2009/01/17

Atxurran






















08-I-17: Idoia, Gotzon, Bikain eta Oier.

Atxurrako kobara, topo eta argazkixak egittera. Lehelengo metruetan Ane eta Nikok lagundu deskue. Dana ondo juan da: haitzuluan sektore guztietako irudixak jaso doguz, eta bide nagusixa topografiau. Geratu da: bide sekundarixuak neurtu eta goiko aldiak errebisau, bertan somatzen dan haize korriente leunan atzetik.

(asteburu honetako prentsa oharra)

Zer pentsauko genduke egun baten Donostiako Urgulleko hormak pintadaz beteta topauko bagenduz; Alderdi-Ederreko jardiñak lataz eta zidarrezko papelez beteta; Haizearen Orraziak lurrian botata eta hautsitta... laster eskatuko gentseke erakundiei garbiketia, apainketia eta errudunei eskarmentua. Ideia bat egin deizuen, horixe da sarrera erreza dauken koben egoeria: Landarbaso Errenterixan, Isuntza Lekeition... eta Atxurrako haitzulua Berriatuan.

Errepide ondoko koba honen ikusgarrittasuna eta balio espeleologiko, arkeologiko, paisajistiko eta zoologiko haundixa bada be, iristerreztasunak berak “dominguero” guztien jopuntu bihurtu dau eta horren lekuko dira barruan topau geinkezen zabor ugarixa eta ezin konta ahalako pintadak. Halan da be, kobiak bere edertasuna modu harrigarrixan gordetzen dau eta ADES taldian berreskuratze lan bat merezi dabela uste dogu. Horregaittik, lehelengo pausuak emoten hasi gara: asteburu honetan, Atxurrako mapa topografikua berregitten hasi gara teknika barrixekin, eta sektore desbardiñen argazkixak etaratzen egon gara, 7 ordutako ekittaldixan. Hala segiduko dogu datozen hillietan, eta behin dokumentaziño lanekin amaittuta, hurrengo pausuak aztertuko doguz: Berriatuako Udalakin elkarlana, garbiketa brigaden antolakuntzia, haitzuluan sarreran informaziño panela...

Gure ustez Mereludiko karst osuan babesa dibulgazio lanekin uztartuta juan bihar da, batez be halako interes turistikoko gunietan; kontuan hartu bihar da koba hauek Berriatuako erakarpen nagusixenetako bat dirala gaur egun, urte osuan zihar ehundaka bisitari erakartzen dittuezenak...


Barne bilatzailea