2019/03/31

Oma azpiko bide ezezagunetan



190330: Gotzon, Antua, Martin I, Oier.

Bolunzulo. Nik neuk egun erdixa baiño ez nekan, eta beraz ez dakitt zehazki zein zan plan ofiziala; bestiak kontauko dabe. Jaurlaritzaz diruz lagundutako laginketa-materixala probatzeko eguna zan, eta horretarako sarrerako sektore fosilletan geratu naiz, bestiak sektore akuatikuan barneratzen ziharduela.

Martiñen aittittanetik sartu eta gero (beti ahozabalik lagatzen gaittu gizon horren ortuak, eta bere edadian mantentzen daben kreatibidadiak), 150613-tik ikusten ez neban galeria ikusgarrixetan sartu gara. Sartu eta segiduan agurtu gara, bakotxa bere biharrari heltzeko: nik errez topau dot bestiak azaldutako bidia –sektore hau ez neban ezagutzen- eta galeria majo baten trepetxo barrixekin testak egitten hasi naiz.

Oso emaitza ona: hasteko, nere helburu printzipala (Zospeum vasconicum iheskorra) bost minutura topatzen hasi naiz. Ederra aldia, lupa argidunekin eta ganorazko pintzekin jardutia, edo azken urtian erabilli doten teknika potrozorrixakin –materixala higatzen edo galtzen doia...-. Bai ikusi, eta bai jaso: hildako oskol zurixak, zein oskol transparente bizixak. Hogei-hogetabost bai; nahiz eta gaur (hau bixamonian idazten nabil), potiari begira, ikusten doten euretako asko bidian zatittu dirala, eta... dan-danak ahotxo prominentia galdu daben?? (kasualidade putia izango litzake gero, vasconicum guztiak zatittu izana eta bestiak ez?). Dana dala, jasotakua jasota –Carlos Prietondako biharra- neretako garrantzitsuena oskolok IKUSI izana da, gaur estraiñekotz.

Halan, lupiakin jasotako bio lagiñak asko izan dira: Zospeum, Trichoniscoides?, oskol bivalvuak, Oxychillus itxurako txiki-txiki batzuk, eta Quaestus bat. Hórrek txikixok danak pote baten sartu dittudaz eta beste baten makroskopikuak: Lithobius, linifido bat, Zospeum itxurako haundixak... Bueno, asko izan dira eta Carlosek ikusiko dau hobeto. Hori bai, ezin detsat tentaldixari eutsi eta, klasifikau baiño lehen, etxian pare bat argazki egitten saiatuko naiz, lupa binokularrekin eta USB mikroskopio + argazki kamaria probauta, Tolosako “Indixua”ri kopixauta! ;-)

2019/03/24

Kresaletan



190324: Xabi, Gotzon, Antua, Oskar F, Oier.

IS-113 ... (Lekeitio). Maria eta egualdixa (itsasua ez) egokixak ziranez, trabesixia behingoz amaitzeko geratu gara, eta bide batez geologuei abisua emon detsegu, euren intereseko gunia zalakuan: Martin Arriolabengoa eta Sara Gorostiza etorri jakuz, eta egun politta pasau dogu eurekin.

Batzuk ... beherako jaitsieria ekipatzera aurreratu diran bittartian, bestiok Sara eta Martin ...ra lagundu doguz. Egin dittuez euren ikusketak eta, azalpen interesgarrixak barra-barra emon badeskuez be, ez naiz gai ikusten hamen erreproduzitzeko, beraz hobe isilik astokerixarik ez idazteko.

Gero bestien atzetik juan gara, eta sokan behera, justu kueban sartzen topau doguz; beraz aurrera egin dogu, argazkixak eta datu geologikuak hartzen. Derrubio-kono gaiñetik pasatzian, harrittu egin nau gelako bertizeko argittasunak; eguardixa zalako-edo, baiña kanporako urteeria libre zeguala emoten zeban, bateronbatek desobstruiduta; ni ez nintzan gogoratzen, baiña badirudi igazko udan be argixa ikusten zala (gero kanpotik begiratu dogu eta ez, bufoia betiko moduan blokeauta egon da). Halan, 180721ko terminusera allegau gara, eta eztabaidatxo batzukin  (rozamientuak zirala eta), jaitsi gara, 15 bat metrotako bajada politt bat, pare bat frakzionamentukin. Eta hara nun... zuzen-zuzenian 2017-XI-5 terminus ber-berera allegau garan, azken puntu topografikuakin enkaje perfektua egiñaz. Azken sala haundi hartan begiratu barik geratu zan alturako beste pisotxua begiratu dau Antuanek –gela txiki bat baiño ez- eta, denporaz justu (maria gora hasitta zeguan), ...ko sarreria ikustera juan gara. Hain zuzen be, Martinek hortxe topau dittu datu interesgarrixenak eta, lagin batzuk hartu badittu be, ondo begiratu barik geratu da.

Pendiente geratu da: itsasua bare dagon egun batian, bide akuatikua esplorau eta topografiatzia; laginketa geologiko hobia egittia ...ko sarreran; igual Klitoriseko galeria fosilla geologuei erakustia?

Bio aldetik: Lithobius. Antuanek hortz bat jaso dau ...ko sektoreko galerixa luze itsuan.

2019/03/10

EEL Praktikak

Part: Josu, Unai, Idoia, Ibon, Javi

Euskal Espeleo Laguntzan praktikak egiteko eguna izan da gaurkoa. Zerbait ikasten dugun bakoitzean, oraindik zenbait falta zaigun ikasteko konturatzen gara.

