2012/12/28

Alozako BESTE Zulu !

Part: Unai eta Josu the "EquipaExperts"

Beste bat listarako. 20 metro inguru jeitsiko da gure ustez. Zeinek jakin. GUK EZ, ze espeleologo "profesionalek" egiten duten modura, okerretako broka tamaina hartu dugu Montys-entzako. Azkenean pinu baten soka lotu eta "desviador humano" bat eginda jeitsi behar izan gara lehen 5 metroak. Baina gero putzu bat hasten da, erraza bajatzeko, eta harriak klinklonka egiten du. Unaientzako ez dago haizerik, Josurentzako "brisilla" bat dago. Zeuek ikusi eta esan.

Eguerdiko 3ak aldean igo gara Gorozika aldera. Inguruko zelaiak simaurrez bustitzen ebizen baserritarrak. Ederra usaine, koba barruan hobeto zegoen.

Gure Antuak bere sasoian esan zidan LIDARean ikusi zuen dolina, terrenuko hundimentu - dolina itxurako bat izatea suertatu da. Hundimentuaren hegoaldeko aldean, fraktura bat dagoela erraz igartzen da, eta baita desmantelatutako koba sektore zaharren zatiak. Leku batean, hundimentuko ertz batean, arrakala sartzen utzi da, harri, sustrai eta lur pila kendu behar izan badugu ere.

Hundimentuko Zulu

Jeitsi garen apurrak ikusten utzi digunean, koba, leiza edo Ondarrun eta Gozikan esaten den bezala, Zulu, frakturaren zabalune bat da, eta beherantza doa, eta zabala dirudi. Ea noraino jeisten den!

Toponimiari buruz, ez dago ezer argi oraindik koba zelan deitu: mendialde hori ez da Aloza, ez dago Gorozikako auzoan auzoan ere. Orduan ez da Alozako Zulu, ezta Gozikako Zulu. Igual AntuakEsandakoDolinako Zulu deitu beharko diogu?

Kartografia begiratu beharko da eta baserritarrei galdetu.

Iluntzar Gorozikatik

Mendi horrek gainaldean kanteratxo bat dauka larrez estalita. Baserritar batek esan zidan txikitan hor bazegoela beste "Zulu" bat: "Dunduneko Zulu". Dunduneku deitzen omen zioten harriak botatzean barrura Dun Dun Dun! egiten zuelako.

Igual 10rreko Brokin Zulu deitu beharko diogu!

Gorozika auzora igo gara argazki batzuk ateratzera, iluntze ona dago eta. Alozako dolinari atera dizkiogu argazki batzuk, eta baita paisaiari ere.

Beste alde batetik, "BeraTxikitanSartuZen HantxeBideAlboanDagoenZulu" esan zidan baserritarra harrapatu nahi izan dut, ze Zulu berri honek ez dauka harek esan zidanaren inolako itxurarik. Igual beste Zulu bat dago hor lar artean bueltaka.

Momentoz sartu barrura eta ikusiko dugu.

Alozako Dolina. Atzean Artibai bailara.

Cast: Otro pa la lista. Creemos que bajará 20 metros. Quien sabe. NOSOTROS NO, porque como espeleologos "profesionales" nos hemos confundido de tamaño de broca para los Montys. Al final atar la cuerda a un pino y hemos bajado con un "desviador humano" los primeros 5 metros. Pero luego empieza un pozo, facil de bajar, y la roca hace klinklonk. Para Unai no hay aire, para Josu hay una "brisilla". Ver vosotros y a ver que decis.

6 comentarios:

MrMontys dijo...

Mendi hori maparen arabera Mugia deitzen da, asike Mugiko Zulu izango da berez...

amedio dijo...

Aupa Ondarru .Tenemos exploracion

MrMontys dijo...

Buscando cuevas no andamos mal, pero explorandolas las liamos pardas kauen soss!!! Ahí ahora mismo hay un pozo bien limpito y bien desobstruidito que esta diciendo Bajame...

Anónimo dijo...

ZOIXONAK ZEBERIOTARROK!! putaseme batzuk zaze............baine zoixonak!!! jejeje. guk terrenun badakauz pare bat zulo desobstruiteko be bai e.................2013 ia ondo eta jarraikortasunaz hasten gazen.

ON EIN.

zeuen lagun maju. eta famau

LasBrocasMeConfunden dijo...

Pinta muy bien este segundo agujero, y parece que profundiza bastante por las piedras que hemos tirado. A ver si baja lo suficiente!

Bikain, zure berbak entzuti, beti re gozada bat...

MrMontys dijo...

Bikain zerren zain za, danok Orubixeko errekan plisti plasta ibiltxeko? Txo Kamiñazpiku be eztozu emoten. Honek Igorrekuk...


Barne bilatzailea