Laburpena: azkenekoan barneratu ginenean ailegatu ginen fondoko eskalada egin dugu (Antuak egin du) eta gero bertatik igo gara batzuk. Igoera pixkat miserable baten ostean, bolumen handiak aurkitu ditugu, maila fosil bat, baina baita aurkitu dugu norabide onean dagoen 10 metroko putzu bat, ezin izan duguna jeitsi material faltagatik.
Horren ostean aurrekoan aurkitutako beste galeriak ere bai topografiatu ditugu, eta "omoplatuaren pausua" sahiesteko bidezidor bat aurkitu dugu. Baita ere Unai eta neu (Iñaki) ibili ginen afluentea topografiatu dute.
Kobazulo honen airea oso arraroa dela ere igarri dugu, baina potentzial handia du!
(Cast) hemos superado la escalada que nos frenó en la última exploración (Antua) y hemos alcanzado una galería fosil de bastante volumen.
También hemos encontrado un pozo de 10 metros situado en la buena dirección, pero no hemos podido superarlo por falta de material.
Durante la salida hemos topografiado atajos y laterales que ya vimos la última vez, y aparte de notar el extraño comportamiento del aire en la gruta, todos tenemos claro que se trata de una cueva con gran potencial.
Baliteke hasiera batean pentsatzea jende gehiegi ginela kobazulo honetarako, baina dena ondo atera da.
Usansoloko tabernan batu gara (Zeberio exploratzeko base zentral berria) eta beti bezala hasi dira ADES espeleologia taldearen ezaugarri diren hitz-joko erotikoak, indirektak eta helduentzako bestelako gaiak.
Bueno, kotxeetan batu gara eta Lekubasorako pistatik igotzen hasi gara, bertako jendearen gimnasio modukoa dena ia beti, denak kirola egiten: batzuk footing, BTT, toreoa batzutan... eta noski, ADESekook espeleologia egiten!
Kobazulora hurbiltzen hasten zaren arte ez du emoten karst batean zaudenik, baina sarrera kokatzen den afloramentua eta bertan dagoen arrakala benetan ederrak dira. Sokatxo bat jartzen dugu lehenengo metroak destrepatzeko eta koban barneratzen gara.
Bi talde antolatu ditugu.
-batzuk fondora eskalatzera (Antua, Josu, Unai eta ni (Iñaki)) eta ere bai etorri dira Leire eta Ritxar, arinago irten direnak).
-besteak astiroago argazkiak ateratzen (Idoia, Mariano eta Gotzon).
Sarreratik, kobazuloa arin hasten da desnibel negatiboa irabazten eta galtzeko erreza den "caos de bloques" batean bihurtzen da.
Horren ostean errekaren mailara ateratzen zara eta denbora guztian ikusten dituzu bidezidorrak, afluenteak, baita burdin mineral harri kuriosoak, galeriaren punto batzuk (baita ura ere) gorritzen dutenak.
Horren ostean, eskumako laminador batean barneratzen zara eta orduan hasten da lokatza.
Pausu dibertigarri bat ere dago: "omoplatuaren pausua" ematen duena justu justu pertsona bat pasatzeko egina dagoela. Hala ere, grazia pixkat galdu du Marianok bidea zabaldu baitu eta hori sahiesteko bidezidor bat aurkitu baitugu.
Meandro eder bat igaro ostean, eskaladara ailegatzen zara, pixkat leku miserablea lezandipe edo lamiñetako pausua pixkat ekartzen duena gogora.
Antuak eskalatzen zuen bitartean (material gabe, ez zelako sartzen estuasunagatik) benetan hotza pasatu dut aireagatik!
Menos mal, hirugarrena izan naizena bertatik igotzen pixkat berotzeko. Igoera nahiko miserablea zen (estua, bertikala, basatza eta puñoa ez zen behar bezala blokeatzen sokan), baina deskantzatzeko leku bat zuen gutxienez, eta pixkanaka-pixkanaka lau igo gara (Antua, Josu, Gotzon eta neu).
Goian, bolumen handiak, lokatza eta bide asko, baina ematen zuen norabide onean bakarrik putzu bat aurkitzen dela (10 metro, ezin izan ditugu jeitsi). Topoan ikusi dugu erdiko mailara ailegatzen dela.
Espero dugu, bertatik errekara ailegatzea osterabe, ea zortea daukagun!
Altura handia ere irabazi dugula aipatu nahiko nuke, eskalada hasieratik 35bat metro, ez dela gutxi!
Pixkanaka pixkanaka hasi dugu buelta, Berunezko petateekin eta topografiatzen aurreko irteerako bideak. Horrela aurkitu dugu bidezidor bat.
Bueltan ere igarri dugu haizeak duen norabide arraroa, ematen du errekaren mailan norabidea aldatzen dela... leza bat egongo ote da goitik edo zer?Bukatzeko, Idoiaren burugogorkeriari esker, caos de bloques-ean, pausu aereo bat sahiesteko pausu errezago bat aurkitu dugula aipatu nahiko nuke. Pausu hau errez-errez egiten da oposizioan.
2 comentarios:
Oso kronika ona Iñaki! Eta sarrera ona gaurkoa! Aber hurrengoan osorik gaudenean (ni beintzat) joaten garen 11m-ko putzu hori jaistera. Datorren astean espeleo sokorroa komentatzen da, eta beraz, zain egon beharko gara.
Ba bai kronika ona! Negritan testuak jartzeak bizitasuna ematen dio artikuluari. Aipatzeko ere zuk eta nik begiratu genuen beste afluentea ere topografiatu egin zuela Gotzonek, eta hor errekaren galeria inguruan eskaladatxo bat egitea geratzen dela, justu leku baten galeriak altura irabazten bait du, eta zulo bat ikusten da. Goiko galeriaren baten desfonderen bat? Nahiko genuke...
Publicar un comentario