Zapatuan, "Marmol" deitzen duten Mugarra inguruko kanteran egon gara, Durangaldean. Han izan dira kamilla etabarrekin egin behar ziren lanen praktikak. Betikoetaz aparte, Otxolako batzuk ere etorri dira oraingoan, eta beren erreskateko teknikak konpartitu dituzte zeuden beste guztiekin.

Egon da, Galiziatik etorri den espeleologaren bat ere. Domeka eguerdian, bazkaria eta gero, ziztu bizian alde egin du Galiziara berriro. Ederra biajea, uff!

Zapatuen Marmol-eko kanteran praktikatzen egon eta gero, Atxagarai aterpetxera joan gara. Idoia "coordinateur" zegoela, eta beste batzuk pintxe bezala lanean, afaltzen eman digute. Afaria aurrera joan ahala Patxaran, Orujo eta Licor Café botilak agertzen hasi dira. Zeberiotarrak etxera joan behar ziren lotara, lotako sakurik ez zutelako ekarri, baina sakuak bertan utzi dizkiete, eta tertulia luzatu egin da. Ni Unai behintzat, goizaldeko 3ak aldean joan naiz lotara!

Domekan komunikazio praktikak egin dira. Tedra bat montatu da Santa Eufemiko ermitaren alboan eta beste tedra bat Bedartzandiko lomaren gainean, baina ez tontorrean. 2 Nicola ere montatu dira, distantzia majora elkarrengandik. Terreno desberdinak probatu dira: belarretan, lapiazean,... eta beraiekin komunikazio probak egin dira.

Bazkaria berriro aterpetxean. Oraindik lan asko daukagu egiteko, baina behintzat gogoa ez da falta!

Portzierto, Joseba Dorado-k, Nicolarekin probak egiten zeundela, leza bat topatu du. Katalogora!

Bedartzandin



190309: Unai, Josu, Idoia, Ibon, Mariano, Antua, Petrus, Gotzon, Oier.

Talde bittan ibilli gara gaur; batzuek EEL praktikak egitten ibilliko dira asteburuan (ia blogian kronikatxoren bat irakorri geinkian!), eta bestiok Bedartzandiko artadi erraldoian ibilli gara, aurreko eguneko biharrak jarraitzen; horri buruz idatziko dot.

Gaur igarri doten sentsaziño nagusixa, noraeza izan da; ez nabil mobidilla diplomatikuetaz, edo gaizkiulertuetaz (hori bideratuta dago), ez bada eze noraez fisiko gepeesikua. Eskerrak lekua ondo ezagutzen daben lagunen artian ibilli naizen, bestela ni neu bakarrik ez nintzan baso horretatik sekulan urtetzeko gai izango. Lasaittasun horrekin, txara eta lianekin burrukan bildur barik egin dot, aspaldixan egindako speleo jardunaldi gogorrena eta luzena burutuz. Pozik geratu naiz; eta bestiak be halan geratu dira, itxuraz.

Ez naiz kapaza zehazteko nundik nora ibilli garan (Bedartzandiko tontorra eta Kobauan arteko parajietan bakarrik), eta zer lokalizau dogun, zer zan barrixa eta zer lehendik ezaguna; hori Gotzonek eta bestiak zehaztuko dabe. Nere aldetik, apuntau bihar doten inportantiena hauxe da: UB-115 (...). Lezia lokalizau dogula, lehendik ezaguna, eta itxuraz fortunako instalaziñuakin explorautakua; montyxekin jaitsi gara, 47 bat metrotako sakoneraiñok, eta bio lagin batzuk hartu doguz (Lithobius, masma txiki bat, Oxychillus); saguzar bat topau dogu, esna; topo egin dogu; ondoko beste leza batekin (Antuak daki) komunikaziño arrakala pare bat detektau doguz; leza oso politta irudittu jaku, horma liso, zuzen eta kolore berezikuak (hormak buztin leun zurizkuak) argazkittan hartzia merezi dabena. Bestalde, luze eta zabal prospektau dogu(la entzun detset bestiei), eta nahiz eta ez dogun ezer barririk topau, zonia ondo begiratuta (edo) geratu da. Mendittik behera, inkognita txiki bat kentzeko aprobetxau dogu: Kobau gaiñeko horma bertikalian ikusten dan arrakala/zulua; behiñ bertara allegauta, kuebarik ez dagola egiaztatu dogu.

2019/03/06

TOMANDO LA TEMPERATURA A LA TORCA DEL CARLISTA



Hace ya unos años, el trabajo conjunto de los grupos de espeleología ADES y Esparta y de grupos investigación de la Universidad del País Vasco fraguó en un libro sobre la Torca del Carlista. 

Entre las distintas cuestiones que se abordaron, se inició (diciembre 2014) la monitorización de la temperatura en la Torca. Cuatro años después (enero 2019) hemos sacado los termómetros en una muy agradable visita a la Torca que realizamos con nuestro amigos navarros del Grupo Otxola. 

Volcados los datos, el resultado se muestra en estas imágenes.

Más adelante, tras intentar consultas con expertos, publicaremos nuestra valoración de forma más detallada. Baste ahora decir que, siendo la Torca un perfecto ejemplo del tipo de cueva barorrespiratoria, esperábamos ver en las gráficas una respuesta de la temperatura interior a los cambios de la presión atmosférica, aunque fuera una correlación tenue. Nos quedamos por ahora con las ganas, a la espera de un mejor análisis.

Fuente de los datos climáticos del exterior: Open Data Euskadi, estación meteorológica C065 Cerroja.










Barne bilatzailea