2009/01/31

ARANZABAL FAMILIA LAMIÑETAN

Urtarrilaren 31kan ni, Mikel eta nire aita Gotzonekin, Berriatuako Lamiñen koba joan ginen. Ur piloa zegoen eta hotz haundi ere. Aita eta ni leku "sekretu" batera eskalarekin bajatu ginen. Leku polita zen, eta argazki piloa egin geniten, baina gehien interesatu zitzaigun forma kuriosoa zen. Gero beste gela batera joan ginen han ere beste gauza kurioso bat ikusi genuen (kaiola itzurakoa). Azkenean berriro jaitzi ginen errekara eta horrela urari jarraituz kanpora iritzi ginen. Honela bukatzen da Aranzabal familiaren bidaia. Azkenik taberna batera joan ginen bokata eder bat janez eta beheko zuaren inguruan berotuz.




































2009/01/17

Atxurran






















08-I-17: Idoia, Gotzon, Bikain eta Oier.

Atxurrako kobara, topo eta argazkixak egittera. Lehelengo metruetan Ane eta Nikok lagundu deskue. Dana ondo juan da: haitzuluan sektore guztietako irudixak jaso doguz, eta bide nagusixa topografiau. Geratu da: bide sekundarixuak neurtu eta goiko aldiak errebisau, bertan somatzen dan haize korriente leunan atzetik.

(asteburu honetako prentsa oharra)

Zer pentsauko genduke egun baten Donostiako Urgulleko hormak pintadaz beteta topauko bagenduz; Alderdi-Ederreko jardiñak lataz eta zidarrezko papelez beteta; Haizearen Orraziak lurrian botata eta hautsitta... laster eskatuko gentseke erakundiei garbiketia, apainketia eta errudunei eskarmentua. Ideia bat egin deizuen, horixe da sarrera erreza dauken koben egoeria: Landarbaso Errenterixan, Isuntza Lekeition... eta Atxurrako haitzulua Berriatuan.

Errepide ondoko koba honen ikusgarrittasuna eta balio espeleologiko, arkeologiko, paisajistiko eta zoologiko haundixa bada be, iristerreztasunak berak “dominguero” guztien jopuntu bihurtu dau eta horren lekuko dira barruan topau geinkezen zabor ugarixa eta ezin konta ahalako pintadak. Halan da be, kobiak bere edertasuna modu harrigarrixan gordetzen dau eta ADES taldian berreskuratze lan bat merezi dabela uste dogu. Horregaittik, lehelengo pausuak emoten hasi gara: asteburu honetan, Atxurrako mapa topografikua berregitten hasi gara teknika barrixekin, eta sektore desbardiñen argazkixak etaratzen egon gara, 7 ordutako ekittaldixan. Hala segiduko dogu datozen hillietan, eta behin dokumentaziño lanekin amaittuta, hurrengo pausuak aztertuko doguz: Berriatuako Udalakin elkarlana, garbiketa brigaden antolakuntzia, haitzuluan sarreran informaziño panela...

Gure ustez Mereludiko karst osuan babesa dibulgazio lanekin uztartuta juan bihar da, batez be halako interes turistikoko gunietan; kontuan hartu bihar da koba hauek Berriatuako erakarpen nagusixenetako bat dirala gaur egun, urte osuan zihar ehundaka bisitari erakartzen dittuezenak...

2009/01/11

Ullan GAES-ekuekin


Argazkiak.org | Ullako ubegixan (Ereño, Ispaster eta Ea) © cc-by-sa: txikillana

08-I-11: Ane, Niko eta Oier Ullako ubegira juan gara. Bertan, arropak garbitziaz gain GAES-eko Richard, Jesus eta Antoinekin topau gara kobatik urtetzen zeguazela. Han egon gara pizkatian barriketan, eta kontau deskue urpeko saiuan gorabeherak; visibilidade gitxi, harixa instalatzeko biharrak, materixala... gaur pasa dan asteko kotan ibilli ei dira, 30 m desarrollua eta 15 m sakon, metro pare bat zabaleko galerixa erosuan zihar. Ondiok luzerako dake biharra, eta segiduko dogu kontaktuan ¡horixe baietz!


2009/01/10

Goikolau eta Elizburu


08-I-10: Gotzon, Ander, Oier.

Elizburura. Gotzon txaran gora juan da prospekziñuan, eta antza danez Goikolauko kobia lokalizatziaz aparte ez dau ezer ikusi. Ander eta Oier Elizburuko lezia topografiatzera sartu gara. Sarrerako potzu bixak berrinstalatu, eta meandruan behera ur estankatu gune batera allegau gara; ixa-ixa sifonauta, hondakiñez beteta eta bape haize korriente barik; exploraziño limitia hauxe zala interpretau dogu. Handik sarrerarako bueltan topografiatzen juan gara, lento eta hotza pasatzen. Datuak ondo jasota emoten dabe -ikusiko dogu garbira pasatzian-. Edozelan be uda partian bueltatzia pentsau dogu, ia ur gitxikin fondoko potzua zelan dagon ikustera eta topografixia osatzeko datu gehigarrixak jasotzera.

2009/01/08

"Tracamaldi"


Argazkiak.org | Trakamail © cc-by-sa: txikillana

09-I-8: Oier.

Lekeittioko Udal Artxibuan, laugarrengotz. Oindik aurrera hónek etorrerok be errejistratzen hasiko naiz. “Lekeitio” + “aguas” billaketiakin agertu zan dokumentu zaharrena nabil transkribatzen. Lehelengo dokumentua 1786-kua da, “Dictámenes de los maestros peritos D. Francisco de Echanove vecino de la Anteiglesia de Mañaria D. Juan de Yturburu de la de Bilbao y D. José Antonio de Arzadun de la Ciudad de S. Sebastián sobre el agua dulze de Tracamaldi que se halla en jurisdicción de la Anteyglesia de Amoroto, y su condución a esta villa de Lequeytio dados los meses de Mayo, Junio y Septiembre de 1786, apedimiento del señor Alcalde Dn. Manuel de Guizaburuaga”.

Onezkero hainbeste datu agertzen dira:
• Haitzulo bakarraz berba egitten da, hainbeste izen diferentekin: Trac-Embaldi (behin), Tracamaldi (dozena bat bidar)...
• XVIII gizaldi amaieran paraje hartako egoeria deskribatzen da: “a unos cincuenta pies desde dha origen de Tracamaldi hacia esta villa, nace devaxo de unos bancos de canteria de piedra mucho mas vaxo que aquella origen, una corta porcion de agua, manifestando lo mismo toba: desde este parage en distancia deotros sesenta piés, sale también de vaxo de canteras una poca de agua, ala que nosele percibe tanta toba, á causa de que pisan carros y cavallerias de transito”.
• XVI gizaldixan antzerako ur ekarrera bat egin zala Trakamalletik Lekeittiora aittatzen da, gero hondakiñengaittik (toba) inutilduta geratu zana. Lanak hasi baiño lehen, 1500 inguruko obra hartako arrastuak ikusten zirala aittatzen da.

2009/01/04

BERRIRO "LA GANDARAN"


Pasadan urtarrilaren 2an berriro "La Gandaran", Patrick eta Sandrine lagunekin. Berriro irtetzen dogu esku utzekin dagoen eguraldi honagaz mendiko edurra urtutzen dago, eta urtutzean koba barruan urak igotzen du nibela eta ez diogu utzi beste alderdira pasatzera. Urrungoan izango da.

2009/01/03

Misionerun Galexan

09-I-3: Bikain, Urtza, Oier.

Iñubija I-ra juan gara, Katuan Pausuan azpiko galerixian aurrera segitzera. Hirugarren pausua fortzatu eta gero, arrakala estua bihurtzen dala ikusi eta, korrienterik ez zeguanez, bertan behera laga dogu. Galerixa honetan gertatutakua goguan, txokolate beruakin topa eta “Misionerun Galexi” izendatu dogu. Denporia sobran genkanez, Sevilla aldera juan gara buelta bat emotera. Oier Katuan Pauso puta horretan ataskauta geratu da indar guztiak xahututa, eta gero uste genduana baiño askoz be luziagua izan da Sevillarako bidia. Azkenian heldu gara, eta Oier tronko baten modura lotan geratu dan bittartian, Urtza eta Bikain ez dakitt zertan ibilli diran. Gero bueltia etorri da, juana baiño askoz be bizkorrago, eta nahiz eta Oier sonambulo moduan ibilli dan, danok onik urten dogu, neka-neka eginda aspaldiko partez, 7 ordu barruan pasauta. Bixar piszinara, agujetak pasatzera.


