2009/06/28

ITX-200 lezeko sifoyian

09-VI-27: Idoia, Gotzon, Ibon eta Oier ITX-200-ra sartu gara GEA eta GAESekuekin batera. Helburua, leza honek Otsabidekin komunikatzeko falta daben sifoia urpetik pasatzia.



Areatzatik 10.00ak aldian hasi gara igotzen; automobillei eta Diputaziñoko pasiei esker Arrabaraiñok kotxe bi igo ahal izan dogu, materixal guztia eta 14 lagunak estu-estu sartuta aproximaziñuari zati ederra kenduta. 11.30ak izango ziran lezara jaisten hasi garanian; 10 sartu gara, Oscar, Santi, Zutoia eta hónen umia kanpuan geratu dira-eta. Ni neu, lezia ezagutu ez eta lagunen komentarixuak entzunda, edozertarako prest sartu naiz. Eta jo-ta-lehertu biharrian urten banaiz be, gogorragua izango zala uste neban. Oso ondo. Bide bizkorra egin dogu eta lurpeko paisajiei ezin izan detset asko erreparau, baiña Itxinako labyrinthuan zati honek be itxura politta daka. 15.00ak inguruan allegau gara azken sifoi horretara, eta horrek inpresionau nau gehixen: gaurko gelarik haundiña izan da (Lekeittioko udaletxian hirukoitza, gitxi gora behera) eta sifoia baiño gehixago aintzira haundixa zan (pare bat piszina olinpiko). Urpekarixen materixala prestatzia etorri da orduan, hamar petatiak hustu, bombonak, reguladoriak, traje legorrak, erropia (ura 6 gradutan zeguan)... Behiñ uretan sartuta, espektakulo ederra zan ugaratxo txiki hori igarixan, bere linterna indartsuekin milla refleju eta perspektiba desberdin erakutsitta. Aintzirian beste puntara allegauta, argixak behera apuntau dabe, urpeko laiñuak argittu dira, eta bale pufada eta puspillo artian han juan da behera, bost metro, hamar metro, hamabost metro... argittasuna galdu dan arte. Pare bat ordu pasau doguz han, urpekarixak biharra amaitzeko zain: barriketan, ixilttasunian, erropetan bilduta, alkoholezko infiernilluetan infusiñuak eta zopak egitten... Ez dogu suerterik izan; bide bi saiatu dittuez, baiña Otsabideko bidia –¿hor dago, baiña nun?- ez da agertu. Urpekarixen txandia etorri da gero, deskantsau eta zeozer berua hartzeko. Dana barriro bildu, eta parterik

2009/06/23

"SISTEMA LA GÁNDARA" (+105 Km.)

Patrick eta Sandrine Degouvegaitik inbitatuta explorazio haundi baten partizipatzen dogu, Gandara Sisteman (Kantabria). Egun gogorra gaurkoa: hamar ordu lan oso gogorra. Galeria arriskutsu ta aldakorran baten eta fisikoki oso eskauta. Explora eta topografiatu genuen 500 m. barriak. Askenean, meandro desfondatuta zegoen eta horregaitik atzeratuz erabaki genuen materialik ez genuelako. Zakonean entzuten zan erreka bat eta etorkizuna oso ongi ikusten genun. Degouvenek segitzen badite gure deika, joango gara. Eskerrik asko, Patrick eta Sandrine.

Argazkia: CAF D'ALBERTVILLE (speleocaf73.canalblog.com)

2009/06/20

Urpekaritzan Busturian


Asteburu honetan, Apraizko kobara bueltau gara errutinazko lanekin segitzeko. GAES-eko urpekarixei beheko maillako azken sifoira lagundu detsegu, eta urpeko tramo politta neurtu dabe materixal guztia agortu arte. Beste talde batek goiko pisuan jardun dau exploraziñuan eta paso estu bat pasatzia lortu dau... hamar metro harutzago beste paso estu bat topatzeko.

2009/06/13

Paltzuaranen, 2x1































09-VI- 13: Petrus, Idoia, Gotzon, Oier.


Paltzuaraneko haitzuluetan. 9 orduko ekittaldixa egin dogu, programa dobliakin:


Lehelengo Paltzuaran IV-ra sartu gara. Gotzonek pendiente zeguan inkognitia argittu dau, irrintzika: handik ez dago pasorik. Argazkixak etaratzeko aprobetxau doguz, “Tinieblas Gorosabel” estiluan. Oin dala 17 urteko arrasto zientifikuak topau doguz: geologuei laguntzeko hartu genduzen muestrako potiak, mineralizatuta eta kolada-estalaktitekin bat eginda.


Paltzuaran II-xan, errekaraiñok sartu gara bertako uretan neurketa bat egittera, eta jakin dogu Paltzuaran IV-ko errekia eta hamengua, ez dira erreka bera. Notizia txarra eta ona, beraz (ez galdetu neri zergaittik). Erreken ubillera allegau gara, eta esploratzeko pendiente dagon adarra identifikau dogu, hurrengorako. Argazkiren bat be egin dogu hamen, baiña oinguan argazki zuzendarixa “Scurion Aranzabal” izan danez, ondo bereiztu leikez zein argazki zeiñena dan.


Ah, Bos taurus eskeleto ikusgarri batzu ikusi doguz, baiña ez detsegu erretratorik etara, expoliadorerik ez erakartzeko.


