2009/11/28

2º ikasgaixa: “Estuasun agonikuak”


Argazkiak.org | 091129 rekorridua © cc-by-sa: ades

09-XI-28: Ateany, Silvia, Mikel, Bikain, Urtza eta Oier.

Aurreko asteko ibillaldittik hiru lagun deittu deskue, aste honetan gurekin barriro etortzeko. Halan, Abittagatik sartu eta mendebaldeko laminadorietatik abixau gara, estuasunen aurrian euren erantzuna ikusteko. Eta harrittu egin gara: hirurak bere estiluan, baiña arazo barik pasau dabe ez laminadore estua bakarrik, baitta geroko estuasun bixak be (“zerradura formako” pasua -nere kurtsilluan pasatzera ausartu ez nintzan bera-, eta hurrengo katazulua). Momentu guztietan, nekiak neke, buru hotza eta nasaittasuna erakutsi dabe. Halan be, momentu baten prekauziñoz atzera egittia pentsau dogu: galerixian morfolojixia aldatu eta kareharri-pareta bistan geratu danian, hain zuzen be. Ez genkixan nundik segidu errekara bajatzeko, eta 3 pertsona barrikin egonda, onena bueltatzia izango zala pentsau dogu.

Ba dirudi hirurak pozik geratu dirala gaurko txanguakin. ¡Ikusiko dogu barriro deitzen deskuen! Hala ba da, esan detsegu zein izango dan 3º ikasgaixa: “Lokatza, miseria eta hotza”. Maalerreka edo...

Neure partetik, sorbaldiakin pozarren ibilli naiz: badirudi a-c artikulaziño inguruko muskuluak indartziakin asmau dotela, eta establiago dago; kontuz ibilli bihar, halan be.

OHARRA: hamar kasko daukadaz (neriaz aparte), bost diododunak eta bost karburodunak. Hurrengo lokaletik pasatzen naizenian han lagatzeko asmua dakat, baiña lehenago bihar badozuez abixaidazue.

No hay comentarios: