Mostrando entradas con la etiqueta aixa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aixa. Mostrar todas las entradas

2024/05/27

Naturtzaindiakoekin, Aixan


 240527: Petrus, Javi, Oier.

Aixa (Itziar). ADESekook Enbata elkartearekin egiten ari garen monitorizazio klimatikoaren kontura, Naturtzaindia elkartekoekin topo egin genuen. Baita hurrengo laginketa elkar ezagutzeko aukera ona izan zitekeela pentsatu ere. Gutxi garenez, bil gaitezen!

Hitzordua Jorge, Iñaki eta Martarekin egin dugu. Printzipioz garai honetan Naturtzaindiakoek ez zuten aurreikusia Aixara bisitaldirik egitea -batez ere saguzarrekin aritzen dira, eta gaizki ulertu ez badut, ikustaldiak hibernazioan eta kumatze garaian egiten dituzte- baina gure bidean lagundu gaituzte, egiten ari garena ezagutuz, eta haien lanaren nondik norakoak azalduz. "Fronte burokratikoaz" gain (eremu latz eta inhospito horretan oso ondo mugitzen direla erakutsi digute!), Naturtzaindiakoak kanpo-lanetan aritzen dira: dozenaka gune monitorizatuak dituzte (ez bakarrik haitzuloak), eta bisita puntualez gain urte osoan biltzen dituzte datuak. Aixari dagokionez, bisitari kopuru handiarekin kezkatuak daude: instalatutako kontagailuaren arabera, 4000 bat pertsona sartu dira azken urtean (astero 76 bisitari, bataz beste) eta honek saguzarrak uxa ditzake. Arazoa ez da txikia, Gipuzkoa kostaldean animali hauek duten babesleku nagusia izan baita, Kantabria aldetik Ipar Euskal Herrirako tarteko atsedenlekua. Horri nola aurre egin, ez dago argi: bisitak kontrolatzea (hortik hasi dira), debekuak, zarradurak, hezkuntza... Edonola ere, edozein soluzio eman ahal izateko arazoaren karakterizazio bat behar da, eta bide horretatik lanean ari dira Naturtzaindiakoak, modu egokian ari ere.

Morroi laguntzaile noan guztietan bezala, begia zorrotz mantendu dut eta geldialdi teknikoak bio laginketarako baliatu ditut: horretara hartu ditut potean 4 Lithobius, Mesoiulus 2, 4 leptodirino eta Ischyropsalis 2.

Eguna jan-edanean amaitu dugu, eta kolaborazio bide berri hau urte askotarako izan dadila desiatuz.

2023/11/25

Aixa eta Lezate


  231125: Javi, Oier.

“Enbata 10 koba” proiektuan aletxua ipintzeko, gaur Javi gure Lemazain Handia laguntzia tokau jata Aixan eta Lezaten, parametro klimatiko/hidrologikuak biltzera. Dana ondo juan da, eta badirudi Javik parametro guztien neurketak jaso ahal izan dittuala. 

Aixa leku ederra da. Espeleologo-belaunaldi askoren esploraziño lekua, pare bat bidar egonda nenguan, Carlos Prietokin laginketan (sarreratik hurrago) eta EEL simulakruan (kanpoko komunikaziño biharretan); beraz, gaur sarrerako tramo nagusixetan egin dogun ibillaldixa barrixa eta ikusgarrixa izan da neretako bat. Intzidentzia txiki pare bat izan doguz, parte sakonian ipiñittako termometrua ezin izan dogulako topau (bisittarixak hartuta? onduegi ezkutauta?); azkenian datuak beste bide batetik hartu doguz. Beste bat, sarreratik hurreko tramuan gas detektoria txistuka hasi jaku, C02 balore altuegixangaittik; kanporakuan buruko min txiki bat baneukan, egixa esan. Bio lagin batzuk be hartu doguz: 2 Lithobius, 3 Trichoniscoides, 1 Oxychillus, 1 isopodo zuri txiki bat, 2 Mesoiulus. (...)

Lezatera juan gara gero, hamen biharra laburragua izan da. (...)

2019/05/06

Aixa, EEL simulakro barritzaille bat

 

190504-05: Josu Z, Idoia, Unai, Oier.

