2007/11/24

Lamiñetatik Armiñara trabesian


071124:

10.00, X jauna eta Oier. Ondarruko erakusketan apuntautakuekin Lamiñetara exkurtsiñua.


15 lagun juntau gara: arkeologua, artisaua, fosilzalia, submarinistia... talde espeleorenazentista honekin Elizburuko hobixen sistematik pasio politta egin dogu: Lamiñen Zulotik sartu, eta sektore aktibuan zihar ur-jauziraiñok allegau gara; batzu aurreratxuago bebai. Gero atzera errekan behera, goiko galerixa fosillen desplome batetik “goiko pisora” igo dogu, eta bertako berreraiketa-formakuntza ikusgarrixen artian, Armiñako ahotik urten arte segidu dogu. Askori geratu jako gogua, begiratu barik geratu diran bidegurutze misteriotsuetan gora segitzeko. Badakixe gure atiak zabalik dakezela, eta gure materixala danon eskura dagola. Lurpeko mundu ezezaguna deskubritzeko abentura honetan, gaur plazer bat izan da zuen gidarixak izatia.


1 comentario:

Felix dijo...

Hey jefes!

Mesede bat eskatzeko da. Atzoko ibilaldia oso polita izan zen, eta errekuerdo polita merezi du. Horregatik... ahal izango zenukete argazki handitxoagoa ipini, deskargatzeko moduan? (hauetan txiki-txiki ikusten zaigu). Molestia askorik ez ba da behintzat.

Eskerrikasko ibilaldiarengaitik benetan, nire laguna eta biok asko disfrutatu genuen. Nolako agujetak gaur, baina!


Barne bilatzailea