2013/06/03

Illuntzarren, bio + desob



130602: Carlos Prieto, Josu, Antua, Oier.

Illuntzarren biharrian jardun dogu, talde bittan.

Antua eta Josu Karakosta gaiñeko desobstrukziñuakin segitzera juan dira. Carlos eta bixok hara lagundu detsegu, lekua ezagutzeko, baiña gero Karakosta beheko ubegira juan gara bio lagiñak hartzeko. Han jardun dogu lehelengo; bixok ibilli gara harrapatzen (Ischyropsalis nodifera, Quaestus, Meta...) baiña nik ez dot errejistrorik eruan, materixala Carlosek klasifikauko dabelako lasai.

Karakostatik Lezatera juatia pentsau dogu; baiña bidian giñoiazela, Alperdon be begiratzia pentsau dau Carlosek, printzipioz beste mendi moltzua izanda be, egittura geologikuangaittik koko populaziñuak harremana izan leikialakuan. Lehelengo goursetara allegau gara (“Alfredo” saguzarran estalaktita ingurura) eta buelta. Guano-jasotzen ibilli gara batez be, koko gitxi bestela; lehelengo bifurkaziñuak bat egitten daben galerixako hariatzan oso hondatutako kraneo herbivoro baten arrastuak topau doguz, eta paleontologuendako jaso.

Lezatera juan gara gero. Lehelengo sala haundiraiñok allegau eta bertan bueltaka ibilli gara. Kostau jaku ezer harrapatzia, eta gure gaurko helburu nagusixan (Ischyropsalis kabernikola barrixa) alerik bez. Ordurarteko hiru kuebak errekian maillan dagozenez, opilioiori altura horretan bizi ez dala ondorioztatu dogu.

15.00etan bazkaltzera juan garanian, Josu eta Antuanen kotxia han zeguan ondiok. Suerterik izango al zeben!

Arratsaldian Oñizera juan gara, lehelengo Oñizko kobara. Pausu dibertigarrixan ondo pasau dogu. Baiña hamen be, harrapaketa gitxi (nik Quaestus noltei, Lithobius bat...), eta opilioian arrastorik bez, nahiz eta alturan nabarmen gorago egon. Ordurako arduratuta genguazen, ia eguna helburua bete barik juango ete jakun.

Azkenik, Oñizko lezara juatia pentsau dogu, Ischyropsalis barrixa agertu zan leku ingurura. Eta bai, hamen bai topau dogu. Sarrerako meandroko barrenengo aldian, sokia amaitzen dan puntuan bertan (azpixan zulua dakana –nere eskumako guantia bertan galdu dot gaur-), hantxe zeguan bat. Aurrekua lez, bakar-bakarrik eta paretatik oiñaz. Carloseri deittu, eta bai: koko barrixori dala (ondiok ez dago argi espezie edo subespezie barrixa dan). Potian sartu, eta barrurutz segidu dogu. Pasamanua pasau, eta aken kabernikola bat (Eschatocephalus vespertilionis?) topau dogu paretan. 1º tranpa inguruan ibilli gara, eta nik sokan gora be egin dot, reunixoraiñok; ezebe ikusi barik.

Kanporutzkuan, sarrerako potzuan opilioiak be hartu doguz; hasieran kanpokuak izango ziralakuan –nodifera-, baiña dudia geratu jaku ale batzui buruz; Carlosek bereiztuko dittu etxian.

21.45etan allegau gara kotxera. Egun intentsua, eta nekagarrixa izan da.

Barne bilatzailea