2015/06/13

Lastarrike-Bolunzulo 2 taldetan



(nota para lectores furtivos) Bistan dozue, irakurle maittiak, espeleologuak denporia zertan pasatzen dogun: kobetan turismua egitten, saguzarrak uxatzen eta lurpeko ekosistemak izorratzen. Gaur egunian, juan dan 60 urtian lez; Foru Aldundixak ederto dakixen moduan.

 150613: Gotzon, Josu, Iñaki, Martin, Lotina, Idoia, Oier.

Bolunzulo. Lehelengo laurak Lastarrikeko sifoi osteko “LL sektore” barriko inkognitak aztertzera eta ahal dana esploratzera; azken hirurok Lotinari laguntzen, ustez txikixa zan sifoia ikusteko.

Ustez, bai. Sartu-urten bizkorra izan bihar zana urpeko laminadore haundi, zabal (3m) eta garbixa bihurtu da eta, aldapan behera 7 metro sakoneraiño allegau dana, eta hor horizontal bihurtu dana. Punto horretan sokia amaittu jako Lotinari, eta jarraipen bisual argixa zekan lekuan bueltia egin bihar izan dau. 20 m inguru aurreratu dittu N norabidian. Botillak (2,50 eta 2,70 bar-ekin amaittu dabe), aletak eta beste tresnak bertan laga doguz hurrengo murgillaldirako prest; Laurent informau dogu.

Bio aldetik: “L sifoi” inguruan Trichoniscoides? 4 edo 5 ale. Urtetzerutzkuan, sarrerako goiko bypassetan (hondar eta harri txintxar artian) Quaestus, masma eta opilioi? txikixak (8-10 ale), intsekturen bat (danak oso oso txikixak, ez dakitt zelan harrapau dittudazen be).

Urten dogunian bestiak ondiok barruan ziharduen. Kontauko dabe gero!

Puntako laurak
============

Oier, Idoia eta Lotina utzi eta errekan behera joan gara Lasterrikeruntz. Ezker, eskuin eta goialde guztiak begiratzen ahalegindu gara, baina ez zegoen galeriarik inondik. Ia bukatutzat eman dugunean lana, azken sifoiaren gainean, fraktura bat ikusi dugu alturan. Gotzonek pasamanos bat jarri dau eta, barriro geratu gara ekipatu beharra dagoen leku batean. Beste pasamanos bat jarri behar da ikusteko jarraipenik baldin badago.

Jarraitu ezkero, sifoiari bypass bat egiteko aukera egongo litzateke. Beraz, ekipatuta utzi eta irten egin gara. Bertan utzi dugu Terrestreok, Omaerreka esploratzen jarraitzeko aukera bakarra.



1 comentario:

nosoyunrobot dijo...

Me suena el del tiratxinas.


Barne bilatzailea