2009/06/28

ITX-200 lezeko sifoyian

09-VI-27: Idoia, Gotzon, Ibon eta Oier ITX-200-ra sartu gara GEA eta GAESekuekin batera. Helburua, leza honek Otsabidekin komunikatzeko falta daben sifoia urpetik pasatzia.



Areatzatik 10.00ak aldian hasi gara igotzen; automobillei eta Diputaziñoko pasiei esker Arrabaraiñok kotxe bi igo ahal izan dogu, materixal guztia eta 14 lagunak estu-estu sartuta aproximaziñuari zati ederra kenduta. 11.30ak izango ziran lezara jaisten hasi garanian; 10 sartu gara, Oscar, Santi, Zutoia eta hónen umia kanpuan geratu dira-eta. Ni neu, lezia ezagutu ez eta lagunen komentarixuak entzunda, edozertarako prest sartu naiz. Eta jo-ta-lehertu biharrian urten banaiz be, gogorragua izango zala uste neban. Oso ondo. Bide bizkorra egin dogu eta lurpeko paisajiei ezin izan detset asko erreparau, baiña Itxinako labyrinthuan zati honek be itxura politta daka. 15.00ak inguruan allegau gara azken sifoi horretara, eta horrek inpresionau nau gehixen: gaurko gelarik haundiña izan da (Lekeittioko udaletxian hirukoitza, gitxi gora behera) eta sifoia baiño gehixago aintzira haundixa zan (pare bat piszina olinpiko). Urpekarixen materixala prestatzia etorri da orduan, hamar petatiak hustu, bombonak, reguladoriak, traje legorrak, erropia (ura 6 gradutan zeguan)... Behiñ uretan sartuta, espektakulo ederra zan ugaratxo txiki hori igarixan, bere linterna indartsuekin milla refleju eta perspektiba desberdin erakutsitta. Aintzirian beste puntara allegauta, argixak behera apuntau dabe, urpeko laiñuak argittu dira, eta bale pufada eta puspillo artian han juan da behera, bost metro, hamar metro, hamabost metro... argittasuna galdu dan arte. Pare bat ordu pasau doguz han, urpekarixak biharra amaitzeko zain: barriketan, ixilttasunian, erropetan bilduta, alkoholezko infiernilluetan infusiñuak eta zopak egitten... Ez dogu suerterik izan; bide bi saiatu dittuez, baiña Otsabideko bidia –¿hor dago, baiña nun?- ez da agertu. Urpekarixen txandia etorri da gero, deskantsau eta zeozer berua hartzeko. Dana barriro bildu, eta parterik

No hay comentarios: