2010/05/02

Eremu desolatuetan

[Otxabide+10+.jpg]

10-V-1: Pedro, David, Iñaki, Antua, Richard, Subi, Subin laguna, Gotzon, Bikain, Idoia, Oier

Otsabidepagozabalaganekoaxpetik Itxinapeko Sarera sartu, eta di-da batian kokatu gara gure postuetan. Urpekarixak bere sifoia arakatzen egon dirazen bittartian, porteadoriak hondarrian etzinda egon gara. Karburerodunak hobeto. Argazkitxo batzu be etara dittu Iñakik. Antuanek esan dabenez, galerixa eder, zabal eta garbixa ikusten da urpian, eta 60 metro aurreratu badittu be, uran hotzak atzera bueltia emotera bultzatu dau; hurrengo saiakeria erropa lodixaguekin.

Han barruan genguazela, berbarua entzun dogu atzetik. Beti da harrigarrixa, eta pizkat majikua munduko azken punta galduenian zabizenian, zure moroko beste batzu topatzia. Lau espeleologo katalan izan diraz, asteburu pasan etorri dirala eta Otsabide famatuari bisittia egittera. Euretako baten bat ezaguna gaiñera. Han egon gara barriketan pizkatian, baiña laster hartu dogu kanporako bidia, izan be hamabost lagun bide beretik asko luzatu leikez (eta hala izan da).

Horretara, batzu aurreratu egin gara kanporutz. Nik be, bonbona bat hartu eta harutz juan naiz. Bakarrik ibiltzeko gogua nekan, eta hala izan da; atzekuak galdu dittudaz, eta aurrekuak ez nittuan ikusten. Isilttasun absolutua gauza ederra da. Desolaziñua. Asko aldatzen da bidia norbere argixa baiño ez dagonian. Azetilenuak antxiñako esploradorien gomutia bizixago bihurtzen zeban. Zentzunak zorrotz, bidia ez galtzeko. Tunel erraldoi eta isillen laberintuan txindurri txikixa.

Gero ta gehixago harritzen nau espeleo-urpekarixen biharrak. Igaz ezagutu nittuanetik, gauza haundirik ulertu barik lagundu izan detset euren materixal pisutsuan karriuan, eta ikusixan gaiñian juan naiz ulertzen zertan dabizen. Ez nau bape erakartzen -espeleologo arruntok jente klaustrofobikuari emoten detsegun sentsaziñua be antzerakua izango da, kontizu- baiña kuriosidade haundiz entzutzen detsedaz euren kontakizunak. Bide estu eta visibilidade bakuetan, nahiz galerixa haundi eta gardenetan, atzo legez. Eta miresgarrixa iruditzen jata euren autokontrola. Seguraski eskarmentuangaittik da –hildako kopuru oso altua- baiña ez dakitt ni neu kapaza izango nintzaken jarraipen argi bat ikusi, eta atzera bueltatzeko

Barne bilatzailea