2012/08/03

Basetxetan


Argazkiak.org | Madarietaetxebarri © cc-by-sa: ades

2012-VIII-3: Oier

Ispasterko Basetxeta auzuan, Madarietaetxebarriko Iñaki Gaztelu eta Fernando Intxaustikin egon naiz. 3 zulo lokalizau doguz eta beste 3ren erreferentzixak jaso.

1. Lehelengo hegoalderutz egin dogu; Belaustegi basarrittik zihar leza bat erakutsi desta Fernandok, bide baztarrian bertan. 4 bat metro jaitsi naiz, baiña ranpa diagonalak behera egitten dau, 8-10 metro gitxienez, eta ez da segurua bakarrik jaistia. Haize korrienterik ez. Gotzonek katalogautako G27 izan leike.

2. Handik hegoalderago dagon dolinia be señalau deskue (mapan 178 kotia), han honduan leza bat dagola jakiñarazitta.

3. Bide beretik bueltau eta gandorrian ezkerrera hartu dogu, Madarietaetxebarrittik mendebaldera dagon leza txiki bat ikusteko. Kaltzerdi bat da, 6 bat metro sakon, eta meandro bat egon badagon arren, zabor nahikua dago eta haize korrienterik bapez.

4. Madarietaetxebarri ondoko menditxuan (k.268) ostian dagon dolina hondora (k.226) juan gara. Bertan bloke artian pasua dago, eta gela praktikablia. Hondua derrubioz blokeauta badago be, leihatilla lateral bat dago, antxiñako sedimentoz erdi-itxitta, eta haize korriente leunakin. Errez desobstruidu leike.

5. Urtiabaso aldian dagon Agarre edo Agirre kobian barri emon deskue, arkeologuak exkabautakua, eta situaziñuangaittik ez dakitt Urtiaga ez ete dan izango.

6. Madarietaetxebarri ondo-ondoko lautadia artifiziala da, lur relleno batekin bardindutako dolinia. Itxuraz dolina honduan 6 metroko lezia zeguan, eta istripu pare bat gertatu eta gero eskatu zeben harriz eta lurrez betetzeko baimena.

Bixar juango gara GPS, argazki kamara eta topoko gauzekin dana katalogatzera.

Barne bilatzailea