2013/06/30

KOBAZULO BARRIA OMAN (Kortezubi-Nabarniz)



        

                         

El abuelo si que sabe...

Part: Antua, Leire eta Josu

Gaur Arminetako kobara bueltatu gara, aspaldian ibili garen helburuarekin jarraitzeko. Desobtrukziorako materiale guztiak hiru petatetan batu, eta Arminetako katazuloan sartu gara barriro. Pasadan astean erdi eginda utzitakoa bukatu eta beste desobstrukzio sesio potente bati ekin diogu katazuloan. Bat, eta nahikoa! harri guztiak atera eta katazuloaren beste aldera pasa gara!! azkenean!! Eta.... ce fini. Haizerik gabeko gelatxo bat, eta errekarentzako desague txiki bat.

Hala ere, azken putzuaren gainaldeko beste katazuloak ez du, aurkitu berri dugun gelatxoarekin konektatzen. Eta bertan ere erreka entzuten da. Beraz... badakigu nondik jarraitu. Baina argala izan beharko da, ez baitago leku askorik bertan mugitzeko eta. Betiko komentarioak tarteko zirela "... yo creo que Gotzon si entra...", Armineta desekipatu eta kanpora irten gara berehala.

Goizegi zelakoan, orain hiru aste, Atxondorekin konektatu dezakeen putzura bueltatu gara. Materiale guztia genuen eta... 20 minuturen buruan, listo, putzua zabalik geratu da. Itxura interesgarriarekin. Baina.... oso arriskutsu dago. Putzuaren gainean, 3-4 metrotako blokeak daude enpotraturik, eta gu, beraien azpian zulo bat zabaltzen. Akaso ez da ezer gertatuko, baina... ufff. Beldur gehiegi ematen du. Apuntalazio planen bat edo prestatu beharko da. Hurrengo ostegunean komentatzeko geratuko da.

Usansolora bueltatu, espeleo-poteo bixkat egin, bakoitza norbere etxera bueltatu da.

Asko edo gutxi, zerbait egindako sentsazioarekin gelditu gara behintzat, eta bestela el que no se consuela... es porque no quiere.

2013/06/29

Zubitxutako galeria fosillen billa






130629: Iñaki bonberua, Idoia, Gotzon, Oier.

Zubitxutara, goiko galeria fosillen aukeria baloratzera. Sifoi aldera juan gara lehelengo. Han Iñaki eta Idoia aporteko galerixia desobstruitzen geldittu dira, eta Gotzonek eta bixok kanporako norabidian hasi gara begira.

Trepada batzukin Gotzonek aukera guztiak agortuta ikusi dittu (ni ez nago hain konbentziduta...). Oiñ arte oharkabian pasautako meandro ezkutu baten gora be egin dau (estuasunian amaitzen da). 130202xan nik ikuskatutako galerixatik sartu da Gotzon, toki beretsura allegauta. Gero nik tximinixa laban batetik gora egin dot (bury eta buzuan 7 bana eginda) eta Gotzonek gorago bebai (nere bizkar eta sorbaldak ondo zapalduta), haize korriente txikixa zekan baiña hau be estuasunian amaitzen zan. Sarrera aldeko goixak sarrerako arrakala bera izatiangaittik deskartau doguz, trepada txiki batzukin. Ez dogu taladrorik erabilli be egin.

Idoia eta Iñakigana bueltau gara. Pare bat metro egin dabe aurrera, paretak estutzen diran leku bateraiñok. Haizia zetorren baiña bypass itxuria hartu detse. Argazki bat etara dogu eta kanpora.

Kokuak harrapau dittudaz, danak beheko errekan: Gyas 1, 3 Lithobius, Elona? 1.

2013/06/22

Armiñetan etekin gitxi



 http://4.bp.blogspot.com/-OttVhzdDIWM/T_Ma4zbDCTI/AAAAAAAADS4/NNqn_KZQ3f0/s1600/ARGINETA+12-7-1+(4).jpg
130622: Mariano, Gotzon, Idoia, Antua, Ritxar, suhiltzaille bi (Iñaki eta Uri?), Oier.

Zeberioko Armiñetara: azken bertikaletik beherako errekazuluan desobstrukziñua, “Jornos Txiki” potzutik gorako meandrua ikustia, eta barrukaldian eskalada bat. Lehelengo bixetan saiatu gara, hirugarrena ez nago seguru.

Ura zetorren desobstrukziño lekuan behera, eta presa txiki batekin konpondu dabe hori; espatulekin arazo teknikuak egon ei dira (gero kanpuan konpondu dirazenak) eta etekiña gitxi izan da beraz.

“Jornos Txiki” (tranpoliñan lekua) potzutik gorako leihatilla horretan egin dau Gotzonek, reunixo bakarra ipiñitta eta zati bat librian; hortik gora Ritxarrek eta neuk segidu dogu. Meandro sekundario bat da, goittik behera datorrena; guztira 15 bat metroko desarrolloko bide bat, aldapan gora, koladekin, eta kanpoko derrubixuekin itsututa; ez guztiz, halan be, eta leihatilla estu batzu geratzen dira, honutzko haiziakin, eta bidiak barriro behera egitten dabela ikusi leike. Hor geratu da gauzia, etorkizunian jarraitzeko interesik bada edo. Dana desinstalau dogu anilla+monty bat galduta.

Beheko desobstrukziño saiua ziharduala, Marianok eta bixok erreka eskumaldeko aporte batetik gora egin dogu, Generalisimuan Katazulua nasaitzeko asmotan (...). Pala eta piketiaz jardun dogu burua sartu ahal izateko, eta momentuz ez da sala haundirik ikusten. Jarraitzeko aukeria dago baiña.

Bioespeleologia aldetik, hiru eremutan lortu dittudaz harrapakiñak:
-         “Jornos Txiki”ttik gorako derrubixuen artian: 1 Elona quimperiana?, 1 Elona quimperiana modukua baiña zurixa, 1 marraskillo espirala, 1 kakalardo adarra?
-         Erreka maillan, aporte siku baten: 2 miriapodo, 2 intsektu (0,5 mm zabal 1 mm luze), 2 ur-buztan?
-         Generalisimuan Katazuluan: Ischyropsalis bat.

Kanpuan materixala garbitzeko leku ederra dago, beraz garbi-garbi etxera aspaldiko partez. Gernikan poliziako batzu atzetik ibilli jakuz, sospetxosuak giñan kontizu, arpegi zikiñekin eta arropa deskonjuntauekin, zapatu arratsalderako jente apainduan artian.

2013/06/17

Armiñetako Tornilloak eta Pajita Magikoak

Part: Ritxar eta Antua, Josu eta Unai

Gaurko domekako helburuak hiru ziren: Jabik eskatutako tenperatura-sonda bat jartzea Armiñetako sala handian, eskalada bat egitea eta desobstrukzio bat. Sonda jarri dugu, eskalada hurrengorako utzi dugu, eta desobstrukzio ia dena egin dugu. Beste aldean, oihartzuna behintzat entzuten da, eta badirudi pare bat metro barru zabaldu egingo dela. Ea egia den, ze helburua Hatxondon sartzen diren uren kolektor handietara jeistea da!

Cast: Los objetivos de este domingo eran tres: poner una sonda de temperatura pedida por Jabi en la sala grande de Armiñeta, hacer una escalada y una desobstrucción. La sonda la hemos puesto, la escalada la hemos dejado para otra vez, y hemos hecho casi toda la desobstrucción. En el otro lado, al menos se oye eco, y parece que a un par de metros se ensanchará. A ver si es verdad, porque el objetivo es bajar a los grandes colectores de las aguas que entran en Hatxondo!

Behera jeisteko lehenik, ekipatzeko-klase praktikoa egon da Unaientzat. Hanka artean norbera baino handiago den petate bat sokaz beteta jarri eta benga. Atzean daudenetako baten bat badirudi aspertu egin dela, baina ekipatzailearen ustez "bomba" pasa dute adarra jotzen. Esaera Zarrak esaten zuen bezala: "da igual, aunque equipes bien, te van a criticar"...