Komentatzen egon gara, bakotxa exploraziño une desbardiñetan egon garala eta kakanahaste pizkat dakagula distingitzen zer dagon explorauta, zer ez, nun dagozen exploraziño puntak... Orduan komenigarrixa ikusten dogu egun baten bildu eta “espeleologia de salón” pizkat egittia, topografixia ikusi eta gauza hauek aklarauta. Baitta oiñarrizko eskaladia ikastia, eta autosocorrua jakiña; beti be hurrengo gu hirurok bakarrik suertatzen bagara, zeozer produktibua egin ahal izateko behintzat.


inubijak zeozer badakar ezkutun


Oierrek oso ondo azaldu daben modun, korrienteik ez eta bertan bera laga dou. egixe esan dudak daz pasiluk jarraitzen ote daben, bañe pin-pan-pun barik ezin de pasa handik, nahiko lan emon dau misionerun galerixatik aurreako biharrak eta ormin bi aldik harri bihurtzen diz. beste aukeri, basi metro beteko sakoneran kentzi exan leike, bañe....................han dan kakatzan ia zein animaten dan horreta. Sevilla aldetik begire ibili naz, egixe esan leku danetatik eta akorda naz eta bada zer ikusi eta zer eskala. pentsaten dot edo juten gazen gitxixak 15 ordurako juten gaz, indar askoaz, edo jente gexaua erun eta han zeozek emongo dau, edo lelengo "bibak-a" bertan ein bir dou. konbentzidute naz, sevilla baino goraua beste piso bat dala, eta zeinek daki, igual osinetaruntz erungo gatxun tunel zabalen bat. uste dot, han deskubrimendun bat badakauela ondion.

Egun baten, ondo pentsata jun bigaz. Sevilla galerixan sartu eta segidun ezkerreta bada tximini edo zulo bat. hor eskala ein bir de eta neuk eingo neban, jakin ezkero espeleodromo etxen!! Sevillan puntan bada beste eskalada bat, askoz errezaua dana, bañe asegura ein bir dana, ze laban asko etten dau, batez be bajadan. atzokun akorda nittan 5 bat metro edo ein nebala gorutz eta han 20 bat metroa edo zeozer egon leikela. ez neban jarraittu eta berutz nahiko lan ez jausteko. gero bada beste leku bat.......uste dot (buruz nabil) 238 puntu topografiku ingurun, eskumata, hasi nittana ikusten eta buelta ein nebana, bañe ito bat laga nebana hurrengo egun baten serixo behatzeko. gorutz itxura hobi dakar, eta dudan naz Gotzon be neuaz batea pixkaten han ibili ete zan. berutz itxura eskasaua dakar........bañe miseri baten atzin egon ohi de zerurako bidi, behatu bestelan sevilla bera!!

eta gero bada beste leku bat, katu zulotik gora ein, eta goixan (sevillarutz eskumata ein bir dan lekun) ezkerreta Gotzon, Oier eta hirurok oin dala hile batzuk ibili ginana, bañe hobetuei be behatu barik laga gendune. Oier beste aldea berutz ibili zan....................eta hor "paso txungutatik zir" be nik uste ondo behatu biko dala, ze sevilla moduko galerixa bat etteko..........................beste zeozer be egon bi dau, derrigorrez!! beraz, ba, pilak kargaten ipini a tope juteko hara! eta niri behintzat gustako eta komeniko leztake " espeleo de salon " etti, jakitxeko ze norabidetan gabizen, bai kamiñotik, errekak zelan dazen, eta mendixak bebai, OSINETA be bixitabiko da egunen baten eta enfin, ikasi eta ulertzeko goguk dakaz, holan, INUBIJA I-en zeoze gexaua topateku. eta zeatxik ez INUBIJA-OSINETA-URGITXI sistemi topateko!! 2009xan zeatxik ez??



Barne bilatzailea