2015/02/04

Gorozikako Minen Azterketa Speleo-Geologikoa

Part: Unai

Gorozikako Minazuloen mini-azterketa historiko-speleo-geologiko bat egin eta gero, dena prest dago bigarren fasera sartzeko: exploraziora. 

Hasteko, historia pixkat. Azkenengo minen esplotazio urtea 1911 da. Hau da, 100 urte inguru dira minak ustiatzen utzi zirela.

Atxondo-Mokaoko ingurua "Coto San Antonio" deitzen da. Mina printzipaletako bat "Eustaquia" deitzen da. Baina planoetan igarri daiteke "Astigarraga", "Lekuona",... bezalako izenak, baina letrak hain txarto daude ze zaila da irakurtzea. 100 urtetan zehar informazio gehiegi galdu dela uste dut.

Artxiboak zailak dira irakurtzen, baina igarri daiteke minazulo batzuk burdinekoak eta beste batzuk zinc-ekoak zirela (mena printzipala behintzat hori zen). Gero entzun izan dut beruna ateratzen zutela ere (ez dut sekula berun trazarik aurkitu), eta bai aurkitu izan ditudala kobrearekin erlazionatutako mineralen trazak (calcopirita, esate baterako)...

Baina goazen "al tema":

Minetako 1911ko plano zaharren arabera, 2 puntu daude mina barruan "cueva" bezala deitzen direnak. Beheko planoan horiz dauden puntuak dira.
Beste koordenada guztiak nik menditik hartutakoak dira. Plano zaharrak ShapeFile bezala idatzi ditut, eta Global Mapperrean sartu, KMZ itxurako bat egiteko kobekin bezala. Horrela ikusi dut:

->3 mina printzipalen sarrerak oraindik lokalizatzeko daudela.
->"Cueva" jartzen duen lekuetako bat gu argazkiak ateratzen ibili ginen inguruan dagoela. Han salan, gogoratzen dut bazegoela leizezulo "artifizial" bat kareharritan erdi-barrenatuta, ezin izan nuena bajatu sokarik ez geneukalako...
->Beste "Cueva" deitutakora sartzeko Atxondo baserri albotik sartu behar da (segurutik harriz estalita nahita), edo bestela galeria printzipaletik behetik errekondotik (badakit sarrera non dagoen baina itxita dago).
->Alozaraino dauden beste minak, txikiagoak izan arren, minetako batzuk bete-betean kareharri azpian sartzen dira, hau da gelditu egin ziren kareharria jo zutelako. Aber dagoen beste "cueva"ren bat oraindik...

Konklusion: ALOZA igual laister amaitu egingo zaigu, baina GOROZIKAN esploratzen jarraituko dugu...

A! Dropboxean utziko dut .shp artxiboa, koordenadekin eta "pseudo-topo"ekin...

1 comentario:

Unai dijo...

Planoak dropboxen daude "Zonas" sekzioan


Barne bilatzailea