Armiñetako salan tenperatura sonda jarri dugu lehenik. Eskalada egitea ere pentsatu dugu, baina egun bat beharko luke honek bakarrik, horregatik desobstrukzioan zentratu gara.

8tik sei magia truko ondo irten dira. Hasieran problema teknikoren bat ere egon da. Arrakala horizontala zen, eta gatera batean amaitzen zen, zabaldu beharreko gatera. Pilo bat "kanto-rrodau" ere kendu ditugu. Gaur errekarik ez zegoen han sartzen, eta bentilatua egon arren airea ere ez zen oso indartsua. Baina Antuak eta Ritxarrek oso konbentzituak ematen zuten, azkenengo handik sartzen ikusi zuten errekak konbentzituta!

Azkenean 5ak aldera irten dugu Armiñetatik, lurrazalean ikusten ez den karst-aren azpitik. Beste 2 ordu gehiago eta Iñubijako sarrera beste tardatuko genuen!



2013/06/16

Iñubija I, aspaldiko partez


Argazkiak.org | Iñubija I © cc-by-sa: ades



130615: Unai, Josu, Gotzon, Idoia, Oier.



Iñubija I-era aspaldiko partez. Helburu nagusixa Sevilla aldian desobstruitzia da, beraz 10 ordutako jardunaldixa aurreikusi dau Gotzonek. Nik, baiña, lehenago urten bihar izan dot zulotik (umiak gaixorik) eta beraz koko-ehizian ibilli naiz, koba honetan estraiñekotz. Katuan Pausuraiñoko tartia alkarrekin egin dogu danok, eta harako bidian uran markekin harrittuta geratu gara. Oin dala hille batzutako ufaletan, kontizu, urak mailla oso altua hartu zeban: sarrerako potzuko bigarren kabezeran ikusi dogu orbela (errekian nibela baiño 25 bat metro gorago!!!!), pasamanoko sokia etenda topau dogu eta Laberinto del Fauno be dana urpian geratu izanan zantzuak ikusi doguz (koskabilluak iztarrixan ipiñi jakuz, imajinauta bakarrik); zer esanik bez “7a+ Gelia”...



Katuan Pausuari traza ona hartu detsat: Ritxarrek bloke hori kendu ostian errezago pasatzekua-edo; hurrenguan probaukot. Hara allegautakuan, baiña, bestiei agur esan, eta kanporako bidia lasai hartu dot dana ondo begiratzeko asmoz. Lehelengo, zisterna partian jausteko tranpia instalau dot, ogi eta saltxitxoizko karnata onduan. Goierriko Trenbideko Tuneletik zihar abixau naiz, eskuma-ezker-gora-behera begiratuta, baiña ez dot bizitza izpirik ikusi. 7a+ gelako “patinaje pistan”, barriz, materia organiko gehitxuago zeguan (orbela) eta lithobius batzu, pseudosinella? bat, oniscus? bat eta marraskillus ñimiñus bat topau dittudaz. Aramuen Gelara pasau naiz, bertan nittuan nere esperantza gehixenak (esplorau genduanian masmaetxe bat ikusi genduan, hortik izena) baiña ná de ná. Gelan gora eta behera pasiau dot, eta ezer-bez-iñun-bez. Halan be, beste jausteko tranpa bat instalau dot bertan, karnata klase berakin. Aramuen Gelatik Telemetruan Potzuen aldera pasauta, beste lithobius bat harrapau dot. Hurrengo gelak, Laberinto del Faunua, sokan gora, meandruan goiko partia, lenarreko sokia, errekia, pasamanua, urteerako lehelengo sokia, kabezerara allegau naiz ezertxo be ikusi barik. Ehizia amaittu zalakuan, kanpora urtetzeko gogoz.... hara nun ikusi doten azken momentuan, begi ertzetik, kabezerako instalaziñotik hurre... opilioi bakarti haundi bat! Eskuak dardarka, ez dot asko begiratu, nahixago izan dot lehen bait lehen harrapau iges egin aurretik (Illuntzarrekuen lehengusua ete???). Kalerako azken tramuan gora, bigarren opilioi bat, hau gaztia eta txikixa, lehenguan lekutik hiru bat metrora; hau be harrapau dot.

