2007/08/25

Arkeologia eta Espeleoturismo eguna

Goizeko helburua: Lekittoko bariantian inguruan dagozen haitzuluak lokalizatzia, Larrotegi auzuan. Tana, Amagoia, Igor eta ni. Batzu lokalizatuta:

  • “Lagun Etxea” etxola atzian-ezkerrian, 5 metro zabal eta 5 sakon, atzia tapiatuta. Bista-bistan dago. GEV-752 (Larrotegi II) dirudi, Lekittoko Udal Planuetan (LUP) 14 (Larrotegi IV). GEV kataloguan “desaparecida por urbanización” diño.
  • Amabirjiñan eskillaran ezkerrekaldian, Lagun Etxea atzian, zulo txiki bat, ez diruri oso sakona. LUP-15 (Larrotegi II) izan leike baiña ez nago seguro.
  • Amabirjiñan atzian, zulo sakontxuagua . GEV-1032 (Larrotegi I) eta LUP-16 (Larrotegi II) izan leike baiña ez nago seguro.
  • Haranian gora goiazela, Gardatarako bide nagusixan onduan, horma baten atzian, ortu baten barruan zulo haunditxuagua. Antxiñan aho zabalekua, horma artifizialekin estututa ate bat enkajatzeko edo, ranpan doia behera. GEV-1033 (Larrotegi III) eta LUP-13 (Larrotegi III).
  • Haranan honduan, osin bat. Bertan, sumidero bi, bata aktibua (ur pizkat amiltzen da), hondakin askoz beteta eta bestia ur asko datorrenian bakarrik, libriago. Bixak LUP-12 (Larrotegi V) izendatuta.

GPS, argazki kamara, argixa eta arkatzakin etortzeko pendiente.

Arratsaldeko helburua: Abittako zulua ezagutzia, planua erabillitta. Igor eta ni.

Ez dogu lokalizatzen lehelengo 20 metruan eskumara doian bide sekundarixua. “Alzado” plano bat botatzen dogu faltan, alturan egongo dala suposatzen dogu. Atzeko sala biribillan kolumnia ikusten dogu, oiñ arte ezagutzen ez nebana. Lehelengo 100 metruetako bide paraleluetatik gabiz pizkat, 1º caos de bloquesa, pasillo zabalak. 200 metruan, ezkerreko bide estuan goiaz. Luzez ez gabiz seguro ia ondo gabizen, eze, planuan akzidente batzu ez dira agertzen. Planuak perfektuak ez dirala deskubritzen dogu. Azkenian nere amesgaiztuetako gaterara estu eta luzera heldu eta ondo pasatzen dot (ni pozik). Kurtsilloko mugara heltzen gara, gerrixan asko estutzen dan pasillora, eta Igor pasatzen da baiña ni ez. Pasauko nintzake, baiña nahixago dot lagun bat aurretik eta beste bat atzetik izatia, jausi eta enkajatuta geratzeko bildurrez. Atzera goiaz eta galerixa nagusixan 200 metroko puntura goiaz atzera. Aurrera egitten dogu bide nagusixan, eta coladaz estalittako caos de bloques batera heltzen gara. Ez dogu aurrerabiderik topatzen, caosian gora rekostrukziñoko gela polit batera heltzen gara, baiña urtenbiderik ez. Era berian, beheko piso bat erdi-ikusten dogu baiña galduta ibilli eta gero, neri “corte ingles – saturaziño” sindromia sartu eta kanpora juatia erabagitzen dogu. Hurrenguan puntu honetara etorriko gara zuzenian, pizkaka haitzulo eder hau ezagutzen jarraitzeko.

No hay comentarios: