09-VI- 13: Petrus, Idoia, Gotzon, Oier.
Paltzuaraneko haitzuluetan. 9 orduko ekittaldixa egin dogu, programa dobliakin:
Lehelengo Paltzuaran IV-ra sartu gara. Gotzonek pendiente zeguan inkognitia argittu dau, irrintzika: handik ez dago pasorik. Argazkixak etaratzeko aprobetxau doguz, “Tinieblas Gorosabel” estiluan. Oin dala 17 urteko arrasto zientifikuak topau doguz: geologuei laguntzeko hartu genduzen muestrako potiak, mineralizatuta eta kolada-estalaktitekin bat eginda.
Paltzuaran II-xan, errekaraiñok sartu gara bertako uretan neurketa bat egittera, eta jakin dogu Paltzuaran IV-ko errekia eta hamengua, ez dira erreka bera. Notizia txarra eta ona, beraz (ez galdetu neri zergaittik). Erreken ubillera allegau gara, eta esploratzeko pendiente dagon adarra identifikau dogu, hurrengorako. Argazkiren bat be egin dogu hamen, baiña oinguan argazki zuzendarixa “Scurion Aranzabal” izan danez, ondo bereiztu leikez zein argazki zeiñena dan.
Ah, Bos taurus eskeleto ikusgarri batzu ikusi doguz, baiña ez detsegu erretratorik etara, expoliadorerik ez erakartzeko.
PD: kanpuan urtenda, jakin dogu gaur fantasmaren bat ibilli dala basuan. Buzo gorri batekin, burdin pillua arrastaka, hor zihar ibilli dala anima errari baten modura: ¡ene! ¡espeleologo errantia barriro! Eskerrak oinguan ez deskuala sarreria blokez itxi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario