2015/04/12

Zuluak eta liburuak




150411: Oier.

Beste plan barik eta eguna libre nekanez, 4 gauza pendiente egin dittudaz:

Atxamonten (Amoroto), Anek begiztatutako zulua ikustia. Allegau besain laster konturatu naiz Pepetxo V baiño ez zala (neguan txaria zapalduta eta soilduta dagonez, kamiñotik ikusten da, udan kontrarea). Bide batez, “Posible Error Coord” kobazulo famatua geokokatzeko asmua nekan, baiña Pepetxo V-kuakin zapuztuta, ez dot egin eta “taxistia” aprobetxauta etxera bueltau naiz.

Gero, Foru Liburutegirako bidai-relanpago bat egin dot, autobusez, aspaldi begiratu nahi neban liburu bat eskuratzeko (ADAN DE YARZA R. 1892. Descripción física y geológica de la provincia de Vizcaya. Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España. Madrid.). Ordu ta erdixan izan dot esku tartian, batez be speleokin zerikusixa zeken txatalak identifikatzen eta fotokopiatzen. Hónek pajinak ekarri dittudaz:
-           Azala-prologua-pag.XIVarte
-           44-51 Hidrografía Urdaibai-Lea-Artibai
-           69-108 Cretáceo
-           109-121 Cuaternario
-           490-492 Indice
Iñori interesatzen bajako, eskatzia daka.

Gero, Lumentxan (Lekeitio) Garratxa II katalogatzera juan naiz, juan dan urtian kasualidadez topautakua, umiekin Garratxako sarrera txikixan billa nenguala. (Josuk IS-046 kodigua emon desta; aurreko IS-046, Amillagako aterpia, XX-006 da oiñ). Sarreria E-ra begira (100º) Galerixa ixa horizontala (2-5º deklibia) eta bakarra da, higatutako meandro tipikua, 7 metruan zihar transitablia; gero, tetxua jaistiakin batera, ezk aldetik katazulo batek behera segitzen dau; sakonerutz, barriz, pare bat metro gehixago eginda, galerixa nagusixa bera bihurtzen da katazulo, espeleotemak zarratuta, eta emoten dau leku berera jaisten dala. Haize korrientia 0 patatero. Lurrian eta hormetan ez dot aztarnarik ikusi. Beheia ardi-kakaz estalitta dago, aspaldikuak kontizu, nik ez dot kalbarixuan ardirik ezagutu eta. GPS (...), sarrerako eta barruko argazkixak hartuta eta krokisa eginda. Amaittutakuan, prospekziño pizkat egin dot mendixari bueltia emoten, N norabidian; lehelengo nibelian mantendu naiz, eta hesi batekin topo egin dotenian, diagonalian gora; VIII kurutzian agertu naiz (540339 / 4801003 / e:12).

Gero, etxian, GEV 1968 katalogua eskaneau dot (azkenian!). Barkatuko al destazue hainbeste denporan “sekuestrauta” izatiagaittik! PDF+OCR erara egin dot, billaketak egitteko moduan. Hamen ipiñi dot, nahi dozuenak deskargau deizuen; astebete mantendukot hor, eta gero kendu eingot (badakizue, liburuak kopixatzia debekatuta dago eta... ;-) ). Laster itzulikot lokalera.

Bide batez esanda, beste hiru liburu galduta dabiz lokalian.
  • Martínez i Rius A. Topografía espeleológica. Federación Española de Espeleología, 1992.
  • EEE (Goicoechea N, Fariña J, Zubiria R, Santesteban I, Telleria J, Rigault P, Ugarte FM). Espeleología en el País Vasco. Separata de la Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Ed. Auñamendi, 1980.
  • GEA. Historia de la espeleología alavesa. 25 años del Grupo Espeleológico Alavés (1962-1987). Memoria. Diputación Foral de Álava, 1989.
Pentsatzen dot nere modukoren bat izango dala, etxian dakala ezer esan barik... Ba, Unai topo liburuan premiñan dago, eta nik beste bixena. Eskertuko genduke ZEIÑEK dakazen esatia, gitxienez nori eskatu bihar detsaguzen jakitzeko...

Barne bilatzailea