Argazkiak.org | Lariz 97 © cc-by-sa: ades
2012-XI-10: Petrus, Iñaki, Gotzon, Oier.
Txotxinkoba lokalizau dogu. Azkenian GEV-en katalogoko
erreferentzixia zan zuzena (ez “Cuevas sepulcrales...” artikuloko
deskripziñua), kontua da topatzeko leku gatxian zeguala. Eskerrak igo aurretik
Lariz basarriko Miguel Angel Jaiokin egon garala, harek zitz eta mitz esan
desku-eta nun topauko genduan. GPS koordenadak hartu, baiña argazkirik ezin
izan dogu egin, kamarian arazuangaittik (uste eze aurreko eguneko bustialdittik
ez dala guztiz errekuperau). Koba txikixa da, eta Apellaniz eta Nolten krokisa
nahikua zuzena danez, haxe erabilli geinke. Barruan indusketa haundixan
arrastuak ikusten dira, kuadrikulak ondo identifikau leikez ondiok.
Miguel Angelek esanda bebai, bai Txotxinkobia baitta bidian goiko partian
dagon Jentilkobia be ez dagoz Kaltzaburu mendixan (hau erreka eskumaldekua da),
JUNGITU izeneko mendixan baiño. Beraz GEV-768 erreferentzixian izena (“Xentilkoba
de Kalzaburu”) aldatu biharko dala dirudi.
Behiñ zuzenketekin hasitta, GEV-672 (Pepetxo I) eta GEV-673 (Pepetxo
II) deskribapenak aldatuta ez ete dagozen errezelua dakagu; Pepetxo II-xan
deskribapenak, behintzat, Pepetxo I-kua dirudi... Pepetxo II lokalizau biharko
dogu zalantza hori argitzeko.
Jentilkobiori ikustera juan gara bebai, jakiña; ikusgarrixa
bertako artzaintzarako egokitzapena, eta ingurua (bertan bizitzeko moduko lekua
begittandu jata). Lithobius batzu ikusitta, kanpora juan naiz potien billa
baiña barrurakuan danak iges egin deste. Barruko aldiak be miatu doguz, eta
jarraipen nabarmenik ez; lagunei esatia ahaztu jata, baiña eskumaldeko gela
honduan, 3 bat metroko alturan, katazulo bat ikusi dot; bertan burua sartuta
haize korriente oso leuna somatzen zan, espeleotema artian 2-3 bat metroko
jarraipena ikusten zan; bertara igotzeko animalixen hatzaparkada-arrastuak
ikusten ziran, eta katazuluan ertzian animalixen pelajiak pulidutako guniak.
Handik behera, Gotzonek bere prospekziño egunetako aurkikuntza
pare bat erakutsi deskuz: Abitagako Rio Loco sektore barrixan gaiñian dagon
arrakalia, 25 bat metro sakonerakua eta haize korriente barik, bata; eta
bestia, 10 bat metro sakoneko meandro bat –nik ez dot ondo begiratu-.
Jeneralian lapiaz oso interesgarrixa, ondo miatzia merezi dabena.
Kamiñuan gentozela, “Lariz 97” minitrabesixia egitteko zirikatu gaittu
Gotzonek, eta han juan gara Iñaki eta bixok. Halan be, desobstrukziño lekura
allegauta, estuasunakin kikildu naiz ni eta Iñakik, zuhurtziaz, ez dau bakarrik
jarraittu nahi izan; beraz atzera lehengo lekutik bueltau gara, eta nik,
frustraziñua pizkat arintzeko, koko politt bat hartu dot.
No hay comentarios:
Publicar un comentario