2007/10/13

Iñubija I, errekorrak hausten!


071013: Petrus, X jauna, Oier.

9 orduko ekittaldi bakarrian, Iñubija I-en espeleometrixia bikoiztu egin da.

Harañegun Oskar eta Igorrek egindako azken puntutik jarraittuta, eurak esandako gela itzelera heldu gara, 60 bat metro zabalekua. Haxe topografiatu eta gero, jarraibide billa hasi gara eta “lokatzan gela” haundixan goiko partian kontrako norabidian zoian kondukto bat topau dogu. Hari jarraittuta, 4 metro zabal eta 5 metro altuko tunel zabalak hasi dira, hainbeste ramifikaziñokin. Hainbeste eta hainbeste aporte eta galerixa sekundario geratu dira begiratu barik, eta ubide nagusixari jarraittuta 400 metro egin doguz denpora gitxixan.

Poz haundittan ibilli gara, hasieran koba txatxar bat baiño ez zanak sorpresia emon eta haitzulo haundi bihurtzen dihardualako. Puntu horretan X jaunak urten egin dau eta Petrus eta Oier pizkat gehixago geratu gara. Topografiatu barik, pare bat lekutan sartu dogu surra eta “merianda-lekutik” bide posible bi agertu dira: behera jarraittuta, sakonerutz doiazen tunel bi; eta alboko gela haundi baten sartuta (“zisternia”) bide posiblietatik meandro estutxuago bat (2x3) aurrera jarraitzen dau duda barik. Hortik atzera egin dogu, eta poliki poliki kanpora. Laberintuan galdu gara –nik beheia jo dot une horretan- eta beheko sifoietara jaitsi bihar izan dogu bide seguro bat topau nahixan. Lehertuta urten dot, baiña pozik; eta gabian, izarren azpixan etxera.

Espeleo-suhiltzailliak, ba dakazue zeregiña astebarrurako. Ia zer topatzen dozuen!

No hay comentarios: