2014/07/31

Eta... bloke ostean...


Bloke ostean, zer? Zer egingo dogu hilebetean blokeak kentzen egon garenean?

- Galarregiekin hasiko gara? BUFFF. Ez, utzi ezazu.

Hobeto aprobetxatzen ba dogu egun ona; daukaguzan gauzak begiratzeko.

 

Lehenengo IS-070 goaz: 25 m. "galtzerdi" bat.

Gero goaz G-048 Ikustera: sarreran airea irtetzen dauena,
airean ipintzen dau bedarrak... Hemen zeozer gaizki exploratu dogu. Berriz etorri behar gara.


Azkenez Iñubija IIrara goaz. Irtetzen duen aire hotza ez jaku harritzen baina bai animatzen deusku sartzera.

     Lehenengo estutatsuna. - Baina Antua, ez da ahin besterako! Diño Gotzonek...

     Segituan solairu urez beteta, aire indartsua eta ur isostua. - Baina Gotzon, ez da ahin besterako! esaten du Antuanek...

Exploratzeko airea segitu behar dugu bakarrik, eta hau, arrakala batetik dator segitzen... segitzen... eta segitzen duena... Datorren egunean ikusiko dogu norarte.











2014/07/26

Egun luze luze bat...

Part.: Iñaki, Idoia, Martin eta Josu

Eguna ez da denok nahi bezala hasi, baina halako batean 12ak aldera Aritzgaine mendiaren gailurrera heldu gara Idoia, Martin, Iñaki eta Josu, Aritzgaine II desekipatzera, eta bide-batez desobstrukzioa bukatzera. Baina jaisten hasi bezain laister konturatu gara, espero genituen txapa eta sokak... missing zeudela. 7 txapa eta 30m-ko soka bat eraman dugu gurekin, materiale lagungarri bezela. Baina genuena segituan bukatu zaigu, desobstrukziora heldu gabe.

Baten batek Aritzgaine II bere garaian osorik desekipatu zuen. Beraz, hori behintzat eginda dago.

Gauzak horrela, bazkaldu eta Aldekoerrota desekipatzera joan gara, eta taladroa gurekin izanik, ba puntako desobstrukzioa ikuskatzera. Eta zelako desobstrukzioa!! Zelako haize hotza!! Eta zelako intentsitatea!! Ur soinua bestaldean! 30minutu eman dugu, lokatza kentzen eta magia sesio baterako lekua prestatzen.

Aldekoerrotaren jarraipena behintzat argi geratu da. Ez dago dudarik.

Bueltan bi soka ere atera ditugu, bata gainera ur-putzu baten sakonenetik idoiak aterata.

Irten, aldatu eta Ereñora kaña bat hartzera. Gaur, eta beti, merezi dugulako...

2014/07/14

Bakarti zaharra

Azkenean frantzezen plana ez da egin (denbora txarrak explorazioa atzeratzeko ahalkatu digu)) Eta orain zer egin? Ba... Omara noa. Dolatzazuloko lezia begiratzeko ta topografiatzeko dau; ba noa!



28 m.ko potzua; meandroa; ta -38 m. amaitu. 100 m.ko topografia eta autorretatuak atera eta larunbateko goiza pasatu da.


                            

Arratsaldean, hondartza; neska-laguna ta txokolatada... ez dago gaizki... zahar batentzat

Barne bilatzailea