2009/07/18

Panikua Trakamallen


09-VII-18: Urtza, Bikain, Gotzon, Oscar eta Oier.


Altzamenduko Urteurrena dalako, edo sei hille naroiazelako bertan sartu barik, atzera egin bihar izan dot Trakamalleko sarreran, bildurrak eraginda. Ez nintzan nere buruan jabe. Ordu larengo tartia izan bada be, liburua idatzi ahal izango neuke bertan sentidutakuan gaiñian.


Ur potzua pasau eta lehelengo sigi-sagan estu juan naiz, baiña ondo. Xelebria da: oiñ, hotzian, klaru dakat sarrerako estrukturia, baiña bertan razionaltasuna galdu egitten dot. Oskarri esan detsaten moduan: bere galderak ez nittuan aitzen, beste gauza bat nekan buruan. Eta ez dakitt zergaittik baiña buruan sartu jata horixe zala paso estuena, sarrerakua; eta pozik ibilli naiz, zelako ondo pasatzen neban, teknikia erabiltzen ez nekatzeko, Bikain nundik pasatzen ziharduan begiratzen... horman nahitta trabatzen nintzan, eroso, deskantsau ahal izateko. Halako baten baiña, bigarrengo deskantsillora allegau naiz: bummm, malluan kolpia buruan. Benetako estuasun fisikua hor hasten dala konturau naiz, eta estuasun mentala igotzen hasi da. Harmaillia ikusi dot, eta listua tragatzen nabil Bikain gaiñetik pasatzen ikustian, bidoi haundixa pasatzeko burruketan. Ni zain, ez dakitt zeren zain (¿bidoia ez ete da pasauko eta ez al dogu atzera urtengo?). Baiña ba doia aurrera Bikain, eta bere irudixa txikitzen dakat betaurrian. Metro batera dago, metro bira, hiru metrora. Hasieran nundik pasatzen diharduan dakust, baiña gero meandruak ezkerrera egittian bistaz galtzen hasi naiz: eta siñistueziñezkua egitten jata hortik pertsonia pasau leikianik be. Nere buruak baietz diño, baiña nere begixak ezetz. Lehelengotz saiatuko naiz: ba noia aurrera, baiña segiduan, maillara heldu baiño lehenago be, atzera egitten dot. Blokeauta nago. Lehengo lekuan, erdi etzinda eta horma biren artian apalankauta nago, fisikoki eroso baiña burua fundiduta. Burua zurixan dakatela, ez dakitt zenbat denpora pasau dan atzekuen arrastada hotsak entzutzen dittudazen arte. Gotzonen argixak zeozer egittera derrigortzen nau: ni hor ba nago, bera ezingo da pasau-eta.


Deskantsillo honetan dago buruari bueltia emoteko azken aukeria. Hortik aurrera, eta sei metro interminablietan zihar, burua harrapauta izatian sentsaziño terrorifiko hori sentiduko dot. Bigarrengo saiakeria: ba noia aurrera, baiña ez dakitt zer gertatzen dan, korputzak ez desta responditzen, guzurra dirudi hamendik hamaika bidar pasau naizela. Nere burua hain larrittuta ikustiak ondiok gehixago larritzen nau. Gotzonei aurretik pasatzeko eskatzen detsat, baiña honek galerixan atzera egittia eskatzen dau, lehelengo deskantsillora, pertsona bi kruzau leikezen azken gunia.


Oscar allegau da be. Bertan egoten gara tarte baten, nik pizkat deskantsatzeko. Baiña ni ez nago kantsauta, eta hori da bildur gehixen emoten destana: ez da fisikua, dardar hau guztiz mentala da. Guazen barriro: bestetan legez, Gotzon aurretik ikusitta hobeto jakingo dot ze alturatan dagon pasua. Oinguan maillara gehixago hurreratu naiz, baitta gaiñian ipiñi be, baiña barriro blokeau naiz. Nere buruak teorikoki zer egin bihar dan badakixan arren, hankak eta besuak izugarri torpe igartzen dittudaz, eta Gotzonek petatia pasatzeko eskatzen destanian be, ixa-ixa ez naiz kapaza. Oinguan Oscar atzian dakat be, edozertan laguntzeko prest. Nik jakin ba dakitt ez dagola arazorik, trabauta geratu ezkero be aurreko eta atzekuan laguntzaz askatuko nintzakela. Baiña ezinttasun haundixa dakat, ezinttasun mentala. Gotzon nere aginduen zain dago, petate bixak hartuta, aurrera juateko edo ez. Bere oiña arpegittik metro erdira dakat. Aurrera juateko diñotsat, berari jarraitzeko asmoz; baiña pixkat urrintzen danian, mailla gaiñetik mobitzeko kapaza ez naizela konturatu naiz. Gotzon pizkat aurreratu da, eta horrekin bistatik galtzen hasi naiz. Panikua. Ba noia kanpora; momentuan pentsau dot, taupada indartsu legez, eta ba dakitt onena dala. Bildur larregi dakat.


Oskarri be atzera egittia eskatu detsat, eta deskantsilluan aurreko hirurengandik agurtu naiz. Tamalez bateronbatek petate bi eruan biharko dittu, edo bestela kargia berrantolatu. Ni ba noia kanpora. Ez nago triste. Egixa esan, meandro hau sekula barriro pasau ezingo baneu be, oiñ arte bertan bizi izandakuan poza nagusitzen jata. Iñoiz, lortu neban nere bildur maximua gainditzia, eta ez baten bakarrik: bi, hiru, lau... noaki zenbat bidar ziharkatu izan dot nik Trakamall, nere “bestia negra” gaiñian zaldun ibillitta.


Kontauko dabe bestiak barruan zer bizi izan daben gaur. Ni hamen nago, kanpuan zain superfizieko erloju alperren ritmuan.

Aspaldiko Trakamaile

Egixe esan, Oierrek idatzi dabenaz nahiku exan zeinkela pentsaten dot, baine tire, ohitturi danez eindako danan errepaso (arine bada be) bat hamen etti, hamen;

Hasierako zatixe.........nahiko argi geratu de ezta?? peni berorren argazkirik ez atati, neuk datten batek ikusten dabenin............jejeje!!

Bidoi potolo nazkagarri bat sartu dou Urtzak eta bixok, gexa hortik behintzat sartuko ez douena (ez, ezta?) eta azkanin pesak bakarrik etteko. exan be "apresion" sartu douz gero aldatzeko buzuk eta kriston komerixak pasa eta gero, dzaust! irai eta dana urez bete. Lengo pisu nahiko ez eta 10 bat kiloaz hango putakexetatik pasa bir. Momento batzutan meandro baten bi petate atzin eta aurrekuk lagatako bat eta bidoi kristuau ezin mobidute. Hantxe bota douz izerdixak. Eta dana gero bustitxe jantzi bir exateko.kaguenzotz!

Eskaladi etteko lekure aia gaz (4/5) eta falta zanan petatik behintzat notizi onak emon dozkuz. eskerrak beran bokadilo eta mantiai, batez be manti, erropa garbi eta sikuk (baten bat eskerrak beste bidoi batzutan jun dizen) bertan laga ahal exan douzelako eta zelako ondo aldatu eta lihorrak sentiuti.

20bat metroko eskalada artifiziala ein dabe Gotzonek eta Oskarrek, bixan artin, harri bonbardeo batzuk tarteko, bañe alperrik, ez da agertu iñongo argi izpirik (eta galerixan bat topati baino nahixa genun kaleako irteeran bat topa exan baleu). Bittartin beste bixok denbori ein, matexalak eta teknikak ikusi (eta ikasi?) eta argazki kamariaz jolastu, zeoze ondo ata nahixan bañe.......ia baten bat hamen ikusteko aukeraik dakauen........geure lelengo argazkixak diz eta!!

Amattu danin, iseitte lagata euazen erropa bustixak batu (bakarren bat jantzi be bai), zeoze jan-edan eta martxa!! kanporutz. hurrengo bateako beste eskalada bat da gaurkuaz peata.

Egixe esan harrittute geratu naz zelako arin urten douen kanpoa. zeinek esango eztan niri lelengo bidar pizti hau ezagutu nebanin, hainbesteko..................emongo ebanik.

Kotxe ingurure aia eta zuzenin erreka euazen matexal eta arropa danak ondo ondo garbitzea. baten batek argazkiren batzuk be ata dotxuz bañe igual hamen ezin leikez danak ipini.jejeje.

No hay comentarios: