikotik jaiotzerako bide sinbolikoa eginez.

Erreka nagusira itzuli naizenean, eserita egon naiz; gustora; hamar minutu bai. Bizi izandako larritasuna liseritzen; nire ahalmenen mugak ondo hartzen. Umore onez, eta bakardadeaz gozatzen. Eta, kanporantzko bide atseginean, beste une bat ere gelditzen; sarreratik 20 bat metrora, kanpoko argiaren geruza lurrintsura begira, nire medio honetan nire mailan mugitzeko ahalmenarengatik zoriontsu. Eta are, boluz bolu, errotaz errotako bidezidorretik, hor ere presa barik, errekatxo sorgindu horretako urjauziak begiendako diren baltsamoaz gozatzen.

Bio laginak: Pseudoniphargus? 2, Pseudosinella? 3 edo 4, Gyas titanus lizundu bat, armiarma txiki-ertainak 2-3, Ischyropsalis 1.

Alien ibarrolae


2020/06/27

Bolunzulo, topo akuatikoa


200627: Martin I, Gotzon, Xabi, Antua, Oier.

Bolunzulo, errebisiño topografikuakin jarraitzera. Gotzonek esaten dabenari beruana kendu behar izaten jako, baiña azkenian arrazoia izango dau eta Bolunzulo gure zonako kuebarik luzena izango da; Ibarrolan lanaren emaitzak argittuko desku. Gaur mailla aktibuan ibilli gara, fresko-fresko, talde bittan banatuta: aurreko bixak urjauzixak, potzuak etabar instalatzen, eta atzeko hirurak topografian. Igual eguneko aurkikuntza onena beheko sifoi biren bat egittia izan da (fisikoki), Toboganan igo-jaiste guztia ekiditzeko balixo dabena... apnea txiki baten prezio merkian.

Neuri "txartel eustaille" tokau jata, beraz denpora nahikua eta sobran izan dot kokoren bat harrapatzeko (gitxi, eze, gaur rolexetara nindoianez, antiajorik-eta ez dot ekarri). Jardunaldi politta izan da: atzekuok ixa zazpi ordu egin doguz azkenian, eta geldirik gitxi. Banekan egur pixkat hartzeko gogua! (ez da "garai heroikuetakuak" beste, baiña... ni neu be ez naiz lehengua!).

Bio lagiñak: 3-4 masma txiki (klase bikuak, barrena), Lithobius 1, pseudosinella tipokoren bat igual (dozenaka ikusi dittudaz, baiña harrapatzeko gatx! ez nago seguro potian sartu dirazen).

2020/06/21

Ereñozarre


200621: Antua, Xabi, Gotzon, Maite, Oier.

Plan lasaixa Ereñozarren. Lehelengo, XXXXXra, solstiziuakin eguzkixak sarrerako xxx grabauakin egitten daben argi-jokua baieztatzera. Xabik aurreikusittako moduan, izpixak 11:00etan jo detsa. Hortik aurrerako interpretaziñora... ni ez naiz allegatzen. Doctores tiene la iglesia... ;-)

Gero, E-086 Sarrikolezara, oin dala 15 urte inguru Antuak lagatako puntua errebisatzera. Artian espeleologo hasibarrixa, gaur esperientzia haundiduna, baiña bere ondorixua ez da oso desbardiña izan: bigarren estuasuna pasau dabenian (nik lehelengua bakarrik pasau dot), lurrez betetako zoru baten amaittu diraz Frantsesen Laku alderutz progresatzeko bidiak. Erdi alturan haize korriente minimo bat somatu dogu (1/10 Beaufort-Etxebarria); baiña desob lanei ekitteko hori baiño gehitxuago beharko geunke.

Bio aldetik, azken leza honetan saguzar bat ikusi dogu (ez desta astirik emon espeziea zehazteko). Eta jasotako lagiñak: Elona 1, Oxychillus 2, masma ertain 2, Zospeum 2, marraskillo biribil txiki 1, Meta 1, 4 txindurri hori.



Oharrak:
  • Oskar E, zuk eskatutako moduan, Santa Luzian ontzi bat laga dot (alkohol potiak eta pintza bat). Lagiñak jasotzen dittuanak, ez ahaztu mesedez nun hartu dirazen apuntatzia (kuebian izena, koordenadak eta fetxia; onena, "papel de horno" zati baten harkatzez idatzitta, potian barruan bertan).
  • Martin I, argitalpen bat eruan dot Gurutze Gorriko artxiborako: "Boletín del Museo de la Espeleologia", lehenengo 20 zenbakixak.
  • Mariano, aldizkari horrekin batera, Expé materialan faktura potolo bat, ADES-en izenian, kontabilidaderako.

2020/06/14

Bolunzulo

 
200613: Oskar E, Oskar F, Oscar Edelweiss, Tito, Gotzon, Martin I, Oier.
 
E-16 Bolunzulo. Helburuak: topo barrixa hastia, bide akuatikua instalatzia. 
 
Azken aurkikuntzen ostian (LL taldearenak, batez be), zulo enblematiko honen topografixia berregitteko premiñia zeguan; eta Martin I- diziplina horretan hasteko asmua dakanez, bertan hastia erabagi dau (ez dozu leku makala aukeratu!). Lehelengo prozedurak erakutsitta, eta aholkuak emonda, beharrari gogoz ekin detsa; gaurkuan lehelengo zatiko sektore fosilletan jardun dau, eta bere zirriborruei begira, emaitzia ona izango dalakuan nago. Berakin ibilli gara Oskar E, Gotzon eta ni, gure gauzetan (zulo eta txoko guztiak errebisatzen, eta kokotan). Oskar, danari emonda, koko-biltzaille aparta dala be erakutsi desku: ikusiko dogu zenbat irauten daben troglo-ehiztarixen mikromundu lilluragarri honetan.

Beheian, barriz, beste Oskar bixak eta Tito ibilli dira, eta kontau dabenez lehelengo galerixako amaieraraiñok allegau diraz, enkargautako behar hori ondo beteta. Ostean, Martinen gurasueneko atarixan tarte gozo bat pasau dogu, hirugihar barrita energetikuak, polboroiak eta zerbezak hartuta. Hau menu alternatibua ez bada, zer?

Bio lagiñak 3 potetan jaso doguz:
1. Gyas 1, Ischyropsalis 1, masma minuskulu 1
2. Masma txiki zuri 1 (Etxebarriae), 5-6 Zospeum vasconicum. Ustez Oxychillus formako marraskillu minuskulo bi be sartu dittudaz (Aldasoroi) baiña gero potian billa ez dittudaz topau.
3. 4 bat Trichoniscoides, 3 masma txiki marroi, 2 Quaestus noltei, txitxara fin 1.

2019/03/31

Oma azpiko bide ezezagunetan



190330: Gotzon, Antua, Martin I, Oier.

Bolunzulo. Nik neuk egun erdixa baiño ez nekan, eta beraz ez dakitt zehazki zein zan plan ofiziala; bestiak kontauko dabe. Jaurlaritzaz diruz lagundutako laginketa-materixala probatzeko eguna zan, eta horretarako sarrerako sektore fosilletan geratu naiz, bestiak sektore akuatikuan barneratzen ziharduela.

Martiñen aittittanetik sartu eta gero (beti ahozabalik lagatzen gaittu gizon horren ortuak, eta bere edadian mantentzen daben kreatibidadiak), 150613-tik ikusten ez neban galeria ikusgarrixetan sartu gara. Sartu eta segiduan agurtu gara, bakotxa bere biharrari heltzeko: nik errez topau dot bestiak azaldutako bidia –sektore hau ez neban ezagutzen- eta galeria majo baten trepetxo barrixekin testak egitten hasi naiz.

Oso emaitza ona: hasteko, nere helburu printzipala (Zospeum vasconicum iheskorra) bost minutura topatzen hasi naiz. Ederra aldia, lupa argidunekin eta ganorazko pintzekin jardutia, edo azken urtian erabilli doten teknika potrozorrixakin –materixala higatzen edo galtzen doia...-. Bai ikusi, eta bai jaso: hildako oskol zurixak, zein oskol transparente bizixak. Hogei-hogetabost bai; nahiz eta gaur (hau bixamonian idazten nabil), potiari begira, ikusten doten euretako asko bidian zatittu dirala, eta... dan-danak ahotxo prominentia galdu daben?? (kasualidade putia izango litzake gero, vasconicum guztiak zatittu izana eta bestiak ez?). Dana dala, jasotakua jasota –Carlos Prietondako biharra- neretako garrantzitsuena oskolok IKUSI izana da, gaur estraiñekotz.

Halan, lupiakin jasotako bio lagiñak asko izan dira: Zospeum, Trichoniscoides?, oskol bivalvuak, Oxychillus itxurako txiki-txiki batzuk, eta Quaestus bat. Hórrek txikixok danak pote baten sartu dittudaz eta beste baten makroskopikuak: Lithobius, linifido bat, Zospeum itxurako haundixak... Bueno, asko izan dira eta Carlosek ikusiko dau hobeto. Hori bai, ezin detsat tentaldixari eutsi eta, klasifikau baiño lehen, etxian pare bat argazki egitten saiatuko naiz, lupa binokularrekin eta USB mikroskopio + argazki kamaria probauta, Tolosako “Indixua”ri kopixauta! ;-)

2015/06/20

2015-06-20 Bolunzulo







Barkatu Martín!!! Bolunzulora joan gara, plana Galarregi desekipatzea zen baina... badakizu! cría cuervos y te sacarán los ojos!

Tira, esan behar da, ez garela pasa sifoiaren bestaldera, bukatu egin zaigu. Dolatazulotik saiatu beharko da, baina ez izan esperantza askorik...

Buzeatzaileak bigarren sifoi batera heldu dira, EREÑOra bidean.

Ondo pasa InterRailen!





2015/06/13

Lastarrike-Bolunzulo 2 taldetan



(nota para lectores furtivos) Bistan dozue, irakurle maittiak, espeleologuak denporia zertan pasatzen dogun: kobetan turismua egitten, saguzarrak uxatzen eta lurpeko ekosistemak izorratzen. Gaur egunian, juan dan 60 urtian lez; Foru Aldundixak ederto dakixen moduan.

 150613: Gotzon, Josu, Iñaki, Martin, Lotina, Idoia, Oier.

Bolunzulo. Lehelengo laurak Lastarrikeko sifoi osteko “LL sektore” barriko inkognitak aztertzera eta ahal dana esploratzera; azken hirurok Lotinari laguntzen, ustez txikixa zan sifoia ikusteko.

Ustez, bai. Sartu-urten bizkorra izan bihar zana urpeko laminadore haundi, zabal (3m) eta garbixa bihurtu da eta, aldapan behera 7 metro sakoneraiño allegau dana, eta hor horizontal bihurtu dana. Punto horretan sokia amaittu jako Lotinari, eta jarraipen bisual argixa zekan lekuan bueltia egin bihar izan dau. 20 m inguru aurreratu dittu N norabidian. Botillak (2,50 eta 2,70 bar-ekin amaittu dabe), aletak eta beste tresnak bertan laga doguz hurrengo murgillaldirako prest; Laurent informau dogu.

Bio aldetik: “L sifoi” inguruan Trichoniscoides? 4 edo 5 ale. Urtetzerutzkuan, sarrerako goiko bypassetan (hondar eta harri txintxar artian) Quaestus, masma eta opilioi? txikixak (8-10 ale), intsekturen bat (danak oso oso txikixak, ez dakitt zelan harrapau dittudazen be).

Urten dogunian bestiak ondiok barruan ziharduen. Kontauko dabe gero!

Puntako laurak
============

Oier, Idoia eta Lotina utzi eta errekan behera joan gara Lasterrikeruntz. Ezker, eskuin eta goialde guztiak begiratzen ahalegindu gara, baina ez zegoen galeriarik inondik. Ia bukatutzat eman dugunean lana, azken sifoiaren gainean, fraktura bat ikusi dugu alturan. Gotzonek pasamanos bat jarri dau eta, barriro geratu gara ekipatu beharra dagoen leku batean. Beste pasamanos bat jarri behar da ikusteko jarraipenik baldin badago.

Jarraitu ezkero, sifoiari bypass bat egiteko aukera egongo litzateke. Beraz, ekipatuta utzi eta irten egin gara. Bertan utzi dugu Terrestreok, Omaerreka esploratzen jarraitzeko aukera bakarra.



2015/05/23

LL de Victoria



150523: Lotina, Laurent, Gotzon, Iñaki, Antua, Mariano, Santi, Martin, Oier.



Talde bittan banatuta, goizian goizetik Laurent eta Lotina Lastarriken behera sartu dira, sifoirik sifoi, azken denporaldixan topautako galerixetan zihar. Juan dan astian errekia entzundako puntura juan dira, eta beste guztiok Bolunzulon behera sartu gara, danok puntu horretan 11:00etan egoteko hitzartuta. Susmatutako moduan, allegau besain laster alkar entzun eta ixa ikusi dogu: ondo egindako topografia eta kalkuluen ondorixua! Loti eta Laurentek sokia instalau dabe, eta 3 frakzionamendu eginda “LL pausuan” behera guregana errez allegau dira, justu-justu “V” formadun estalagmita bateraiñok. Euforia, argazkixak... Gaurkua egun haundixa izan da, Lastarrike eta Bolunzulo bat eginda geratu diralako “Omaerrekako Sisteman”.

Gero, danok gora igo dogu, oiñ arte urpekarixak baiño ezagutzen ez zittuezen galeria barrixak ikustera. Afluente bat da, txarto ulertu ez badot Gabika aldetik datorrena, eta benetan ikusgarrixa Oma Errekiakin bat egitten daben zonia: Herkulesen Kolumnak... Apal Formako konkreziñuak, uran gaiñian... dana Kortezubiko lurpeko luxuzko spa horretan.

Ondiok ez dot Lastarrike ezagutzen: batzu bertara juateko urten bihar ziran, urpekarixei materixala etaratzen laguntzeko, eta Gotzon, Iñaki eta Antua juan dira; beste laurok galeria barrixak ezagutzen geratu gara. Laurent eta Lotina bere leku naturaletik urten dabe (urpetik), eta gu Lastarrike aldera eta Bolunzulo aldera doiazen sifoien artian inkognita posiblien billa ibilli gara. Asko dago han begiratzeko... Ni neu ez dot “makiñia” larregi fortzau nahi izan, eta Lastarrike sifoian aurreko urjauzira allegau baiña ez dot jaitsi, indarrak gordetzeko; eskerrak, kanpo aldera justo-justuan allegau naiz eta.

Bio aldetik, koko asko hartu dittudaz, hainbeste eze, kontua be galdu egin doten. Danak erreka nagusi ondoko terraza haretsuetan eta hormetan: 4 edo 5 liniphiidae, lithobiusak beste horrenbeste, beste 2-3 klase masma, danak txikixak (Prietok emondako pintza barrixekin, zelako ondo!), 2-3 retinella, 3-4 zospeum, miriapodo bat, karabido bat... Koba osuan Quaestus billa ibilli banaiz be, ez dot alerik ikusi... urtetzian sarrerara allegau garanian arte. Kanpua bistan nekala, 4-5 ikusi dittudaz korrikan, baiña danak iges egin deste.

Lorpenak lorpen, gaur gehixen lilluratu nabena paisajia bera izan da. Bolunzulo lehelengotz bisittau nebanian lez (2008xan, nere noten arabera), errota eta boluen artian haraiñok jaistia sorgingarrixa da guztiz. Gaur, gaiñera, Martinen aittittan etxetik egin dogu sartu-urteeria, eta hango ortu berezittik pasatzia be –altzairuzko landara harrigarriz beteta- ahozabalik laga gaittu. Urten garanian, Martinen gurasuak ezagutzia, eta harek etara deskuen merienda ederra jatia benetako plazerra izan da!