PD: kanpuan urtenda, jakin dogu gaur fantasmaren bat ibilli dala basuan. Buzo gorri batekin, burdin pillua arrastaka, hor zihar ibilli dala anima errari baten modura: ¡ene! ¡espeleologo errantia barriro! Eskerrak oinguan ez deskuala sarreria blokez itxi.

FILEMONKADA??

10etan Nabarnizen ulertu neban, baine...................behingoz sasoiz agertu eta inor ez. buelta bat, bi, hiru..........10:30etan Patzuaran inguruta juti erabaki, nahiz eta...........jakin ez nundik dan. buelta bat, handik gora, hamendik behera...................bapez. Bueno etxea!! Baserri batekuk begire dazela aprobetxata galdetu eta txarto txarto ibili ez nazela. Bueno, buelta osteabe, 11ak pasatxo kotxik lokalizatxuaz behintzat. " ba, jantzi eta topako dot lezioi".........................Batte zea be!! trasto danakin mendixan bueltaka, kriston beru.......................13ak diz, etxea definitiboki!! gaurku lotan gelditzeko egune zan, hasiera hasieratik, edo hobeto San Antonioi bisitxi ein banetzan. Zelan ibili ete diz Mortadelo eta bestik!!

2009/06/06

Apraizeko kobia, akabo


09-VI-6: Santi, Rober, Gotzon, Bikain, Ibon, Izaskun, Petrus eta Oier.


Jente asko bildu gara gaur Busturian, Apraizeko txabolako zuluak emon zeikiana ikusteko. Halan be, gehixenetan gertatzen dan legez, segiduan amaittu da abenturia: batetik, estuasuna eta aldapa labanak errekaraiñok; bestetik, behiñ errekan, bai gora eta bai behera sifoiak pasua moztu deskue. Goi partetik tximinixa batzu geratu jakuz begiratzeko, baiña arrisku larregi zan posibilidade gitxirako; ordu pare bat pasau eta kanpora urten dogu, hotzak akabatzen. Fin del misterio.

2009/06/01

Espeleolaguntza kurtsilluan Urbasan

(argazkitxo bat ondo egongo litzake hamen)


09-V-30 eta 31: espeleolaguntza kurtsilluan 2º zatixa Urbasan. ADES-etik Petrus, Idoia, Gotzon, Bikain, Urtza, Ibon, Izaskun eta Oier juan gara.

  • Oierren iritzixa: Lehelengo egunian, Txintxolezen egotia tokau jata. Azken potzuan kontrapeso biharretan egon naiz (Urtza reguladore), eta honduan porteuak egitten; hotza sendo. Bigarrengo egunian Bakedanoko Portu Zaharreko lezan, sarrerako potzuan (Petra reguladore); euzkixa ugari, eta bista mundialakin. Asteburu produktibua neretako; bestiak esango dabe eurena be...


Bikainentzako.............................:

Kriston asteburu politte exan da, nahiz eta ordutik ona, kaladan kaladan baltzitxuna barrixak topaten dottuazen gorputzin zir. Exan be, zapatun Portu zAharrin kamilan juti toka gaztan, eta egixe esan primeran egon zan; batetik esperientzixa modun, hurrengun jakitteko eta balorateko benetako biktima batek zer, nun eta zeattik sufridu leiken, zelako golpik hartzen dizen, zerk dauken inportantzixa gexaua, nahiz eta ustez ez exan halan eta abar luze bat. Beste alde batetik ba jende dana kamilatik pasa arte gitxienez neure kupu bete dotelako.jejeje. Normala zan baine, ze aurreko hasibarrixantzako ikastarun ezin exan nittan egon eta beraz...........zeinei toka bir??neuri karo. Baine oso gustua, ze, domekan beste egun batez ein genun eta hor aukera gexaua euki neban (GEMA-ko bateaz galdute be ibili nittan Txintxolezen.....fami irabazten.jejeje)gauzetan laguntzeko, poleak, polipastuk, polifrenuk, tirolineak, genofonu, eta hainbat arazo tekniko ikusteko. "in situ" ein neban dana eta bueno, halan exateko ba, esan neike idea oso onaz geldittu nittala, nahiz eta gattena argi dan zer dan; hara aiaten zazenin, nun, zer eta zelan instalati. benetan be hori dana koordinaten dabenak badauke meritu, ez dalako hain erraza. behin lezi ezagutu eta gero, dana koordinaten dotzuenin (hamen hau eta hau eingo dou...) ba bai, pare bat bidar ikusitte, zulutan gabizenok laguntzeko eta etteko moduko gauzak. Oso ondo egon zan eta asko ikasi neban, oin, ADES-eko ikastaro pertsonalizaukin ba, erreskatitan laguntzeko modukuk ia etten gazen.
eta ni neutzako behintzat, konprobaten nabilenez, holako gauzetan, espeleon dabilen jendi (ixe danak, danak ez esatearren, beti egoten dalako zeoze..)berezixe bañe oso sanu, jatorra, zintzu eta laguntasune balore modun dauken jenti de. Giru oso ona exaten da, momentuz gerta gaztazen momento onak erakutsiztenan arabera, eta konpainixa oso ona eta inguru zoragarrixe batute.............asteburu danak exan al zin holakuk.
Espeleolaguntzik dauken arazo bakarra eta bera handixe...........egunen baten zeoze pasaten bada, baine bestelan, praktikak eta etti gozada dibertigarrixe, zentzu danetan. Espeleologixin alde barri hau izugarri gusta gazta eta desiaten naz gexauatan batzeko geure lagun Nafar, Arabar, eta Giputxakin...........eta Iparraldekukin be ia noiz batzen gazen.

Barne bilatzailea