Honaiñok neuria. Oiñ beste ekipokuen txandia!
 

---------------


FALLEROAK PIÑUBIJAN BEHERA!

Aspaldiko partez ez zela egiten Ades-en horrelako 10 orduko sarrerarik. Helburua: Sevilla eta gero dauden kolektoreen amaieran dagoen putzu-arrakala estu baten kontinuazioa edo ez ikustea. Baina azkenean, Gotzonek esan bezala: "se acabó". Arrakala itxi egiten da behean. Koordinazio on baten ondorioz, 7rak aldera irten gara berriro Iñubijatik kanpoko Piñudijara. Baina birrinduta urten dugu. Pozik lan ona egin dugulako, baina triste Iñubija amaitu zaigulako...

Oierren muestreo biologikoaz aparte, beste lauok, Idoia, Gotzon eta Zeberioak Sevillarantz abiatu gara, bertan Falla Balentzianoak montatzeko asmoz. Fallero Mayor bat, bi Mago aprendiz eta Guia bat (aprendizentzako) petatean abituallamientorako jamoi bokadillo eta Fantarekin. Han utzi ditugu kotxeak piñudixan, Piñubijan.

Koba ikusgarriago bihurtzen da gero eta sakonago joanda. Katuaren Pasuan gora, hankentzako apoyo "artifizialak" edukitzea ASKO eskertu da, baten batek punteria faltaren bat ere izan bait du zuloan igartzerakoan.

Gero Sevillararte, "buff", "hau nola pasatzen da", "menuda caida que hay aqui" eta halakoak entzun dira. Sevilla inguruko harri blokeetan, gure Oskarrez gogoratu gara berriro. Hitzak sobran daude...

Azkenean heldu gara Kolektore fosil haundietara. Tubo freatiko ederrak eta haundiak, askotan estalaktita zuri-zuriz apainduta. Batzuk Goikoetxerekin konparazioak egiten ere hasi gara. Goierriko trenbidearen galerietan hasi gara oinez ibiltzen. "El Cañon Del Colorado" ere pasa dugu, ze egia esan, ber-eskabatutako sedimentu pila erraldoi hoiek hori bera ematen dute!

Gero lana hasi da. Tubo Freatiko handia, bapatean amaitzen da derrunbe batekin. Oier Gorosabel, zure "Sebillan" kanpamentua egiteko eta 3 eguneko Pico y Pala-ka hasteko proposamenarekin Zeberiotarrak ados gaude!

Eskumetara, arrakala-meandro bat hasten da, eta erreka berria, Cañon del Colorado ebaki duena, handik galtzen da (erreka dagoenean). Gotzonen inkognita-putzua ikusi dugu. Joder, hortik baja behar da?!

Lana, koordinazioa, Gotzon behean, Josu ia behean eta Unai pixka bat gorago. Varita Magikoak elkarri pasatzen, petateak gora eta behera, espeleologoak berriro gora, berriro behera, ederra paliza! 3 bat magia truko egin, eta actuación brillante. Txalo zaparrada, edo hobeto esanda, harri zaparrada!

Kristoren lana egin dute Fallero Mayor-ak eta bere laguntzaileak. Erdi hilda kolektorera irten dutenean, Fanta, jamoi bokadiloa eta txokolatea. Ez dago txarto!

Putzua amaitu da. Baina amaitu al da Iñubija, Urgitxi handiaren kabezera? bai?

Ikusiko dugu...

2013/06/09

EspeleoModelismoa La Vernan

Part: Idoia, Santi Yaniz, Unai

La Verna bisitatu nahi genuelako batzuk, La Verna Berriz bisitatu nahi zutelako beste batzuk, eta La Verna-ko Salan dagoen ur-jauzi ikusgarriarekin punto pendiente bat zutelako beste batzuk, han joan gara hirurok Zuberoa aldera, Pierre de San Martin-eko mendien barrenean dagoen sala erraldoia disfrutatzera. Han, argazki piloa atera dugu (eta zelako argazkiak!), eta sistemaren erreka galeriak ere bisitatu ditugu. Hura bai Karga zeukana errekak!

Belaguako baso-kontra batean, Santiren furgonetan, pasa dugu ostiral gaua. Hurrengo egunean, zita geneukan 9-10 aldean Arrakotxepian (La Vernako bisiten parkina eta rezepzioa). Godart-ek eta beste neskak oso ondo hartu gaituzte, ze ez dute eduki problemarik esateko nahi genuen beste egon ahal ginela La Verna-n. Salako argiak ze ordutik ze ordura utziko zizkigun piztuta ere esan digu.

Lehenengo bisita 10rretan zenez, 9ak pasatxo hasi gara Santa Grazi-ko eliza kontratik hasten den baso pistan gora furgoneta hartuta, errebueltaz errebuelta, pagotegiz pagotegi eta Amildegiz amildegi altura hartzen gindoazen bitartean, Arpidia-ko arroilean gora. Santik, bitartean, Zuberoa-ko arroil eta barranko guztien izenak aipatu dizkigu.

Basoko garbiune batean, kareharrizko horma kontran burdinezko ate bat, eta inguruan egur berrizko kaseta bat, barruan Pierre de St Martin-eko kuadro-topo handi batekin.

"Hasta los dientes" prestatu gara, linterna mota ezberdinak, tripodea, flash-ak, kamara, eta baita radio eta pinganillo bat bakoitzarentzako. 10rretako bisitaren furgoneta heldu denean (10 bat neska gazte frantses), guardaespaldasak gehiago ematen genuen espeleologoak baino.

La Vernara heltzeko tunel artifizial bat pasa behar da. Han sartu gara "bisita" guztia, eta freskura ederrak joten zuen tunelean. Miradorera irten dugunean, berriro kanpora irtetzea bezala izan da, baina gauez.

Pilo bat argazki atera ditugu angulu guztietatik urjauzi inguruan, Santik argazkigintza klase batzuk ematen zizkigun bitartean batzuri. Ikusgarria geratu da, hori bai, batzuri aurpegia, paparra, hankak eta "beste" zerbait ere kongelatu zaigu hari begira, kriston ur haize hotza botatzen zuen eta!

Errekan behera ere joan gara, gelak utzi digunerarte behintzat. Ura, harri artetik desagertzen da, horma erraldoi baten azpian. Ez dago sifoirik, ezta arrakalarik, ezta paso esturik ere. Era kuriosoa halako ibai ikusgarriak amaitzeko daukana!

Gero errekan gora joan gara. Marcel Loubens-en plakaren albotik pasa eta gero, Chevalier gelara heldu nahi izan dugu. Baina konfunditu egin gara, eta errekako bidetik heldu nahi izan dugu. Errekak zeukan kargarekin ezinezkoa zen.

Hurrengoan egingo dugu trabesia Lepineux-etik!

Lekubason lanean

Javi, Iñaki, Josu, Ritxar eta Antua 2013/ ekainaren /9a

Lekubasora joan gara, bi taldetan lan egiteko. Javi, ur laginak hartzera joan da Lekubasoko aporte desberdinetara, eta beste taldea, Hatxondoko puntarekin alineatutako sumideroetan desobstrukzio lanak egitera joan gara, ea Hatxondoko azkeneko meandroarekin lotzerik genuen.

Kobazulo horretan lan egitea nahiko beldurgarria zen, izan ere, Lekubasko beste kobazulo batzuk moduan (hatxondo) sarrera desplome bat da, eta ikusten den putzura bidea zabaltzeko kontu handiz egin behar da lan, desplome bat ez eragiteko...

Ez dugu zorte askorik izan eta magia gehiago egin beharko da putzura heltzeko, gainera gero ikusi dugu altura asko geratzen dela oraindik Hatxondora heltzeko.

Lana arin bukatu denez, Dolina handi batera jeistea lortu dugu Antua eta Iñakik, eta zulo txiki bat aurkitu dugu fondoan, haize barik eta kolmatatuta.

Eguna amaitzeko Armiñetako leizara egin dugu bisitia, Josuk instalazio majo bat egin du lezako putzuetan, eta hurrengo baterako geratu dira bertan egin beharreko desobstrukzio eta eskaladak (ur gehiegi zegoen, baina gatera interesgarri bat aurkitu dugu, erreka entzuten dena eta desobstrukziora eramango duena, beraz bide zuzena hori izango litzateke)

Udarako utzi beharko dira, beraz, Zeberioko biharrak (bi aste barrurako alegia?..... ea uda arin heltzen den!!)

2013/06/03

Illuntzarren, bio + desob



130602: Carlos Prieto, Josu, Antua, Oier.

Illuntzarren biharrian jardun dogu, talde bittan.

Antua eta Josu Karakosta gaiñeko desobstrukziñuakin segitzera juan dira. Carlos eta bixok hara lagundu detsegu, lekua ezagutzeko, baiña gero Karakosta beheko ubegira juan gara bio lagiñak hartzeko. Han jardun dogu lehelengo; bixok ibilli gara harrapatzen (Ischyropsalis nodifera, Quaestus, Meta...) baiña nik ez dot errejistrorik eruan, materixala Carlosek klasifikauko dabelako lasai.

Karakostatik Lezatera juatia pentsau dogu; baiña bidian giñoiazela, Alperdon be begiratzia pentsau dau Carlosek, printzipioz beste mendi moltzua izanda be, egittura geologikuangaittik koko populaziñuak harremana izan leikialakuan. Lehelengo goursetara allegau gara (“Alfredo” saguzarran estalaktita ingurura) eta buelta. Guano-jasotzen ibilli gara batez be, koko gitxi bestela; lehelengo bifurkaziñuak bat egitten daben galerixako hariatzan oso hondatutako kraneo herbivoro baten arrastuak topau doguz, eta paleontologuendako jaso.

Lezatera juan gara gero. Lehelengo sala haundiraiñok allegau eta bertan bueltaka ibilli gara. Kostau jaku ezer harrapatzia, eta gure gaurko helburu nagusixan (Ischyropsalis kabernikola barrixa) alerik bez. Ordurarteko hiru kuebak errekian maillan dagozenez, opilioiori altura horretan bizi ez dala ondorioztatu dogu.

15.00etan bazkaltzera juan garanian, Josu eta Antuanen kotxia han zeguan ondiok. Suerterik izango al zeben!

Arratsaldian Oñizera juan gara, lehelengo Oñizko kobara. Pausu dibertigarrixan ondo pasau dogu. Baiña hamen be, harrapaketa gitxi (nik Quaestus noltei, Lithobius bat...), eta opilioian arrastorik bez, nahiz eta alturan nabarmen gorago egon. Ordurako arduratuta genguazen, ia eguna helburua bete barik juango ete jakun.

Azkenik, Oñizko lezara juatia pentsau dogu, Ischyropsalis barrixa agertu zan leku ingurura. Eta bai, hamen bai topau dogu. Sarrerako meandroko barrenengo aldian, sokia amaitzen dan puntuan bertan (azpixan zulua dakana –nere eskumako guantia bertan galdu dot gaur-), hantxe zeguan bat. Aurrekua lez, bakar-bakarrik eta paretatik oiñaz. Carloseri deittu, eta bai: koko barrixori dala (ondiok ez dago argi espezie edo subespezie barrixa dan). Potian sartu, eta barrurutz segidu dogu. Pasamanua pasau, eta aken kabernikola bat (Eschatocephalus vespertilionis?) topau dogu paretan. 1º tranpa inguruan ibilli gara, eta nik sokan gora be egin dot, reunixoraiñok; ezebe ikusi barik.

Kanporutzkuan, sarrerako potzuan opilioiak be hartu doguz; hasieran kanpokuak izango ziralakuan –nodifera-, baiña dudia geratu jaku ale batzui buruz; Carlosek bereiztuko dittu etxian.

21.45etan allegau gara kotxera. Egun intentsua, eta nekagarrixa izan da.

Barne bilatzailea