2008/09/28

Abittagan, Solidarixuen Gelan


08-IX-27: Gotzon, Urtza, Petrus, Santi, Oier.

Abittagan, Solidarixuen gela osteko kaosera juan gara haize korrientian jatorrixa topatzeko. Desobtrukziño baten ostian, gela nasai bat agertu da, bloke artian kolada batek hartuta. Handik aurrera, hiru lekutatik zetorren haizia: desobstruitzen hasi gara, eta biharra erdi-eginda geratu da. 8 bat ordu pasauta urten dogu.

Bestalde, Amorotoko Udaletik dei bat jaso dogu baso-lan batzutan agertu dan leza bat ikuskatzeko. Datozen egunetan juango gara (Oskar, Urtza?).

2008/09/13

Aramuen Gelan barriro


08-IX-13: Petrus, Gotzon, Oier.

Iñubija I-ian, Aramuen gelako eskaladia amaitzera eta argazkixak etaratzera. Gaur printzipioz eskaladian teknikia ikasi bihar neban, baiña sartukeran luzatu egin naiz (sarrerako espeleomarraskillo bat erretratau nahixan, karburerua ataskauta...) eta Gotzonek egin dau barriro. Metro batzu gorago segidu dau, boveda espektakular bat erakutsitta, baiña jarraibide barik. Gero argazki pare bat egin doguz, tartian panoramika bat.

2008/09/06

Iñubija I según Mortadelo II


Argazkiak.org Goierriko Trenbideko Tunela 1 © cc-by-sa: txikillana

08-IX-6: Gotzon, Santi, Bikain, Urtza, Campi, Oier.

Iñubija I-ra, eskaladak egin, desfonde bat explorau eta argazkixak etaratzera. Goierriko Trenbideko Tuneletik hasi gara, ixa Zisternako Gelan. Han lokalizauta genkan goiko piso bat exploratzeko, eskaladia instalau eta gora juan da Gotzon, bide desbardin bittatik; ez dau jarraibiderik topau.


Argazkiak.org Goierriko Trenbideko Tunela 2 © cc-by-sa: txikillana

Gero, Bikainek desfondia ikuskatu dau; ez dago ezer, antza. Gero, Aramuen Gelara bueltau gara, han be gora juan da Gotzon, instalatzen; beste horma bat igotzeko pendiente geratu da, hurrengo egunerako.


Argazkiak.org Aramuen Gelie © cc-by-sa: txikillana

Nere partetik (Oier), nahikua biharra izan dot argazki asuntua praktikatzen eta hórrek cavernicolak argazkittarako biltzen. Horregaittik ez detsat asko erreparau exploraziñuari, bestiak hobeto azaldu leikie.


Argazkiak.org Aramuen Gelan © cc-by-sa: txikillana



Barne bilatzailea