2014/08/19

Anbeko Zuloa, desobstrukzioa

Part: Ritxar, JonAnder, Iñaki, Unai, Josu

Resumen bat eginda: nahi duenak joan dezala desobstruitzen jarraitzera, guk amaitu dugu.

Anbeko koba meandroso-galeriosoaren fondoan, gatera bat dago. Han ixten da kobaren goiko pisua, eta hura desobstruitzen jarraitzera joan gara. Gatera istu hartan, Antuak dio kriston airea dagoela, Gotzonek dio berak beste aldean erreka entzun zuela. 

Guk behintzat, ez dugu aire korronte gélido-polar hori sentitu ezta ez dugu errekarik entzun. Eta egia esan gatera hori desobstruitzen jarraitzeko Amazonas bera entzunda ere justu-justu hasiko ginake. Ez daukagu igual ezta aurpegi hain sensiblerik haizearentzako eta igual pixkat gorrak gara? Hori ere izan daiteke, zeren eta esplorazio honetako hiru duela 2 egun kristoren parranda botata zeuden eta.

Unaien "aje"aren efluvioak hain handiak ziren ze Nao-a ere apurtu egin zaiola kobara sartu aurretik. Ritxarren linterna batekin sartu behar izan da kaskoan lotuta.

Gaterari paso egin eta gero, beheko pisua ere bisitatzera joan gara. Egia esan oso desberdina da. Oso desberdina...

Arratsaldez, Ondaro-ra joan gara. Kobazulo HANDIAK pixkat batzutan ikusteko. Eta gogorarazteko gure buruari zer bilatzen dugun lurrazpian, eta, beste aldean zer egotearekin amesten dugun, lurrezko gatera estu zikin batetan etzanda harriak kentzen gaudenean...

Ondaro bezalako koba 1 badago, 2 ere egongo dira ez???

No hay comentarios: