2020/05/30

Gizaburun, katalogo lanetan

200530: Gotzon, Antua, Xabi, Oier.

Gizaburun, Jungitu (?) inguruan katalogo beharretan. Txotxinkoba, Kaltzaburuko Jentilkobia, Laisku Angoie I eta II (IS-28, IS-29), Iperratxeko Jentilkobia bisittau doguz, falta zirazen datuak betetzeko. Fauna lagiñak jaso doguz lehelengo bixetan, eta (betiko legez) topau dogun beste leza barri baten, IS-XX kodigua. 
 
Egun xelebria, gaurkua: ondiok ez dakigu onerako edo txarrerako izango dan, baiña argi dago aste honetatik aurrera gure speleo jarduna desbardiña izango dala. COVID-19 dala eta, segurtasun arauak eta autoridadien aginduak bete doguz, eta alde horretatik be ez da arazorik izan. Egun atsegiña beraz: 3 hille inguru naroiazen zulo baten sartu barik. Gauza ederra, barruko pake santua, eta mundu zorua ahaztu ahal izatia!