2024/04/08

Lapurlezea, azkenian!


 240406: Aitor, Zutoia, Santi, Antua, Oier.

Lapurlezea (Gabika, Ereño). Azkenian, Etxeandia-Urrutiatarrak hainbeste urtez billautako lezia topau zeben harañegun. Beraz, gaur plana argi zeguan: inkognita hori behingoz kentzia, pare bat katalogotako datu okerrak zuzentzeko bide batez. Espero genduan moduan, ez da gauza haundixa izan: baiña bai ostera, uste genduana baiño gehixago. Lehelengo 5 metrotako bertikala beste horrenbesteko arrapala batekin luzatzen da, gela haundi, zabal eta ikusgarri bateraiñok; fondotik hurre, galeria estuago bat agertzen da, pare bat metrotako eskarpe baten ostian 10 bat metro segiduta, tramo baju baten amaittu arte. Ondiok, hor dibertikulo bat agertzen da eta 4 bat metro segidu leikez tatarrazian. Lezia fosilla da, zahar xamarra, eta ez dago ur aktibidade arrastorik, hormetatik behera datozen hezetasunak kenduta, espeleotema nahikotxokin. Hondua lur sopiñezkua da, eta animali hazur ugarirekin; hazur zaharrak izanda, paleontologo batendako ikergai interesgarrixa izan leikela eritzi detsagu. “Lapurlezea” toponimuari buruz, ostera, zona osua izen horrekin ezagutzen da baiña Zutoiak-eta egindako peskisetan, ez dabe topau lezia bera ezagutzen zeban pertsonarik. Barruan hondakin modernorik ez egotiak baieztatzen desku juan dan 70 urtian (barrena) zulo hau ahaztuta egon dala, eta iñok ez dabela erabilli plastikua, kristala, metala edo animalixen gorpuak botatzeko. Halan be, lezia zabala, erosua eta sikua da, eta antxiñako bide baten onduan dago; beraz, ez litzake arrarua izango ez, bidelapurren baten babesleku izana sasoiren baten; geuk gaur, halan be, ez dogu ezelako giza-erabilpenen aztarnarik ikusi.

Calibreitor israeldarra kenduta, topoko materialik ez dogu ekarri (error). Argazkixak bai, jaso doguz; eta hori eta koordenadekin (...) uste dot nahikua izango dala fitxa probisional bat osatzeko. Bio lagin batzuk be jaso dittudaz: bata fonduan (Meta? Ertain 1, 5-6 Quaestus, 1 Lithobius) bestia sarrera bueltan (Elona 1, Ischyropsalis 2, Tegenaria 1). Saguzar pare bat ikusi doguz, itxuraz Rhinolophus hipposideros, bat esna.
 

No hay comentarios: