2010/09/26

Bizkarreko lezia. Holan doa



Bizkarra está a punto de mostrarnos hasta donde nos va a dejar llegar. En la punta de exploración, el bloque que impidió la progresión -en esta ocasión, ya con la herramienta adecuada- se supera sin mayores contratiempos. Al otro lado la galería se ancha hasta los dos metros, desarrollándose en pleno contacto entre la arenisca y la caliza. 50 metros más adelante, en medio de una sala, un angosto paso entre bloques supera la barrera de arenisca y conduce a una galería que se va estrechando hasta el límite. 8 metros de grieta desfondada de 25 cm de ancha acaba abriéndose en un pozo de 40 metros por el que asciende la corriente de aire. La continuación deberá esperar. Está claro que la sima se resiste a abrirse, pero lo que estamos padeciendo no sabemos si es buena o mala suerte. Por un lado, la fuerte corriente de aire que circula por la sima hace pensar que podemos estar ante algo realmente importante, pero después de las entradas que llevamos, por ahora cada metro de más lo hemos tenido que arañar. Por otra parte, está claro que hasta ahora no nos hemos topado con ningún obstáculo insalvable y esto, desde luego, no es poco. Ojalá podamos seguir en esta tónica hasta el infinito.

2010/09/25

Korredore perfumaua





10-IX-25: Antua, Gotzon, Ritxar, Oier.

Bizkarreko lezan, aurreko astekuari jarraipena emoten. Azkenian, nasaittu biharreko zuluhori ez da izan izan neuk pentsau nebana, desobstrukziño lekuko errefujixo pare-parian baiño. Ritxar eta Antua aurretik juan dira, eta beste bixok atzetik topografiatzen. Arrakala oso altu eta ikusgarrixa dator lehelengo, eta gero diagonalian zuzen-zuzen igotzen dan “Korredore perfumaua”. Aurreko eguneko limitia oso errez pasau dogu, eta korredore berian prolongaziñua etorri da, gorengo gelaraiñok. Hor direkziñoz aldatu dau, beti hare/kare harrixen kontakto gunian, eta galerixa horizontalan formia hartu dau, pasabide estu haizetsu batera allegau arte. Nik hor amaittu dot eguna eta kanpora urten bihar izan dot, baiña beste hirurak han geratu dira, eta esango dabe noraiñok allegau dirazen.

2010/09/19

Bizkarreko lezan, 10 ordu eskaladan eta desobstrukziñuan


Argazkiak.org | Sombra chinescas II © cc-by-sa: ades

10-IX-18: Gotzon, Idoia, Antua, Oier.

Bizkarreko lezan, Idoia eta Antua “Txupinazuan gelara” juan dira eskalada bat egittera (emaitza onk ez, eta pareta be oso hauskorra) eta Gotzon eta ni arrakala puzkarixa desobstruitzerra juan gara. Zelakuak dirazen gauzak: sektore horretan 8 ordu baiño gehixagoko jarduna egiñ eta gero (aurreko eguneko eskaladia eta gaurko espatula biharra), Antua etorri da eta pizkat beheratxuago dagon lokatzezko gela horretan zulo puzkari txiki bat nasaittu, eta leku berera pasau da errez-errez. Egixa da goiko arrakala puzkarixa desobstrukziñuakin eskonbroz tapau egin dala, eta hori egiñ ezian beheko zuluak ez zebala putz egingo, beraz alper-alperrikua be ez da izan biharra. Hurrengo egunian, lokatzezko gelatik aurrera egingo dogu.

2010/09/11

Inkognitak argitzen

PD1: bizkarrera igo aurretik, gizon berbaldunak kontau desku: bere koñatuak (80 urte) kontatzen dabenez, euren ama umia zanian (oin dala 100 bat urte beraz), behi bat jausi zan Bizkarreko Lezan; handik urte batzutara, haren adarren azalak itturri zaharrian agertu zirala kontatzen zeben (Iturrizar).

PD2: Aulestiko parkian garbitzen nenguala, Oletako emakume bat hurreratu jata. Barriketan, hango koba batzutan ibillittakua da: Oletan, Abittan... “Trakamall” toponimuari buruz galdetuta: izen hau ur deposittua, honen atzeko goiko koba/presia eta (batez be) errepide azpiko ur salidiari esateko erabiltzen dabe. Beste kobiari, “errekia dakana”, Kobondoko kobia esaten detse; zihetzago esanda, basuan beran izena da Kobondo eta hortik zuluan izenori.



Argazkiak.org | Sarrerako rappela © cc-by-sa: ades

10-IX-11: Gotzon, Antua, Ritxar, Oier.

Bizkarreko lezan. Ritxar eta Antuak sarrerako gela haundiko eskalada bat egin dabe (desobstruidu biharreko meandrua agertu ei da, korriente barik) eta Urpekarixen Arrakalako goiko partia errebisatzen jardun dabe, emaitza barik. Gotzon eta nik fondoko eskaladiakin jarraittu dogu, eta bloke batzun behekaldera allegauta korrientia desagertu da. Tira ba; hiru inkognita despejauta, eta datorren astian arrakala puzkarixan zentrauko gara.

2010/09/05

Ikastaroa




Connie eta Simoni ez zaie animo eta humorerik falta hazteko espeleologia egiten. Ereñoko kanteran hasi gara teknika bertikala praktikatzen, eta egun atsegina pasatu dugu. Hurrengokoa gehiago eta hobeagoa egingo dugu, bai berriro Ereñon edo kobazulo barru baten.


Ánimo y buen humor no les ha faltado a Connie y Simone para iniciarse en esto de la espeleología. Una primera toma de contacto con el material de progresión vertical en la cantera de Ereño ha servido para pasar una mañana de lo más amena. La siguiente, más y mejor, bien sea en la propia cantera o bien ya en el interior de un antro subterráneo.

2010/09/04

Iturrizarren eta Bizkarreko lezan






Argazkiak.org Sombras chinescas © cc-by-sa: ades

10-IX-4: Idoia, Gotzon, Ritxar, Antua, Oier.

Idoia eta Gotzon Iturrizarrera juan dira desobstrukziñora, eta ez dakat háren barri. Beste hiruron partetik:
  • Txupinazuan gelara juan gara lehelengo, arrakala puzkari nagusixa estudixatzera; ordubeteko jardunaldixan ostian zeozer egin dogu, baiña arrakalia estuegixa eta luziegixa da gauza onerako.

  • Pseudolamiñen pausotik behera juanda, Gotzon eta Oskarrek ekipautako bidian gora juan gara, haxe be ikusteko. Paretak lokatz geruza lodiz estalitta dagozela ikusi dogu (8-10 zm bai) baiña halan be espatula bihar haundixa dagola. Lehelengo baiña, handik gora eskalatzeko falta dan bidia ikusi biharko litzake eta datorren zapatuan –aurretik Oskarrek edo ez badabe egitten- eskalatzia pentsau dogu.

  • Azkenik, Pseudolamiñetara atzera bajatuta, beheko deskantsillotik urtetzen daben katazulo batetik gora egin dau Antuanek, eta goiko arrakalako prolongaziño baten gela bat erdi-ikusi dau, haize korriente gitxikin hori bai.


Barne bilatzailea