2009/11/21

Atxurrara exkurtsiñua



[ATXURRA+(30).jpg]


09-XI-21: Txemon (GEA), Bikain eta Oier (ADES), eta beste 13 lagun Atxurrako kobara bisittan.


Ibillaldi politta egin dogu eta gure bildur nagusixakin (talde deskontrola eta istripuak) ez dogu arazorik izan. Horrekin bakarrik pozik egon geinkian; baiña halan be, ondo pasau dogu. Ibilbidiak ez daka paso larri asko, baiña eurak nahikuak izan diraz “tapoiak” egitteko eta gauziari emoziño apurra emoteko: meandro erdi-inundauan gaiñetik pasatzian, nahikua ondo ibilli dira danak; kornisako katazulora allegatzian, ostera, izardixak etara dittu batek baiño gehixago –eta gehixago bueltako destrepian- eta azkenik, batzu ur-potzu haundiña be pasatzera ausartu diraz.


Nere partetik, azken lateralan marrazkixa egin dot, baitta bidegurutzeko pareta atzeko gela txixixana be. Pendiente geratzen dana, hortik hondorako alzadua.


Sorpresa gazi-gozua be hartu dogu, goiko bidetik urtetzeko asmua genkan eta azken laminadoriak saguzaharrez bete-bete-bete eginda topau doguz. Irudi eder honen aurrian zentzun ekologikua nagusittu da, eta bueltan juan gara beheko pisora. Sarrerako bidetik gora eginda be, goiko sarrerako aretua quiropteroz beteta topau dogu eta hurrengo baterako geratu da parte horren ezagutzia.


Gustora ibilli gara halako talde formalakin, eta gonbidapena eginda geratu da: hurrengo gurekin etortzen segidu nahi dabenak, atiak zabalik dittu.


Urten eta Bikain bere lagunakin juan da Armiña-Lamiñak trabesixia egittera; harek be kontauko dittu beriak.

MIKEL ETA BIKAIN

Neure dudak neukazen, aurreko baten behittik gora ahaleginddu ginalako eta ez genulako lortu trabesixi osatzi. oingun, goittik behera errezaua eingo genule pentsa neban, bañe trepada bat ein bir zanez.................bidi buruz be ez nekixen eta ez neuan ziur. kasoik eta onenin, eta espero barik, ordu bete eingo genunela esan dotzet danai. brometan be esan dotzet: "lasai, ointxe segidun gatoz eta!", 3 ordure urreatzi gexa espero neban,baine gure lagun nobatillu nahiko ondo erun dot. bueno sokan gora.......................sarrera-sarreran despista gaz eta 10 bat minutu edo galdu dou, ezkerreta jun nazelako eta gero erreka baja aurreko pasillutan duda ein dou, ure eualako, eta hor beste 5 minutu edo. sokan gora....................15-20 bat minutu...........................hurrengun, Gotzonen errekorra hausteko modun. jejeje. daneta 59 minutu ein douzelako. Errekan garbittu tita eta oleta. Bilbo inguruko neskak eta donostiko mutile ondiño han euazen, eta eurakin jan eta edan genun zeoze.

Pozik, lelengo Atxurrako eskurtsiñoi entretenigarrixe oso, danai banan banan laguntzen eta............ondo pasa dotelako, eta gero barrun sartute neukan arantzatxu kendu ahal exan nebalako Lamiñan trabesixi einde, iñon laguntza barik. Hurrengo errekorran bile, bañe zenbatetan da errekorra? 7, 9 edo 15minututan? goittik behera edo atzekoz aurrea?

No hay comentarios: