2013/06/16

Iñubija I, aspaldiko partez


Argazkiak.org | Iñubija I © cc-by-sa: ades



130615: Unai, Josu, Gotzon, Idoia, Oier.



Iñubija I-era aspaldiko partez. Helburu nagusixa Sevilla aldian desobstruitzia da, beraz 10 ordutako jardunaldixa aurreikusi dau Gotzonek. Nik, baiña, lehenago urten bihar izan dot zulotik (umiak gaixorik) eta beraz koko-ehizian ibilli naiz, koba honetan estraiñekotz. Katuan Pausuraiñoko tartia alkarrekin egin dogu danok, eta harako bidian uran markekin harrittuta geratu gara. Oin dala hille batzutako ufaletan, kontizu, urak mailla oso altua hartu zeban: sarrerako potzuko bigarren kabezeran ikusi dogu orbela (errekian nibela baiño 25 bat metro gorago!!!!), pasamanoko sokia etenda topau dogu eta Laberinto del Fauno be dana urpian geratu izanan zantzuak ikusi doguz (koskabilluak iztarrixan ipiñi jakuz, imajinauta bakarrik); zer esanik bez “7a+ Gelia”...



Katuan Pausuari traza ona hartu detsat: Ritxarrek bloke hori kendu ostian errezago pasatzekua-edo; hurrenguan probaukot. Hara allegautakuan, baiña, bestiei agur esan, eta kanporako bidia lasai hartu dot dana ondo begiratzeko asmoz. Lehelengo, zisterna partian jausteko tranpia instalau dot, ogi eta saltxitxoizko karnata onduan. Goierriko Trenbideko Tuneletik zihar abixau naiz, eskuma-ezker-gora-behera begiratuta, baiña ez dot bizitza izpirik ikusi. 7a+ gelako “patinaje pistan”, barriz, materia organiko gehitxuago zeguan (orbela) eta lithobius batzu, pseudosinella? bat, oniscus? bat eta marraskillus ñimiñus bat topau dittudaz. Aramuen Gelara pasau naiz, bertan nittuan nere esperantza gehixenak (esplorau genduanian masmaetxe bat ikusi genduan, hortik izena) baiña ná de ná. Gelan gora eta behera pasiau dot, eta ezer-bez-iñun-bez. Halan be, beste jausteko tranpa bat instalau dot bertan, karnata klase berakin. Aramuen Gelatik Telemetruan Potzuen aldera pasauta, beste lithobius bat harrapau dot. Hurrengo gelak, Laberinto del Faunua, sokan gora, meandruan goiko partia, lenarreko sokia, errekia, pasamanua, urteerako lehelengo sokia, kabezerara allegau naiz ezertxo be ikusi barik. Ehizia amaittu zalakuan, kanpora urtetzeko gogoz.... hara nun ikusi doten azken momentuan, begi ertzetik, kabezerako instalaziñotik hurre... opilioi bakarti haundi bat! Eskuak dardarka, ez dot asko begiratu, nahixago izan dot lehen bait lehen harrapau iges egin aurretik (Illuntzarrekuen lehengusua ete???). Kalerako azken tramuan gora, bigarren opilioi bat, hau gaztia eta txikixa, lehenguan lekutik hiru bat metrora; hau be harrapau dot.

Honaiñok neuria. Oiñ beste ekipokuen txandia!
 

---------------


FALLEROAK PIÑUBIJAN BEHERA!

Aspaldiko partez ez zela egiten Ades-en horrelako 10 orduko sarrerarik. Helburua: Sevilla eta gero dauden kolektoreen amaieran dagoen putzu-arrakala estu baten kontinuazioa edo ez ikustea. Baina azkenean, Gotzonek esan bezala: "se acabó". Arrakala itxi egiten da behean. Koordinazio on baten ondorioz, 7rak aldera irten gara berriro Iñubijatik kanpoko Piñudijara. Baina birrinduta urten dugu. Pozik lan ona egin dugulako, baina triste Iñubija amaitu zaigulako...

Oierren muestreo biologikoaz aparte, beste lauok, Idoia, Gotzon eta Zeberioak Sevillarantz abiatu gara, bertan Falla Balentzianoak montatzeko asmoz. Fallero Mayor bat, bi Mago aprendiz eta Guia bat (aprendizentzako) petatean abituallamientorako jamoi bokadillo eta Fantarekin. Han utzi ditugu kotxeak piñudixan, Piñubijan.

Koba ikusgarriago bihurtzen da gero eta sakonago joanda. Katuaren Pasuan gora, hankentzako apoyo "artifizialak" edukitzea ASKO eskertu da, baten batek punteria faltaren bat ere izan bait du zuloan igartzerakoan.

Gero Sevillararte, "buff", "hau nola pasatzen da", "menuda caida que hay aqui" eta halakoak entzun dira. Sevilla inguruko harri blokeetan, gure Oskarrez gogoratu gara berriro. Hitzak sobran daude...

Azkenean heldu gara Kolektore fosil haundietara. Tubo freatiko ederrak eta haundiak, askotan estalaktita zuri-zuriz apainduta. Batzuk Goikoetxerekin konparazioak egiten ere hasi gara. Goierriko trenbidearen galerietan hasi gara oinez ibiltzen. "El Cañon Del Colorado" ere pasa dugu, ze egia esan, ber-eskabatutako sedimentu pila erraldoi hoiek hori bera ematen dute!

Gero lana hasi da. Tubo Freatiko handia, bapatean amaitzen da derrunbe batekin. Oier Gorosabel, zure "Sebillan" kanpamentua egiteko eta 3 eguneko Pico y Pala-ka hasteko proposamenarekin Zeberiotarrak ados gaude!

Eskumetara, arrakala-meandro bat hasten da, eta erreka berria, Cañon del Colorado ebaki duena, handik galtzen da (erreka dagoenean). Gotzonen inkognita-putzua ikusi dugu. Joder, hortik baja behar da?!

Lana, koordinazioa, Gotzon behean, Josu ia behean eta Unai pixka bat gorago. Varita Magikoak elkarri pasatzen, petateak gora eta behera, espeleologoak berriro gora, berriro behera, ederra paliza! 3 bat magia truko egin, eta actuación brillante. Txalo zaparrada, edo hobeto esanda, harri zaparrada!

Kristoren lana egin dute Fallero Mayor-ak eta bere laguntzaileak. Erdi hilda kolektorera irten dutenean, Fanta, jamoi bokadiloa eta txokolatea. Ez dago txarto!

Putzua amaitu da. Baina amaitu al da Iñubija, Urgitxi handiaren kabezera? bai?

Ikusiko dugu...


Barne bilatzailea