2009/11/30

GOIKETXEKO EXKURTSIÑOA







Argazkiak: Bitor
Arrasate, Bilbo, Iruña eta Oñatiko adiskideei, eskerrik ematen dizugu bisitarengaitik egun polita pasatzeagaitik eta gurekin parte hartu zenuletako Goiketxeko kobak emozioak konpartitu genuelako.

Gorka eta bere familiei, hemendik gure esker minak ematen dizugu, ez bakarrik "aguantatzeagaitik" gure "inbasioa" ez bada ere zuen etxean gustora egoteagaitik baita koba ondo zaindu duzuelako ta oso atsegina da hainbat informazio ematen digu Urdaibaiko histori naturalaren buruz.


2009/11/28

2º ikasgaixa: “Estuasun agonikuak”


Argazkiak.org | 091129 rekorridua © cc-by-sa: ades

09-XI-28: Ateany, Silvia, Mikel, Bikain, Urtza eta Oier.

Aurreko asteko ibillaldittik hiru lagun deittu deskue, aste honetan gurekin barriro etortzeko. Halan, Abittagatik sartu eta mendebaldeko laminadorietatik abixau gara, estuasunen aurrian euren erantzuna ikusteko. Eta harrittu egin gara: hirurak bere estiluan, baiña arazo barik pasau dabe ez laminadore estua bakarrik, baitta geroko estuasun bixak be (“zerradura formako” pasua -nere kurtsilluan pasatzera ausartu ez nintzan bera-, eta hurrengo katazulua). Momentu guztietan, nekiak neke, buru hotza eta nasaittasuna erakutsi dabe. Halan be, momentu baten prekauziñoz atzera egittia pentsau dogu: galerixian morfolojixia aldatu eta kareharri-pareta bistan geratu danian, hain zuzen be. Ez genkixan nundik segidu errekara bajatzeko, eta 3 pertsona barrikin egonda, onena bueltatzia izango zala pentsau dogu.

Ba dirudi hirurak pozik geratu dirala gaurko txanguakin. ¡Ikusiko dogu barriro deitzen deskuen! Hala ba da, esan detsegu zein izango dan 3º ikasgaixa: “Lokatza, miseria eta hotza”. Maalerreka edo...

Neure partetik, sorbaldiakin pozarren ibilli naiz: badirudi a-c artikulaziño inguruko muskuluak indartziakin asmau dotela, eta establiago dago; kontuz ibilli bihar, halan be.

OHARRA: hamar kasko daukadaz (neriaz aparte), bost diododunak eta bost karburodunak. Hurrengo lokaletik pasatzen naizenian han lagatzeko asmua dakat, baiña lehenago bihar badozuez abixaidazue.

2009/11/22

GAESekoekin


Itxinara goaz GAESeko laguneei laguntzeko.
ITX-200 eta Otxabidetik sartzen gara talde bitan batera, "TEDRA" irratiekin. Leku eta ordu esandakoan egiten dugu komunikazioa irratitik eta eskerran honegaitik lortzen dugu hitz egitea. Azkenean lortzen dugu aurreratzea 5 m. Hemendik aurrera GAES taldeak lan gogorra dute pasoa zabaltzea baina merezi du. Lortutako lotura, haitzulo batura hori edukiko du 30 km. luzeera.
Zorionak eta sorte on.

2009/11/21

Atxurrara exkurtsiñua



[ATXURRA+(30).jpg]


09-XI-21: Txemon (GEA), Bikain eta Oier (ADES), eta beste 13 lagun Atxurrako kobara bisittan.


Ibillaldi politta egin dogu eta gure bildur nagusixakin (talde deskontrola eta istripuak) ez dogu arazorik izan. Horrekin bakarrik pozik egon geinkian; baiña halan be, ondo pasau dogu. Ibilbidiak ez daka paso larri asko, baiña eurak nahikuak izan diraz “tapoiak” egitteko eta gauziari emoziño apurra emoteko: meandro erdi-inundauan gaiñetik pasatzian, nahikua ondo ibilli dira danak; kornisako katazulora allegatzian, ostera, izardixak etara dittu batek baiño gehixago –eta gehixago bueltako destrepian- eta azkenik, batzu ur-potzu haundiña be pasatzera ausartu diraz.


Nere partetik, azken lateralan marrazkixa egin dot, baitta bidegurutzeko pareta atzeko gela txixixana be. Pendiente geratzen dana, hortik hondorako alzadua.


Sorpresa gazi-gozua be hartu dogu, goiko bidetik urtetzeko asmua genkan eta azken laminadoriak saguzaharrez bete-bete-bete eginda topau doguz. Irudi eder honen aurrian zentzun ekologikua nagusittu da, eta bueltan juan gara beheko pisora. Sarrerako bidetik gora eginda be, goiko sarrerako aretua quiropteroz beteta topau dogu eta hurrengo baterako geratu da parte horren ezagutzia.


Gustora ibilli gara halako talde formalakin, eta gonbidapena eginda geratu da: hurrengo gurekin etortzen segidu nahi dabenak, atiak zabalik dittu.


Urten eta Bikain bere lagunakin juan da Armiña-Lamiñak trabesixia egittera; harek be kontauko dittu beriak.

MIKEL ETA BIKAIN

Neure dudak neukazen, aurreko baten behittik gora ahaleginddu ginalako eta ez genulako lortu trabesixi osatzi. oingun, goittik behera errezaua eingo genule pentsa neban, bañe trepada bat ein bir zanez.................bidi buruz be ez nekixen eta ez neuan ziur. kasoik eta onenin, eta espero barik, ordu bete eingo genunela esan dotzet danai. brometan be esan dotzet: "lasai, ointxe segidun gatoz eta!", 3 ordure urreatzi gexa espero neban,baine gure lagun nobatillu nahiko ondo erun dot. bueno sokan gora.......................sarrera-sarreran despista gaz eta 10 bat minutu edo galdu dou, ezkerreta jun nazelako eta gero erreka baja aurreko pasillutan duda ein dou, ure eualako, eta hor beste 5 minutu edo. sokan gora....................15-20 bat minutu...........................hurrengun, Gotzonen errekorra hausteko modun. jejeje. daneta 59 minutu ein douzelako. Errekan garbittu tita eta oleta. Bilbo inguruko neskak eta donostiko mutile ondiño han euazen, eta eurakin jan eta edan genun zeoze.

Pozik, lelengo Atxurrako eskurtsiñoi entretenigarrixe oso, danai banan banan laguntzen eta............ondo pasa dotelako, eta gero barrun sartute neukan arantzatxu kendu ahal exan nebalako Lamiñan trabesixi einde, iñon laguntza barik. Hurrengo errekorran bile, bañe zenbatetan da errekorra? 7, 9 edo 15minututan? goittik behera edo atzekoz aurrea?

2009/11/16

Basondo-Oma ingurutan


GOTZON, IDOIA ETA BIKAIN

Goxeko 9:30etan Santa Luzian matexala hartu eta santimamiñe ingurutan barrena sartu gaz. basondo parin "A8" barrixe dabizenez etten oinez minutu batzuk gehittua ein douz. Aldapa gora hamarrak eta laurdenetan ekin dou eta zigi-zaga gora eta gora kriston petatiaz, bai, kristona!! 40minutu edo pasa ostin................aiba!! zer da hau?? "ederra kobi", ba hoixe, "Koba-ederra" karenka, beran mustur handixe erakusten. bixkat behatu (hurrengoako zerrendan apunta) eta gora. ta.............aiba!! 25 metro ein orduko leze ikusgarri bat. aurrerattuaua beste bat, eta beste koba bat be bai. joe!! Hori bai, hortxe amattu de jauji, ze hortik aurrea....................ai ama!!sasi guztixan gainetik ez gaz ibili, ez hoixe, artetik ibili gaz, eta zelan gainea. zulu topa?jejeje!! ez euan erreza!!aman semeik ezta hori zuluoi topako dabenik, ez behintzat, dakixen bateaz jun barik!! izerdi pilu sikatu eta beharrizanan arabera jan dou.jejeje, batzuk beste batzun hirukotte!! ha zan gosi txo!! arnesak jantzi eta bera, sokan neurrixak eta..................ondo ondo kalkulata euazen behintzat!!jejeje. instalaziñoi perfektu ez bazan etten...............aia ez lurrea.
Baja dou lelengo 18 metruk eta ......................ei!! hamendik sartuko naz ala?? kostata, asko, arneseko trasto asko kendu ein bir, baine..............pasa gaz!! berandu, Gotzon gorutz etorren ja eta!! aukeri emon doztan arren, kattarruk atzin jausitte................." keba Gotzon, denbora gexei eingo neuke, atzea, gero osteabe pasa, trastuk jantzi........" eta holantteik, sokak batu eta kanpoa. zenbat denbora, ordu erdi bat edo? asko jota ordu bete.

dana batu eta zuzenen euan bidetik lantxa motori han junde, beste bi petarduk atzin lagata. sasixe bai, eta sasixe bebai, joe, ez dozku ba bakin lagako!! juneko bidi ez dou hartu ia zulo barriren bat topaten gendun, baine..........keba, sasixe, oti..............holako gauzak ugari. eukalipto inguru batea aia gazenin be osto eta adarrakin, zelako putetxi euan, berangainetik ixe 3 metroa edo "oinez" ibili bir exan gaz osto eta adar danan artetik.
abenturatxu, paseotxu eta urratutako azalaz atsaldeko 17etatako, matexal dana goxan laga eta gero, etxea. basun lagatako azal zatixan bile.......................hurrengo baten jungo gaz.

2009/11/14

Bizkaia Irratixan eta Isuntzan


Argazkiak.org | Isuntza I - 04 © cc-by-sa: ades

09-XI-14: Oier

10.00etan, Bizkaia Irratixakin elkarrizketia: espeleologo urrittasuna, sentsaziñuak, arriskua... nahikua elkarrizketa “sentsuala”. Ondo, aizu.

11.00etan, bisitta gidatua Lekeitioko Isuntzara lagun bakarrakin: Iñaki “Kobero”. Ondo ibilli gara, nasai, galdera-erantzunetan. Mutil argixa, uste nebana baiño gehixago daki koba kontuetan, memorixa ona eta ingurugiro aldetik kontzientziaua.

2009/11/07

GOIKETXE, BESTE BEGIRADA






Egin duen euriekin, Goiketxeko koban sartu gara eta kobako beste bertsio bat "deskubritzen" dogu. Ez berdina,ikusgarria eta, betikolez, bikaina.

Barne bilatzailea