2012/12/09

Oiniz Leza ote?


Part.: Antua eta Josu

Burugogorkeriari jarraituz, Iluntzarreko ipar-ekialdeko maldara joan gara prospektatzera. Antuak mapan fitxatuta zituen 5 puntu begiratzeko asmoarekin. Baina benetako plana, Oiniz Leza aurkitzea zen. 

Orain 25 urte, Santik eta Gotzonek aurkitu zuten leza hau. Jarraian, hurrengo astean, Santi bera, joan zen esploratzera. Santiren informazioa, 3x4 metrotako sarrera eta 90m-ko sakonerako leize bat omen da.

Hura izan zen lehenengo eta azkenengo sarrera Oiñiz Lezara, hori eta gero, sarreraren kokapena galdu egin baitzen ADESen. Hurrrengo urteetan egindako sahiakerak alperrikakoak izan ziren. Leizea nolabait galdu egin zen.

Gaur ordea, normalean prospektatzen duguna baino gailurretik hurbilago ibili gara leizearen bila. Eta bai! zulo bat aurkitu dugu. Hemen doakizue fitxa betetzen jardun dugun bitartean izandago elkarrizketaren zatitxo bat:

A. Parece un calero...
A. No, no es un calero...
J. ¿Está marcada?
A. No, no.
J. Y tiene aire.
A. Si. Los helechos de abajo se mueven.
J. ¿Profundidad?
A. 15 metros o asi.
J. ¿Ancho de la entrada?
A. 3 por 4.
J. Mmm, coincide con las características de la entrada de Oiñiz Leza….

Antua berriro zulora hurbildu da eta….

A. Quita lo de 15m, esto tira para abajo, pon 30m o más. 
A. Pues va a ser esta Oiñiz Leza…

Oiñiz Leza baldin bada, 90m inguru sakontzen du, eta beraz, bailara honetako kolektoretik gehien hurbiltzen den leizea izan daiteke. Igandean, seguruena, leize hau jeistera joango gara. Animatzen?

2 comentarios:

Oiñizko Jauna dijo...

joango naiz. bai edo bai

Unai dijo...

Aulestiko udalari eskaera bat egingo diot hori leiza sarrera ixteko ni etorri arte. Badaukat aulestiko lagun batzuk.... heheheeeee CAUEN DIOS Antua eta Josu!


Barne bilatzailea