SIMULAKRUA

Puesto de Bocan arduria tokau jata; #ModoActividadDemencial eta #ModoEsperaInterminable txandakatuta, zapatu arratsaldian hónek notak idatzi nittuan:

EEL simulakrua, ezohiko moduan (aurre-alertaren kudeaketa, bilaketa, lehen interbentzioa, komunikazioak eta mediku asistentzia; konbokatuak: taldeburuak eta sorosle esperimentatuak, bakarrik). Halan, bagenkixan asteburu honetan zeozer gertatuko zala baiña zapatu goizera arte ez dogu jakin zer, eta nun: 7:30etan SMSa allegau da: espeleísta baten neskalagunak 112ra abisua emon dabela, mutilla bezperan Aixan sartu zala, eta ez dala itzuli. Beraz "modo prealertan" sartu naiz, hau da: gauza guztiak prestatzia, poliki eta trankil -armozu ederra barne- jardunaldi luze baten pentsamentuan. 8:30etan, koordinatzailliakin barriro kontaktau eta "modo alertara" pasau gara. Beraz Itziarko eskoletan ipiñittako PCrutz urten dot. 9:15etan allegau naiz bertara, eta izena emon eta gero, aginduen zain geratu naiz. Momentuz komunikaziño taldeko kide bakarra nintzan, eta beraz Hektor material taldekuakin batera, PB + pimprenelle + tedra montatzia tokau jaku. Halan, 3 billaketa taldien krokisa eta topua hartu, eta Aixa aurreko bidegurutzeraiñok juan gara. Han topau dogu Antxonio eta Urtzi "espeleisten" kotxia. Lehelengo gauzia: leku egokixak topau eta gure gauzak montau. Batez be Hektor ibilli da horretan; izan be, 10:00ak aldian lehelengo sorosliak allegatzen hasi dira, eta ni sarrera kontrolakin hasi bihar izan naiz. 10:41erako 3 taldiak sartuta zeguazen, eta Hektorreri montajian laguntzera noia, 12:24etan lehelengo komunikaziño saiakerak egin ahal izateko. Hortik aurrera, Txabilo II bihurtuta, hiru telefonotatik batera (zoratu barik) berba egittian plazera ezagutu dot. Arraixua! Pimprenelletik 2 eta 3 taldiak, Tedratik 1 taldia eta walkittik PC. Bueno, 17:42ak dirazen honetan burutik ondiok sano nagola esan neike, eta gehixago: agilidade mentalerako (sekulan ez naiz oso ona izan horretan) ariketa bikaiña dala, PBko hau. Inzidentziak, makinatxo bat (momentuz, orrialde bi). Komunikaziño arrakastatsuak, makinatxo bat. Eta ez arrakastatsuak be, gitxi ez. Oiñ arteko gorabehera nabarmenenak: lehelengo orduetan taldiak beheko maillako pasua topau ezinda ibilli dirala, pimprenellan baterixia agortziakin batera arazuak hasi dirala (baterixa zaharrakin kontakto gitxiegi, barrixakin larregi). Momentuz, guk dakigula, billaketa taldiak ondiok ez dabez galdutakuak topau. Aluak! Hamen ingurko kueba laberintikuenian galtzia be!!


Horren ostekuak: 3 taldien progresiñuen (eta desesperaziñuan) lekuko eta transmisore izan gara; komunikaziño sistema guztiak funtzionau dabe (baiña ez beti, barrukuak itinerante zebizen-eta). Mediko barrixak (Irene eta Itziar) kanpeoien modura itxain dabe egun osuan, eta “pazientia” agertzen ez zala ikusitta, ariketa inprobisatu bat egin da eurendako; Hektor barrura juan da zaurittuana egittera, eta Unai etorri jata laguntzera; baterixen arazuakin aprobak egin dittu, eta ondorixuak etara dittu. Azkenian billaketa taldiak ezin izan dittuez Antxonio eta Urtzi lokalizau (gero jakin dogu zona 2 ekialdian zeguazela) eta, instrukziñuei jarraittuta, 22:00etan urtetzen hasi dira. Halan be, paradoxikoki. jentia oso oso pozik geratu da, Iñaki Latasa barne (“llevaba 30 años queriendo hacer ésto”); akatsetatik asko ikasi dogu, eta mota honetako simulakruak gehixago lantzeko gogua unanimia zan. Kanpora bidian, galdutakuak, billaketa taldiak eta medikuak alkar topau dabe eta danak batera urten dira; azkenak 22:41etan pasau dira PB-etik. Dana desmontau, balizak kendu, eta PC-ra afaltzera.


MOVIDAS DIVERSAS
Anbientia ona izan da, eta danetik berba egitteko aukeria izan dot, jente diferentiakin.

(...)

2013/03/14

(Bideuakin) Opilioi ehizian


130309: Carlos, Jagoba, Oier.

Carlos Prietok eta Jagoba Malumbresek gonbidatuta, Ischyropsalis kabernikolen sekuentziaziño genetikoko ikerketarako laginak hartzera, Arno eta Izarraitz inguruko haitzuluetan.

Olatzen egin dogu lehelengo saiakeria, Kobaldeko hobixan. Laster topau dogu bidia itxitta, kaleko argixak bistan. Zulo ikusgarrixa, erreza eta bisittia merezi dabena: baiña ez zeskuan balixo gaurko helbururako.

Ziñua alderutz jo dogu hurrengo; bertan ez dogu biztanlerik topau, eta beraz itsu-itsuka juan gara bertako kobia topatzera. Ez dogu lortu, jakiña.

Ziñuatik gora, Jentiletxetan billa hasi gara; eta sasi asko jan eta gero, hara nun topau doguzen Ziñuako andra-gizonak etxerako bidian. Han geratu jakuz, autotik jaitsi eta azalpenak emonda; gizonak gurekin etorri nahi zeban sasi artetik! Eskerrak andriak eta guk arropak ez apurtzeko konbentzidu dogula...

Jentiletxetan, lehelengo koba bikotxa ikuskatu dogu; estua baiña politta, beherakako meandruana batez be. Opilioirik ez doguz ikusi (oso siku zeguan dana), eta Carlos masmak hartziakin konformau bihar izan da. Saguzar nahikotxo ikusi doguz (kueba guztietan) eta eurei trabarik ez egitten saiatu gara egun osuan.

Errez topau dogu hirugarrengo jentil etxia; sarrera txikittik sartuta, bolumen haunditxuaguak zittuana, baiña biologikoki bardintsu. Bazkaltzera juan gara.

Izarraitz aldian, Aixa izan da gure helburua, aukera gehixen bertan izango gendualakuan; ez dogu hutsik egiñ.

Ischyropsalis kabernikolen asuntua azaldu deste Carlosek eta Jagobak. Ulertu dotenangaittik, Lea-Artibai-Urdaibaien ez da topau halakorik (Ischyropsalis guztiak “nodifera” dira, eta hau berez kanpoko espezie bat da, ez kobatakua). Gipuzkoa aldian, barriz, Carlosek berak espezie kabernikola barri bat deskribatzen dihardu (momentuz izenik ez dakana), eta halakuak harrapatzia zan hain zuzen be gure gaurko objetibua.

Ba, hara nun nere potiak etaratzen dittudazen (Carlosi emoteko nekazenak), eta... sorpresa! Oñizko lezan 2013-I-5an harrapautako opilioia... espezie barri honetakua da! Oker ez banago, Bizkaixan topau dan bakarra; eta espezie horren eremua Gipuzkoatik Bizkairaiñok zabaltzen dabena. Ahozabalik geratu naiz; dana dala hobe txapligorik ez botatzia, laboratorixoko konfirmaziñuan zaiñ.

Aixan behera (zelako sarrera ikusgarrixa), 1 eta 2 geletan bueltaka ibilli gara eta harrapaketak ugarixak izan diraz, hezetasunak lagunduta. Opilioiak (Ischyropsalis barrixak, arrak eta emiak, Gyas titanus...), masmak, akaruak, anfipoduak, lithobius... gogoratzen dittudazenak. Bertan emon dogu denpora gehixena.

Handik kanpora, Carlos gogotsu zeguan eta Mendarora juatia proposau dau, Aranerrekan gora bide baztarrian markauta zeguazen hiru zulo ikustera. Bertara juanda, hiruretatik bat be ez dogu topau, baiña bai interesik ez zeken beste bi. Eta euretako baten... beste sorpresia. Kata arkeologiko sakon baten barruan, ardixa eta arkumia urten ezinda. Mendaron udaltzainik ez dagonez, 112-era deittuta amaittu dogu eguna.

Argazkiak.org | Ardixak katan © cc-by-sa: ades