2009/01/03

Misionerun Galexan

09-I-3: Bikain, Urtza, Oier.

Iñubija I-ra juan gara, Katuan Pausuan azpiko galerixian aurrera segitzera. Hirugarren pausua fortzatu eta gero, arrakala estua bihurtzen dala ikusi eta, korrienterik ez zeguanez, bertan behera laga dogu. Galerixa honetan gertatutakua goguan, txokolate beruakin topa eta “Misionerun Galexi” izendatu dogu. Denporia sobran genkanez, Sevilla aldera juan gara buelta bat emotera. Oier Katuan Pauso puta horretan ataskauta geratu da indar guztiak xahututa, eta gero uste genduana baiño askoz be luziagua izan da Sevillarako bidia. Azkenian heldu gara, eta Oier tronko baten modura lotan geratu dan bittartian, Urtza eta Bikain ez dakitt zertan ibilli diran. Gero bueltia etorri da, juana baiño askoz be bizkorrago, eta nahiz eta Oier sonambulo moduan ibilli dan, danok onik urten dogu, neka-neka eginda aspaldiko partez, 7 ordu barruan pasauta. Bixar piszinara, agujetak pasatzera.


Komentatzen egon gara, bakotxa exploraziño une desbardiñetan egon garala eta kakanahaste pizkat dakagula distingitzen zer dagon explorauta, zer ez, nun dagozen exploraziño puntak... Orduan komenigarrixa ikusten dogu egun baten bildu eta “espeleologia de salón” pizkat egittia, topografixia ikusi eta gauza hauek aklarauta. Baitta oiñarrizko eskaladia ikastia, eta autosocorrua jakiña; beti be hurrengo gu hirurok bakarrik suertatzen bagara, zeozer produktibua egin ahal izateko behintzat.


inubijak zeozer badakar ezkutun


Oierrek oso ondo azaldu daben modun, korrienteik ez eta bertan bera laga dou. egixe esan dudak daz pasiluk jarraitzen ote daben, bañe pin-pan-pun barik ezin de pasa handik, nahiko lan emon dau misionerun galerixatik aurreako biharrak eta ormin bi aldik harri bihurtzen diz. beste aukeri, basi metro beteko sakoneran kentzi exan leike, bañe....................han dan kakatzan ia zein animaten dan horreta. Sevilla aldetik begire ibili naz, egixe esan leku danetatik eta akorda naz eta bada zer ikusi eta zer eskala. pentsaten dot edo juten gazen gitxixak 15 ordurako juten gaz, indar askoaz, edo jente gexaua erun eta han zeozek emongo dau, edo lelengo "bibak-a" bertan ein bir dou. konbentzidute naz, sevilla baino goraua beste piso bat dala, eta zeinek daki, igual osinetaruntz erungo gatxun tunel zabalen bat. uste dot, han deskubrimendun bat badakauela ondion.

Egun baten, ondo pentsata jun bigaz. Sevilla galerixan sartu eta segidun ezkerreta bada tximini edo zulo bat. hor eskala ein bir de eta neuk eingo neban, jakin ezkero espeleodromo etxen!! Sevillan puntan bada beste eskalada bat, askoz errezaua dana, bañe asegura ein bir dana, ze laban asko etten dau, batez be bajadan. atzokun akorda nittan 5 bat metro edo ein nebala gorutz eta han 20 bat metroa edo zeozer egon leikela. ez neban jarraittu eta berutz nahiko lan ez jausteko. gero bada beste leku bat.......uste dot (buruz nabil) 238 puntu topografiku ingurun, eskumata, hasi nittana ikusten eta buelta ein nebana, bañe ito bat laga nebana hurrengo egun baten serixo behatzeko. gorutz itxura hobi dakar, eta dudan naz Gotzon be neuaz batea pixkaten han ibili ete zan. berutz itxura eskasaua dakar........bañe miseri baten atzin egon ohi de zerurako bidi, behatu bestelan sevilla bera!!

eta gero bada beste leku bat, katu zulotik gora ein, eta goixan (sevillarutz eskumata ein bir dan lekun) ezkerreta Gotzon, Oier eta hirurok oin dala hile batzuk ibili ginana, bañe hobetuei be behatu barik laga gendune. Oier beste aldea berutz ibili zan....................eta hor "paso txungutatik zir" be nik uste ondo behatu biko dala, ze sevilla moduko galerixa bat etteko..........................beste zeozer be egon bi dau, derrigorrez!! beraz, ba, pilak kargaten ipini a tope juteko hara! eta niri behintzat gustako eta komeniko leztake " espeleo de salon " etti, jakitxeko ze norabidetan gabizen, bai kamiñotik, errekak zelan dazen, eta mendixak bebai, OSINETA be bixitabiko da egunen baten eta enfin, ikasi eta ulertzeko goguk dakaz, holan, INUBIJA I-en zeoze gexaua topateku. eta zeatxik ez INUBIJA-OSINETA-URGITXI sistemi topateko!! 2009xan zeatxik ez??


No hay comentarios:


Barne bilatzailea