2009/02/21

Espeleologia politicamente correcta Lezaten

09-II-21: Lezatera, argazkixak etaratzen. “Denda kanpaiña” aurreko gela haundittik hasi, eta hondartza osteko urjauzixetaraiñok.

Hasieran, emakumien partaidetzia %50ko kuotan mantendu badogu be (Idoia, Urtza, Gotzon eta Oier) gero Gerardo agertu da eta portzentajia %40ra jaitsi desku; ez da bardiña baiña bai politikoki nahikua zuzena (ia subentziño gehixago emoten deskuen).

Pribilejixua neuria: taldekide gehixenendako Lezate ondo ezaguna bada be, ni behin bakarrik nenguan egonda, hasibarri eta justo-justo nun zapaltzen nenbixanari begira. Horretara, lehelengotz sartzia legez izan da neretako, fisikoki hobeto eta paisajiari erreparatzeko moduan: ¡zelako gela erraldoiak! Askotan entzun dot gure eskualdeko zulo ederrenetakua dala berau, eta halaxe da bai.

Disgustorako tartetxua be izan dot: lehelengo, nahi baiño karburo arrasto gehixago ikusi dittudaz; betiko zalantzia: ¿merezi ete dau aurkikuntza barrixak dibulgatzia, gero gure atzetik halako domingueruak etortzeko? Eta gero, monua ixteko arazuak: Isuntza, Atxurra, zikloia eta ostixak, azken hillian eruandako espeleoritmo nasai honekin, killo batzu hartu dittudaz itxuria; ¡kaña gehixago bihar dot, urgentemente!

Datorren astian, ikusiko dogu GAES-ekuak Otsabidera gonbidatzen gaittuen; bestela egualdixak laguntzen badau Iturtze-Santa Eufemiara. Egualdi txarra badago ez dakitt.

O.

























































Barne bilatzailea