2015/11/22

EEL ariketia Red del Silencion




(zulo barruan jardun dozuen mutil gaztetxuok :-P gogoratizue oso ohittura ona dala norberak egindakua egutegitxo baten jasotzia –eta gero, nahi badozue, blog honetan pegatzia-)


 ojebar4.jpg
 (Oier)

151121: ADES-eko hainbat kide (azkenian kontua galdu dot) Red del Silencion, EEL-eko ikastaroko ariketan.

La Tejedora aterpetxian bilduta, salbamenduko taldiak La Canaletik sartzeko prestakuntzan laga doguz. Komunikaziño taldian Joxe, Unax, Cuca eta laurok egon gara; erdi-simulakrua izango zala kontuan hartuta (puesto de bocarik ez), gure aldetik jardutia errezagua izango zala pentsau, eta gure ariketia Vallen egittia pentsau dogu.

Gero konturatu gara erabagi okerra izan dala: urak, antza, pausua moztu desku eta 100 m eskaseko zonan ibilli ahal izan gara bakarrik. Ahal izan dogun modura genefonua eta nikolak arazo barik probau doguz (luzera nahikua ez zeguanez, antenak sigi-sagan ipiñi doguz, eta ondo urten da); tedrak ez dau funtzionau (baterixa arazuak) ezta gaur ensaiatzeko ekarri dogun repetidoria be (ez dogu jakin zergaittik, zehazki); interfono frantsesak ezin izan doguz erabilli, kablia goixan ahaztu dogulako. Hainbeste material desberdin izanda, checklistak erabiltzia komeniko litzakela komentau dogu.

Behin errefujixuan, justo-justo PC-kuekin bazkaldu dogu (bizimodu gogorra!) eta arratsaldian pareko zelaixetan beste aproba bat egin dogu: nikolak goizeko moduan, ok; tedrak be funtzionau dabe azkenian, nahiz eta soinu kalidade eskasaguakin; repetidoria be martxan jarri dogu (hau oso barrikuntza interesgarrixa da: ondo urten ezkeriok, leza barruko seiñalia -tedra, nicola zein interfonuak- walkitalkie seiñalez PC-ra zuzenian helduarazi leike bitartekari barik); interfonuak dira probau ez dogun gauza bakarra.

Kondiziño hobiak emoten deskuan zuloren baten aprobak egittia adostu dogu (Lamiñak, Albia...) hurrengo simulakro edo istripuan komunikaziñuan arlua hobeto landuta eruateko. Nere aldetik, aurreko asteburuko protokoluari addenda batzu egin detsadaz:

Kontuan hartzeko:
·         Remolkian interfonuak eta kabliak egoten dira. GAES-en, tedrak eta ¿nikola? Materiala ezagutzeko, testatzeko eta koban erabiltzeko geratu biharko gara.
·         Komunikaziño Taldian jente gehixago egotia komeni da, jakiña: erreskate luze batian gure lana ez litzake bakarrik komunikaziñuak instalatzia izango. Mantenimendua egitteko premiñia egon leike (testak, konponketak, egokitzapenak) eta errelebua premiñazkua izan leike.
·         Tedra (eta Nicola?) ekipuekin batera brujulak eta instrukziño-orrixak juan biharko litzakez; lehelenguak frakturen eta diaklasen norabidiak zehazteko, bigarrenak sorosliendako.
Protokolo posible bat (zehazteko):
1.      Kamillia sartu aurretik, harekin batera doian interfonua konprobau (pilak, kabliak).
2.      Gaiñontzeko kabliakin eta interfonuekin, bardin .
3.      PC-an topoa aztertu; ahal bada, zaurituan kokapena zehaztu (nicola edo tedra instalatzeko); progresiño bideko interfonuen kokapena aurreikusi.
4.      Barruko instalaziñua egin.
5.      Kanpoko instalaziñua egin (PB edo inguruetan: barruko instalaziñuan kokapenan arabera), repetidoria barne.
6.      PB eta PC arteko komunikaziñua sigurtatu.
7.      Kamillia mobitzen hasten danian, azken sorosliak urten ahala (ez lehenago) barruko instalaziñua kendu. Talde bakotxak bere zatixa desinstalauko leuke.


Barne bilatzailea